Azaroaren 3
Itxura
(«Azaroak 3» orritik birbideratua)
Azaroaren 3a gregoriotar egutegiaren urteko hirurehun eta zazpigarren eguna da, 308.a bisurteetan. 58 egun falta dira urtea amaitzeko.
Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
Gertaerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1481 – Nafarroako Erresuma: Foixeko Frantzisko errege koroatua izan zen.
- 1980 – ETAk lau guardia zibil hil zituen Zarautzen.
- 2007 – Mingain urdin gaitzaren lehendabiziko kasuak agertu ziren Euskal Herrian, guztiak Gipuzkoan.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1820 – Ekuadorren independentzia.
- 1893 – Cabo Machichaco lurrunontzia Santanderko portuan lehertu eta 590 hildako eta 525 zauritu eragin zituen.
- 1978 – Dominika Erresuma Batutik independizatu zen.
Arte eta kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2009 – Aurelia Arkotxa euskal idazle eta euskaltzaina Euskaltzaindiako lehendakariorde aukeratu zuten.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1899 – Tsarraren emaztegaia (errusieraz: Царская невеста, Tsarskaya nevesta), Nikolai Rimski-Korsakoven musika eta Ilia Tyumeneven libretoa duen opera estreinatu zen Moskuko Opera Pribatuan.
- 1959 – Last Train from Gun Hill ("Gun Hilleko Azken Trena") filma estreinatu zen, John Sturgesek zuzendu eta Kirk Douglas, Anthony Quinn, Carolyn Jones eta Earl Holliman aktoreek antzeztu zuten.
- 1971 – Fiddler on the Roof ("Biolinjolea Teilatuan") filma estreinatu zen.
- 1976 – Carrie filma estreinatu zen, Brian De Palmak zuzendu eta Sissy Spacek, John Travolta eta Piper Laurie aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1978 – Diff'rent Strokes ("Arnold") telesaila NBC katean aireratzen hasi zen, Conrad Bain, Gary Coleman, Todd Bridges eta Dana Plato aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1985 – North and South ("Iparraldea te Hegoaldea") telesaila ABC telebista aireratzen hasi zen.
- 2006 – Borat: Cultural Learnings of America for Make Benefit Glorious Nation of Kazakhstan ("Borat: Kazakhstango Nazio Loriotsuaren Onurarako Burututako Ameriketako Kultur Ikasketak") filma estreinatu zen, Larry Charlesek zuzendu eta Sacha Baron Cohen, Ken Davitian, Luenell eta Pamela Anderson aktoreek antzeztu zutelarik.
- 2011 – J. Edgar filma estrinatu zen, Clint Eastwoodek zuzendu eta Leonardo DiCaprio, Armie Hammer, Naomi Watts, Josh Lucas, Judi Dench eta Ed Westwick aktoreek antzeztu zuten.
Zientzia eta teknologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2000 – Nazioarteko Espazio Estazioa abian jarri zen.
Kirolak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2007 – Mendizorrotza futbol-zelaiko hesi bat erori eta 15 ikusle zauritu ziren Alaves eta Eibarren arteko euskal derbian.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jaiotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1766 – Maria Josefa Aedo, sor Maria Josefa del Rosario, Mesedeetako Ordeneko lekaime bizkaitarra (h. 1805).
- 1788 – Bartolome Gibelalde, gipuzkoar militarra (h. 1852).
- 1808 – Valentin Olano, azkoitiar ahaldun eta politikari liberal foruzalea (h. 1851).
- 1815 – Ventura Barkaiztegi, gipuzkoar militar eta politikaria, Nizan (h. 1859).
- 1854 – Valentín Arin, gipuzkoar organista eta musikagilea (h. 1912).
- 1860 – Lewis Waller, ingeles antzerki aktore eta zuzendaria, Bilbon (h. 1915).
- 1895 – Pierre Richard-Willm, euskal antzezlea (h. 1983).
- 1898 – Karlos Elgezua, gipuzkoar eskultorea, erretratuetan aditua (h. 1987).
- 1909 – Martin Donamaria, anaia Rosendo, nafar beneditar fraidea (h. 1936).
- 1912 – Balentin Aurre-Apraiz, euskal idazlea (h. 2007).
- 1914 – Augustin Zubikarai, bizkaitar apaiza eta euskal idazlea (h. 2004).
- 1925 – Margarita Arenaza, gipuzkoar erraketista (h. 2019).
- 1941 – Joxe Urbieta Takolo, gipuzkoar mendizale eta alpinista (h. 2000).
- 1944 – Arantxa Gurmendi, gipuzkoar aktorea (h. 2023).
