La comunidad
La Comunidad (euskaraz "Komunitatea") 2000an Álex de la Iglesia bilbotar zinema zuzendariak zuzendu eta Carmen Maura madrildar aktoreak protagonizatutako umore beltzeko espainiar filma bat da.
Amaierako teilatuetako pertsekuzio eszenak Madrilgo Banco Bilbao Vizcaya eraikinean filmatu ziren.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Julia (Carmen Maura) bizitzan zorte gehiegi izan ez duen emakume bat da, etxe saltzaile gisa higiezinen agentzia batetara lan egin eta senar ezkor eta arrunt bat du (Jesús Bonilla). Ezustean eta bizitzaren katramilak medio, emakume atsekabetua zenak Madrilgo hildako baten etxebizitzan 300 milioi pezeta topatuko ditu, gertakizun honek bere bizitza hagitz aldatuko duelarik; baina aurretik eraikin horretako komunitateko bizilagun setati eta diruzale haserretuei aurre egin beharko die, guzti horien buru eskrupulurik gabeko administratzailea dagoelarik, hau ere diruaz jabetu nahirik. Emakumeak komunitateak parean jartzen dizkion iruzur, oztopo eta arriskuei aurre egin beharko die, eraikinetik bizirik eta diruaren jabe dela atera nahi baldin badu. Oso modu berezian, umore beltzak suspenseari lekua lagako dio, gero beldurrari ere bai, azkenean konplexurik gabeko akziozko amaiera bat iritsiko delarik.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Carmen Maura: Julia García
- Eduardo Antuña: Charly
- María Asquerino (†): Encarna
- Jesús Bonilla: Ricardo
- Marta Fernández Muro: Paquita
- Paca Gabaldón: Hortensia
- Ane Gabarain: Karina
- Sancho Gracia (†): Castro
- Emilio Gutiérrez Caba: Emilio
- Kiti Manver: Dolores
- Terele Pávez: Ramona
- Roberto Perdomo: Oswaldo
- Manuel Tejada: Julián Chueca
- Enrique Villén: Domínguez
- Eduardo Gómez: García
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2000eko Donostiako Zinemaldian filma honetan burututako antzezpenarengatik Carmén Maura aktoreak Emakumezko Aktore Onenaren Zilarrezko Maskorra irabazi zuen, gainera urte berean bi Goya Sari ere bereganatu zituen, Emakumezko Aktore Protagonista Onenaren Saria (Carmén Maura) eta Errepartuko Aktore Onenaren Saria (Emilio Gutiérrez Caba).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- La Comunidad filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- 2000ko filmak
- Álex de la Iglesiak zuzendutako filmak
- Álex de la Iglesiak idatzitako filmak
- Jorge Gerrikaetxebarriak idatzitako filmak
- Carmen Maurak antzeztutako filmak
- María Asquerinok antzeztutako filmak
- Sancho Graciak antzeztutako filmak
- Emilio Gutiérrez Cabak antzeztutako filmak
- Terele Pávezek antzeztutako filmak
- Eduardo Gómez Manzanok antzeztutako filmak
- Jesús Bonillak antzeztutako filmak
- Ane Gabarainek antzeztutako filmak
- Kiti Mánverrek antzeztutako filmak
- Gorka Aginagaldek antzeztutako filmak
- Ramón Bareak antzeztutako filmak
- Marivi Bilbaok antzeztutako filmak
- Antonio de la Torrek antzeztutako filmak
- Borja Elgeak antzeztutako filmak
- Ion Gabellak antzeztutako filmak
- Aitor Mazok antzeztutako filmak
- Rodolfo Sanchok antzeztutako filmak
- Luís Tosarrek antzeztutako filmak
- Ione Irazabalek antzeztutako filmak
- Andrés Vicente Gómezek ekoitzitako filmak
- Espainiako filmak
- Umorezko filmak
- Suspense filmak
- Igogailuetan girotutako filmak
- Madrilen girotutako filmak
- 2000n girotutako filmak