Ben Feringa
Itxura
Bernard Lucas "Ben" Feringa (Barger-Compascuum, Emmen, 1951ko maiatzaren 18a) herbeheretar kimikaria da. 2016ko Kimikako Nobel Saria jaso zuen Fraser Stoddart eta Jean-Pierre Sauvagerekin batera molekulak erabilita munduko makinarik txikienak garatzeagatik. Nanoteknologia molekularrean eta katalisi homogeneoan espezializatuta dago eta zientzia molekularretako irakaslea da Groningeneko Unibertsitatean.