Aitor Mazo
Aitor Mazo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1961eko uztailaren 28a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Bilbo, 2015eko maiatzaren 7a (53 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | zinema aktorea, film-zuzendaria, aktorea eta gidoilaria |
Aitor Mazo Etxaniz, (Bilbo, 1961eko uztailaren 28a - Bilbo, 2015eko maiatzaren 7a[1]) aktorea eta zinema zuzendaria izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere bizitzako urte gehienak Santutxun bizi izan zituen aktore honek, txikitatik izan zuen aktore izatea buruan. DBHko ikasle batzuek egindako elkarrizketan hala aitortu zuen: "Txikitatik izan nintzen oso graziosoa, klaseko titiriteroa, gauzak asmatuz eta jendeari kontatuz. Gaztetan, asko gustatzen zitzaidan pelikulak ikustea; piper egiten nuen, eta gauez ikasten nuen zinemara joatearren. 16 urterekin, aktore izatea erabaki nuen, eta nire izekok, txartel saltzailea zenez, asko lagundu zidan".
Aitor Mazo 1990eko hamarkadatik aurrera egin zen ezagun. Telebistan eta zinemetako hainbat pelikuletan agertu baitzen, gehienetan paper garrantzitsuenak egin ez bazituen ere,[2] Espainiar zuzendari ezagunentzat lan egin zuen hala nola Manuel Gutiérrez Aragón, Julio Médem, Emilio Martínez Lázaro edo Álex de la Iglesia. Bere lehenengo lana zineman A los cuatro vientos (1987) izan zen José Antonio Zorrillarena.
Aitor Mazo antzerki lanetara oso estuki lotuta zegoen; Lander Iglesias eta Patxo Telleriarekin batera Txirene taldea sortu zuen, bertan Torito Bravo eta Birus aurkeztu zituen eta gainera, Maskarada antzerki taldean aritu zen.
Telebistako hainbeste serietan aritu zen, besteak beste Querido maestro (1997), Sánchez Valdések zuzendua, edo Manolito Gafotas (2004), Adriana Ozoresekin batera eta Antonio Merceroren gidaritzapean. Baita ere Amar es para siempreren lehenengo saioetan parte hartu zuen eta Chiringuito de Pepe seriean.
Patxo Telleriarekin batera, zuzendari aritu zen Hodeiak pintatzeko makina filmean. Bypass filma ere zuzendu zuen Patxo Telleriarekin batera, eta Donostiako Zinemaldian aurkeztu zuten 2012an.
2015eko maiatzaren 7an hil zen, Txurdinaga auzo bilbotarreko bere etxebizitzan, 53 urte zituela. Gutxiegitasun koronarioagatik hil zen.[3] Heriotzak Tanttaka konpainiarekin lanean ari zela harrapatu zuen. Konpainia horrekin bira batean ari zen, Alfredo Sanzolen La calma mágica lanarekin. Hil baino lehenago, Aitaren Etxea telesaileko aktore bat izateko aukeratu zuten.[4]
Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak (Zinebi) hil ondorengo Ohorezko Mikeldia emango zion 2015eko azaroan.[5]
Ezkonduta zegoen eta 17 urteko alaba (Nerea) zuen.[6]
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Filmak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Lasa eta Zabala (2014), Pablo Malok zuzenduta.
- Ocho apellidos vascos (2014), Emilio Martínez-Lázarok zuzenduta.
- Hodeiak pintatzeko makina (2009), Patxo Telleriak eta Aitor Mazo berak zuzenduta.
- Películas para no dormir: Adivina quién soy (2006), Enrique Urbizuk zuzenduta.
- Los nombres de Alicia (2005), Pilar Ruiz Gutiérrezek zuzenduta.
- El Lobo (2004), Miguel Courtoisek zuzenduta.
- El furgón (2003), Benito Rabalek zuzenduta.
- Cosa de brujas (2003), José Miguel Juárezek zuzenduta.
- Lisístrata (2002), Francesc Bellmuntek zuzenduta.
- A mi madre le gustan las mujeres (2002), Daniela Féjerman eta Inés Parísek zuzenduta.
- El robo más grande jamás contado (2002), Daniel Monzónek zuzenduta.