- 1950 – Ane Aseginolaza, gipuzkoar aktore eta bikoizketa-aktorea.
- 1952 – José Carlos Esparza, nafar ekonomialari eta CDNko politikaria.
- 1965 – Juanma Lillo, gipuzkoar futbol entrenatzailea.
- 1966 –
- Gonzalo Saenz de Samaniego, EAJko arabar politikaria.
- Javier Turienzo, gaztelar futbol arbitro ohia, Barakaldon.
- 1967 - Patxi Hernández, gipuzkoar futbolari ohia.
- 1968 – Alberto Iñurrategi, gipuzkoar mendizalea, 14 zortzimilakoak igotakoa.
- 1970 – Yolanda Alzola, bizkaitar telebista-aurkezlea eta aktorea.
- 1971 –
- Unai Emery, euskal herritar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- Patxi Eugi, nafar pilotari ohia.
- 1976 – Irakoitz Etxeberria, gipuzkoar traineru estropadetako patroia.
- 1983 –
- Javier Iturriaga, euskal herritar futbolaria, Mexiko Hirian.
- Sonia López, gipuzkoar futbolaria.
- 1986 – Ion Erize, nafar futbolaria.
- 1988 – Aritz Etxebarria, bizkaitar txirrindularia.
- 1994 – Aritz Eguaras, nafar futbolaria.
- 2001 – Cecilia Marcos, gipuzkoar futbolaria.
- 2003 – Julen Agirre, gipuzkoar futbolaria.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 39 – Lucanus, espainiar poeta (h. 65).
- 1500 – Benvenuto Cellini, italiar eskultore, zilargin eta idazlea (h. 1571).
- 1560 – Annibale Carracci, italiar margolaria (h. 1609).
- 1566 – Karlos Borboi-Soissonsekoa, Soissonseko kontea eta Frantziako printzea (h. 1612).
- 1587 – Samuel Scheidt, alemaniar musikagilea eta organista (h. 1654).
- 1604 – Osman II.a, Otomandar Inperioko sultana (h. 1622).
- 1618 – Aurangzeb, enperadore mogola (h. 1707).
- 1633 – Bernardino Ramazzini, italiar fisikaria (h. 1714).
- 1739 – Jean-Baptiste-Auguste de Villoutreix de Faye, frantziar elizgizona, Oloroeko apezpiku izandakoa (h. 1792).
- 1749 – Daniel Rutherford, eskoziar sendagile, fisikari, kimikari eta botanikaria (h. 1819).
- 1788 – Mikhail Lazarev, Errusiako flota komandantea eta esploratzailea (h. 1851).
- 1794 – William Cullen Bryant, estatubatuar olerkari eta kazetaria (h. 1878).
- 1827 – Amalia Anglés y Mayer, espainiar opera-kantaria eta gitarra-jotzailea (h. 1859).
- 1801 – Vincenzo Bellini, italiar musikagilea (h. 1835).
- 1804 – Constantin Hansen, Danimarkako Urre Aroko margolaria (h. 1880).
- 1846 – Elizabeth Thompson, ingeles margolari eta idazlea (h. 1933).
- 1852 – Meiji Enperadorea, Japoniako enperadorea (h. 1912).
- 1856 – Marcelino Menéndez Pelayo, espainiar idazle, politikari eta filologoa (h. 1912).
- 1869 – Ester Almqvist, suediar artista, Suediako pintura espresionistaren aitzindaria (h. 1934).
- 1877 – Carlos Ibáñez del Campo, Txileko presidentea (h. 1960).
- 1882 – Jakub Kolas, bielorrusiar idazlea (h. 1956).
- 1894 – Sofoklis Venizelos, Greziako lehen ministroa (h. 1964).
- 1899 – Gleb Wataghin, fisikaria (h. 1986).
- 1900 – Adolf Adi Dassler, Adidas alemaniar kirol enpresaren sortzailea (h. 1978).
- 1901 –
- Leopoldo III.a Belgikakoa, Belgikako laugarren erregea (h. 1983).
- André Malraux, frantziar idazlea eta politikaria (h. 1976).
- 1903 – Walker Evans, estatubatuar argazkilaria (h. 1975).
- 1905 – Lois Mailou Jones, estatubatuar margolaria eta irakaslea (h. 1998).
- 1908 – Giovanni Leone, Italiako presidentea (h. 2001).
- 1912 – Alfredo Stroessner, Paraguaiko presidente eta diktadorea (h.2006).
- 1914 – Juliusz Bardach, poloniar historialaria (h. 2010).
