Ernst Otto Fischer
Itxura
Ernst Otto Fischer (Solln, Alemaniar Inperioa, 1918ko azaroaren 10a - Munich, 2007ko uztailaren 23a) alemaniar kimikaria izan zen.
Municheko Unibertsitate Teknikoan lortu zuen kimikako doktoregoa (1952). 1954an venia docendi lortu zuen unibertsitate horretan, eta 1957an kimika inorganikoko katedra. Wissenschaftengo Bayerische akademiako kidea da, eta Austriako Zientzia Akademiako eta Göttingengo Zientzia Akademiako kidea ere bada. 1973an Kimikako Nobel saria lortu zuen, atomo metalikoek eta molekula organikoek dituzten erlazioari buruz G. Wilkinsonekin egindako lanengatik.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016-12-18 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]