- Clara (2002), Antonio Cuadrik zuzenduta.
- El deseo de ser Piel Roja (2002), Alfonso Ungríak zuzenduta.
- El diablo enamorado (2002), César Sabaliak zuzenduta.
- Visionarios (2001), Manuel Gutiérrez Aragónek zuzenduta.
- Tuno negro (2001), Pedro L. Barbero eta Vicente J. Martínek zuzenduta.
- La voz de su amo (2001), Emilio Martínez Lázarok zuzenduta.
- El hombre ubícuo (2001), Eduardo Bajo Ulloak zuzenduta.
- La Comunidad (2000), Alex de la Iglesiak zuzenduta.
- Carretera y manta (2000), Alfonso Arandiak zuzenduta.
- Inferno (1999), Joaquim Leitãok zuzenduta.
- Animia de cariño (1997), Carmelo Espinosak zuzenduta.
- Airbag (1997), Juanma Bajo Ulloak zuzenduta.
- Solo se muere dos veces (1997), Esteban Ibarretxek zuzenduta.
- La fabulosa historia de Diego Marín (1996), Fidel Corderok zuzenduta.
- Sálvate si puedes (1995), Joaquín Trincadok zuzenduta.
- Cachito (1995), Enrique Urbizuk zuzenduta.
- Maite (1994), Eneko Olasagasti eta Carlos Zabalak zuzenduta.
- Todos a la cárcel (1993), Luis García Berlangak zuzenduta.
- La reina anónima (1992), Gonzalo Suárezk zuzenduta.
- Vacas (1992), Julio Medemek zuzenduta.
- A los cuatro vientos (1987), José A. Zorrillak zuzenduta.
Telebista
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Manolito Gafotas (2004)
- Una nueva vida (2003)
- Policías, en el corazón de la calle (2001-2002)
- Papá (2001)
- Petra Delicado (1999)
- Querido maestro (1997-1998)
- Círculo Rojo (2007)
- Manolo & Benito Corporeision (2007)
- Ellas y el sexo débil (2006)
- Cuéntame cómo pasó (2007)
- El comisario (2000-2006)
- Motivos personales (2005)
- Hospital Central (2004)
- Ertzainak (1999)
- Compañeros (1998)
- Jaun ta Jabe (1997)
- Este es mi barrio (1996)
- Los ladrones van a la oficina (1993)
Antzerkia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- La espada de Pendragón (Lauder Iglesias)
- Peligro, te quiero (Fernando Bernues)
- Agur Eire... Agur (Pere Planella)
- Métele caña (Santiago Ramos)
- Mephisto (Pere Planella)
- Maskarada (Compañía de Teatro)
- Torito bravo (Txirene S.L.)
- Birus (Txirene S.L.)
- Muerte accidental de un anarquista (Pere Planella)
- Historias de un contenedor (Aitor Mazo/J. Oregui)
- La tienda de la esquina (Lander Iglesias)
- Hamlet (Lluís Pascual)
- La tempestad (Lluís Pascual)
- Un ligero malestar (Alfonso Ungría)
- La última copa (Alfonso Ungría)
- El día del padre (2007) (Gabriel Olivares/Gracia Olayo)
Saria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2015: Zinebi57 saria [7]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Gorka EROSTARBE: Aitor Mazo aktorea hil da Berria.eus
- ↑ «El defensor de los secundarios». El Correo. 7 de mayo de 2015.
- ↑ Txantiloi:Cita noticia
- ↑ https://web.archive.org/web/20151208185157/http://www.berria.eus/albisteak/110825/josean_bengoetxea_eta_nagore_aranburu_izango_dira_aitaren_etxea_telesaileko_aktoreetako_batzuk.htm
- ↑ https://web.archive.org/web/20151208134010/http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2015/10/21/ocio-y-cultura/cultura/zinebik-hil-ondorendo-mikeldia-emango-dio-aitor-mazo-antzezleari-1
- ↑ http://www.elmundo.es/loc/2015/05/09/554cfed1268e3e79158b4583.html
- ↑ «Zinebi 57k Aitor Mazo zanari emongo deutso Ohorezko Mikeldia» bizkaie.biz (Noiz kontsultatua: 2024-06-15).
Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Promae bere managerraren webgunea