- 1917 – Manuel Zarauza, kantabriar hegazkinlaria, Gerra Zibil garaian aparteko hegazkinlari izandakoa (h. 1942).
- 1920 – Oodgeroo Noonuccal, australiar poeta, politikari, ekintzaile, artista eta hezitzailea (h. 1993).
- 1921 – Charles Bronson, estatubatuar aktorea (h. 2003).
- 1922 – Luis Villoro, mexikar filosofoa (h. 2014).
- 1923 – Tomás Ó Fiaich, irlandar kardinala (h. 1990).
- 1924 - Erzesbet Gulyás Köteles, hungariar gimnasta artistikoa (h. 2019).
- 1926 – Valdas Adamkus, Lituaniako presidentea.
- 1927 – Odvar Nordli, Norvegiako lehen ministroa (h. 2018).
- 1928 –
- Xosé Neira Vilas, galiziar idazlea (h. 2015).
- Osamu Tezuka, japoniar komikigile eta film ekoizlea (h. 1989).
- 1930 – Brian Robinson, ingeles txirrindularia (h. 2022).
- 1931 –
- Otilia Larrañaga, Mexikoko dantzari eta aktorea (h. 2021).
- Monica Vitti, italiar aktorea (h. 2022).
- Yon Hyong-muk, korear politikaria (h. 2005).
- 1932 – Albert Reynolds, Irlandako Errepublikako zortzigarren Taoiseacha (h. 2014).
- 1933 –
- John Barry, ingeles musikagile, zinemako film nabarmen askoren soinu bandak konposatzeagatik ezaguna (h. 2011).
- Ken Berry, estatubatuar aktorea (h. 2018).
- Jeremy Brett, ingeles aktorea (h. 1995).
- Amartya Sen, indiar ekonomilaria, 1998ko Ekonomiako Nobel Saria.
- 1936 – Roy Emerson, australiar tenislari ohia.
- 1941 – Ikuo Matsumoto, japoniar futbolari ohia.
- 1945 –
- Fuad Muzurović, bosniar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- Gerd Müller, alemaniar futbolaria, historiako goleatzaile onenetakoa (h. 2021).
- 1946 – Manuel Elkin Patarroyo, kolonbiar sendagilea, malariaren aurkako txertoaren aurkitzailea.
- 1948 – Lulu, eskoziar abeslaria eta aktorea.
- 1949 –
- Larry Holmes, estatubatuar boxeolaria.
- Anna Wintour, Vogue aldizkariaren argitarazlea.
- 1950 –
- James Rothman, estatubatuar biokimikaria, 2013ko Medikuntzako Nobel Saria.
- Vasiliki Thanou, Greziako lehen ministroa.
- 1952 – Roseanne Barr, estatubatuar aktorea eta umorista, Roseanne telesaileko protagonista.
- 1953 – Kate Capshaw, estatubatuar aktorea.
- 1957 – Dolph Lundgren, suediar aktorea.
- 1959 – Jean-Jacques Demafouth, afrikaerditar politikaria eta militarra.
- 1962 – Gabe Newell, estatubatuar bideo-joko garatzaile eta enpresaria, Valve konpainiaren sortzailea.
- 1963 – Ian Wright, ingeles futbolari ohia.
- 1965 - Ann Scott, frantziar eleberrigilea.
- 1968 – Jaume Balagueró, kataluniar zinema zuzendari eta gidoilaria.
- 1969 – Petteri Orpo, Finlandiako lehen ministroa.
- 1970 – Almir Turković, bosniar futbolari ohia.
- 1973 –
- Ana Milán, espainiar aktore, modelo eta aurkezlea.
- Remedios Zafra, arte, feminismo eta ziberfeminismoan espezializatutako espainiar idazle eta ikertzailea.
- 1975 – Alexander De Croo, Belgikako lehen ministroa.
- 1976 – Agnès Busquets, kataluniar aktore eta idazlea.
- 1977 – Aria Giovanni, estatubatuar aktore eta modelo erotiko ohia.
- 1978 – Tim McIlrath, Rise Against taldeko abeslaria eta gitarra-jotzailea.
- 1979 – Pablo Aimar, argentinar futbolaria.
- 1986 – Antonia Thomas, britainiar aktorea eta abeslaria.
- 1987 –
- Courtney Barnett, australiar abeslaria, konpositorea eta rock-musikaria.
- Gemma Ward, australiar modeloa.
- 1989 – Joyce Jonathan, frantziar kantautore, abeslari eta musikaria.
- 1991 – Woroud Sawalha, palestinar atleta, abiadura-probetan aditua.
