Ada Yonath
Ada E. Yonath (hebreeraz: עדה יונת, ˈada joˈnat ahoskatua; Jerusalem, Palestinako Britainiar Mandatua, 1939ko ekainaren 22a) Israelgo kristalografoa da.
2009an Kimikako Nobel Saria jaso zuen, Venkatraman Ramakrishnan eta Thomas A. Steitzekin batera, erribosomaren egitura eta funtzioan egindako ikerketengatik.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere gurasoak arazo ekonomikoen ondorioz Poloniatik Israelera emigratu zuten eta Ada Jerusalemen sortu zen. Aita hil zenean, etxez aldatu ziren eta Tel Avivera joan ziren bizitzera. Tichon Hadash eskolan izena eman zuen eta Adak matematika klaseak eman zituen ordaindu ahal izateko. Beranduago Jerusalemera itzuli zen berriz eta kimikan graduatu zen Hebrear Unibertsitatean, 1962an. Bi urte geroago, biokimikako masterra lortu zuen. 1968an, Wizmann Institutuan doktoregoa egin zuen. Doktoretza ondoko ikasketak Massachusettseko Teknologia Institutuan (MIT) eta Carnegie Mellon Unibertsitatean (Pennsylvania) burutu zituen. [2]
Bestela, Palestinar-israeldar gatazkan irtenbide baketsuaren alde egin izan du.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Yonathek bere prestakuntzan proteinen kristalografia ikertzen hasi zen eta hortik aurrera erribosomak aztertzera pasa zen.
1970ean proteinen kristalografia laborategi bat sortu zuen eta hainbat ikerketa-proiektutan parte hartu zuen. azkenik erribosomak hobeto ezagutzeko teknika berri bat garatu zuen: krio bio-kristalografia.
2000-2001. epealdian, bakterioaren erribosoma baten bi zatiko egitura hiru dimentsiotan egitea lortu zuen. Erribosomen ikerketa bidean hurrengo erronka du antibiotikoek organulu horietan nola jokatzen duten ulertzea.[3] [4]
Weizmann institutuan lanean jarraitzen du.[5]
Sariak eta errekonozimenduak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Lappin, Yaakov. (2009-10-07). «Nobel Prize Winner 'Happy, Shocked'» Jerusalem Post.
- ↑ «Ada Yonath (1939- ): Erribosomaren egitura deskodetzea amets zuen emakumea - Zientzia Kaiera» Zientzia Kaiera (Noiz kontsultatua: 2018-07-08).
- ↑ a b «"Nobel sariaren berri eman zidaten egunean, adarra jotzen ari zirela pentsatu nuen" - Zientzia.eus» zientzia.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-08).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Ada E. Yonath: “La ciencia es la fuerza para el futuro” | Vidas científicas | Mujeres con ciencia» Mujeres con ciencia (Noiz kontsultatua: 2018-07-08).
- ↑ (Ingelesez) Weizmann, institutua. (pdf) Ada Yonath CV. .
- ↑ «Kimikako Nobela, erribosomen egitura atomikoa eta funtzionamendua ikertu zituztenentzat - Zientzia.eus» zientzia.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-08).
- ↑ «Institute of Fundamental and Frontier Science» www.iffs.uestc.edu.cn (Noiz kontsultatua: 2018-07-08).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Egile honen argitalpenei buruzko informazioa lortu dezakezu Scholian |
- 2018 Ada Yonath, hitzaldia, "A prebiotic bonding entity is functioning all contemporary living cells?" (Bideoa)
- 2016, Ada Yonath, hitzaldia, " What was first, the genetic code or its products?" (Bideoa)
- 2016 Ada Yonath, hitzaldia, "Towards a New Generation of Antibiotics" (Bideoa)
- Ada Yonath NobelPrize webgunean
- Ada Yonath Weizmann Institute of Science webgunean.