Balea gris
Balea gris | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Artiodactyla |
Familia | Eschrichtiidae |
Generoa | Eschrichtius |
Espeziea | Eschrichtius robustus Lilljeborg, 1861
|
Banaketa mapa | |
Datu orokorrak | |
Ernaldia | 12 hilabete |
Elikadura iturri nagusia | marine benthos (en) |
Bihotz-frekuentzia | 9 |
Eguneko zikloa | eguneko eta cathemeral (en) |
Genomaren kokapena | dnazoo.org… |
Balea grisa (Eschrichtius robustus edo Eschrichtius gibbosus) zetazeo espezie bat da. Ozeano Barearen ekialdean topa daiteke, Ipar Amerikako kostaldetik ez urrun. Ozeano Barearen mendebaldean, Japoniako kostaldean ere topa daitezke ale batzuk. Espezie honetako kideek 16 metrorainoko luzera izan dezakete eta 40 tona pisa ditzakete. Ugaztun honek du migrazio biderik luzeena (12.500 km), Mexikoko kostaldetik Bering itsasorainoko bidaia egiten baitu urtero.
Aitzina Atlantikoan ere bazebilen, baina ehizaren ondorioz toki horietatik desagertu zen XVIII. mendean. Ozeano Barearen ekialdeako taldeak ere iraungitzat jo ziren XIX. eta XX. mendeetan, 1911ean zenbait ale topatu ziren arte. 1947tik espezie babestua da eta ale kopurua nabarmen igo da. Bestalde, Ozeano Barearen mendebaldeko taldeak arrisku larrian dira, 130 ale baizik ez baitira geratzen.