- 1995 –
- Stacey Fluhler, zeelandaberritar errugbilaria.
- Kendall Jenner, estatubatuar modeloa.
- 2000 –
- Vito Dell'Aquila, italiar taekwondolaria.
- Sergiño Dest, herbehereetar futbolaria.
Heriotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1373 – Joana Frantziakoa, Nafarroako erregina ezkontidea (j. 1343).
- 1865 – Henri Castro, lapurtar diplomazialari eta enpresaria, Monterreyn (j. 1786).
- 1873 – Frantzisko Antonio Elortza Agirre, gipuzkoar militarra eta ingeniaria, Madrilen (j. 1798).
- 1891 – Luis Luziano Bonaparte, Frantziako politikaria eta euskal hizkuntzalaria (j. 1813).
- 1990 – Luis Peña Basurto, gipuzkoar historiaurrearen-ikerlaria, espeleologo, etnografoa, intelektuala eta idazlea (j. 1909).
- 2018 – Josu Goia, nafar politikari eta artista (j. 1947).
- 2019 – Enrique Areiltza Txurruka, Mutrikuko kondea eta espainiar enpresaria (j. 1934).
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 361 – Konstantzio II.a, erromatar enperadorea (j. 317).
- 644 – Umar, bigarren kalifa ortodoxoa (j. c. 579).
- 1211 – Alpaïs Cudotekoa, eliza katolikoko santua.
- 1254 – Joan III.a Dukas Vatatzes, Bizantziar Inperioko enperadorea (j. c. 1193).
- 1580 – Jerónimo Zurita, espainiar historialaria (j. 1512).
- 1584 – Karlos Borromeo, Italiako kardinal nepotea (j. 1538).
- 1616 – Ines Eduvigis Anhaltekoa, Anhalteko printzesa (j. 1573).
- 1639 – San Martin Porres, perutar erlijioso katolikoa (j. 1579).
- 1643 – Paul Guldin, suitzar jesulagun, matematikari eta astronomoa (j. 1577).
- 1647 – Pedro Fajardo, Aragoi eta Kataluniako erregeorde, Siziliako erregeorde eta Nafarroako erregeordea (j. 1602).
- 1736 – José Patiño, espainiar politikaria (j. 1667).
- 1784 – Nicolas Guibal, Würtemberg dukerriko frantziar gorteko margolaria (j. 1725).
- 1793 – Olympe de Gouges, Frantziako Iraultzan jardun zuen emakume feminista (j. 1748).
- 1806 – José Clavijo y Fajardo, espainiar idazle eta naturalista (j. 1726).
- 1828 – Jean-Joseph Dessolles, Frantziako lehen ministroa (j. 1767).
- 1852 – Carlos María de Alvear, Argentinako askatasunaren buruzagia (j. 1789).
- 1853 – Juan Álvarez Mendizabal, espainiar politikaria (j. 1790).
- 1855 – François Rude, frantziar eskultorea (j. 1784).
- 1858 – Harriet Taylor Mill, ingeles idazle eta filosofoa (j. 1807).
- 1869 – Andreas Kalvos, greziar olerkaria (j. 1792).
- 1879 – Joseph Poelaert, belgikar arkitektoa (j. 1817).
- 1899 – Lazarine de Manosque, okzitaniar poeta (j. 1848).
- 1914 – Georg Trakl, austriar poeta (j. 1887).
- 1917 – Léon Bloy, frantziar idazlea (j. 1846).
- 1918 – Aleksandr Mikhailovich Lyapunov, errusiar zientzialaria (j. 1857).
- 1919 – Ignacio Darío Irigoyen, Buenos Airesko probintziako gobernadorea (j. 1854).
- 1928 – Marie-Béatrice de Baye, frantziar poeta (j. 1859).
- 1929 – Olav Aukrust, norvegiar olerkaria (j. 1883).
- 1933 – Emile Roux, frantziar zientzialaria (j. 1853).
- 1936 – Dezső Kosztolányi, hungariar idazlea, kazetaria eta itzultzailea (j. 1885).
- 1940 – Manuel Azaña, Espainiako Bigarren Errepublikako Presidentea (j. 1880).
- 1942 – Carl Sternheim, alemaniar idazlea (j. 1878).
- 1943 – Tončka Čeč Olga, jugoslaviar-esloveniar sindikalista eta partisano komunista (j. 1898).
- 1951 – Richard Wallace, estatubatuar zinema zuzendaria eta gidoilaria (j. 1894).
- 1954 – Henri Matisse, frantziar margolari, inprimatzaile eta delineatzailea (j. 1869).
- 1956 – Jean Metzinger, frantziar margolaria eta idazlea (j. 1883).
- 1957 –
- Laika, txakur espazial sobietarra, Lurra orbitatu zuen lehenengo izaki biziduna (j. c. 1954).
- Wilhelm Reich, austriar psikiatra eta psikoanalista (j. 1897).
- 1960 – Annie Oakley, Buffalo Billen ikuskizunean parte hartu zuen tiratzaile ospetsua (j. 1860).
- 1966 – Magda Donato, espainiar kazetari, antzerkigile, narratzaile eta aktorea (j. 1898).
- 1967 – Alexander Aitken, zeelandaberritar matematikaria (j. 1895).
- 1968 – Adolf Abel, alemaniar arkitektoa (j. 1882).
- 1970 – Petri II.a Jugoslaviakoa, Jugoslaviako azken erregea (j. 1923).
- 1973 – Arturo de Córdova, mexikar aktorea.
- 1977 – Armand Lunel, frantziar idazlea eta shuadit edo judu-proventzeraren azken hiztuna (j. 1892).
- 1978 – Ana Carrique, argentinar musikagilea eta irakaslea (j. 1886).
- 1981 –
- Jean Eustache, frantziar idazle, aktore eta zinemagilea (j. 1938).
- Eraldo Monzeglio, italiar futbolaria (j. 1906).
- 1982 – E. H. Carr, britainiar historialari, diplomazialari eta kazetaria (j. 1892).
- 1990 – Mary Martin, estatubatuar antzerki- eta zinema-aktorea (j. 1913).
- 1992 – Hanya Holm, alemaniar-estatubatuar koreografoa, dantzaria eta irakaslea, dantza modernoaren aitzindaria (j. 1893).
- 1993 – Lev Theremin, errusiar asmatzailea, lehen musika instrumentu elektronikoaren asmatzailea (j. 1896).
- 1995 – Bojan Adamič, esloveniar musikagilea (j. 1912).
- 1996 – Jean-Bédel Bokassa, Afrika Erdiko Errepublikako diktadorea (j. 1921).
- 1998 – Bob Kane, estatubatuar komikigile eta margolaria (j. 1915).
- 1999 – Ian Bannen, eskoziar aktorea (j. 1928).
- 2001 –
- Ernst Gombrich, austriar-britainiar arte-historialaria (j. 1909).
- Mariano Navarro Rubio, espainiar politikari eta abokatua (j. 1913).
- 2002 – Lonnie Donegan, eskoziar musikaria, Skiffle musika estiloaren aitzindarietako bat (j. 1931).
- 2003 – Rasul Gamzatov, errusiar poeta (j. 1923).
- 2007 – Martin Meehan, Sinn Feineko politikaria (j. 1945).
- 2009 – Francisco Ayala, andaluziar idazlea (j. 1906).
- 2010 –
- Andy Irons, estatubatuar surflaria (j. 1978).
- Viktor Txernomirdin, Errusiako lehen ministroa (j. 1938).
- 2017 – Abdur Rahman Biswas, Bangladeshko presidentea (j. 1926).
- 2018 – Sondra Locke, estatubatuar aktore, zinema zuzendari eta abeslaria (j. 1944).
- 2019 – Gabriel Jackson, estatubatuar historialaria (j. 1921).
- 2021 –
- Georgie Dann, frantziar-espainiar abeslaria (j. 1940).
- Pablo Armando Fernández, kubatar idazle, poeta, eleberrigile, itzultzaile, saikeragile eta antzerkigilea (j. 1930).
- 2022 –
- Benoît Dauga, frantziar errugbilaria (j. 1942).
- Kevin O'Neill, ingeles marrazkilari eta komikigilea (j. 1953).
- 2023 –
- David Berglas, britainiar azti, mentalista eta mnemonista (j. 1926).
- José María Carrascal, espainiar kazetari eta idazlea (j. 1930).
- 2024 –
- Dina Mariana, indonesiar abeslari eta aktorea (j. 1965).
- Quincy Jones, estatubatuar musikagilea (j. 1933).
- Primi Nécega, galiziar idazlea (j. 1930).
- Maita Sanchez, filipinar aktore eta politikaria (j. 1969).
- Birutė Žilytė-Steponavičienė, lituaniar marrazkilari, irudigile, margolari eta irakaslea (j. 1930).
Jaiak eta urteurrenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Sehaska egutegiko izendegia: Janti, Jantto eta Jaunti.
- Biosfera-erreserben Nazioarteko Eguna
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urteko hilak | ||
---|---|---|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |