Canes Venatici
Canes Venatici | |
---|---|
Datuak | |
Laburdura | CVn |
Genitiboa | Canum Venaticorum |
Sinbologia | Ehiza txakur |
Eremua | 465,2 gradu karratu gradu karratu (38. maila) |
Izar kantitatea (magnitudea < 3) | 59 |
Izarrik distiratsuena | Cor Caroli (itxurazko magnitudea 2,82) |
Meteoro euria | Canes Venaticidak |
Konstelazio mugakideak | Hartz Handia, Boötes eta Coma Berenices |
Behaketa | |
Igoera zuzena | 12 h 6,37 m eta 14 h 7,56 m artean h |
Deklinazioa | 27,84° eta 52,36° artean° |
Ikuspen onena 21:00etan (9 PM): Maiatza | |
+90° eta −40° latitude bitartean ikusgai. |
Canes Venatici, ehiza txakurrak irudikatzen dituen konstelazio bat da, ipar hemisferioan aurki daiteke eta Johannes Heveliusek ezarri zuen XVII. mendean.
Mitologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Asterion eta Chara txakurrak irudikatzen ditu konstelazioak, txakur hauek idizainak heltzen ditu hartzak (Ursa major eta Ursa minor) ipar polora bidean jartzeko.
Izar nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- α Canum Venaticorum (Cor Caroli). Bere izenak ''Karlosen bihotza'' esan nahi du, Karlos II. (1630-1685) errege ingelesaren omenez ezarri zitzaion izar honi izen hau, errege honek bere agintaldian Greenwicheko errege behatokia sortu zuelako. Izar bitar hau oso deigarria da, bi izar hauetako bat izarren arteko konparaketetako prototipoa da, Alfa2 Canum Venaticorum izena du izar honek.
- β Canum Venaticorum (Asterion edo Chara), 4,26ko magnitudearekin konstelazioko bigarren izarrik distiratsuena da, gure eguzkiarekin antza handia du.
- 5 Canum Venaticorum, 4,77ko magnitudea duen erraldoi horia. Bariozko izar bat da.
- 6 Canum Venaticorum, izar hau ere erraldoi horia da, baina bere magnitudea 5,01ekoa da.
- 10 Canum Venaticorum, 6,00ko magnitudea duen nano hori hau metaltasun baxua izateagatik ezaguna da.
- 24 Canum Venaticorum, sekuentzia nagusiko izar zuri honek 4,70eko magnitudea du eta hautsezko disko zirkumestelar bat duela dakigu.
- R Canum Venaticorum, erraldoi gorri honen magnitudea aldakorra da, 328,5 eguneko ziklo bat duelako, bere magnitudea 6,5 eta 12,9 artean egoten da. Mira izar aldakorra ere bada.
- Y Canum Venaticorum (La Superba), karbonozko izar hau ezaguna da duen kolore gorrizta ikusgarriarengatik. 2800 K-ko tenperatura du eta beraz, ezagutzen diren izarren artean hotzenetako bat da.
- RS Canum Venaticorum, izar hau oinarri gisa hartzen da bere moduko izarrak sailkatzeko, bere antza duten izarrek, bere izen berdina duen izar-mota bateko partaide gisa hartzen dira. Bestalde, izar hau izar bitar itzaltzaile bat da.
- AM Canum Venaticorum, izar oso urdin honek 14ko magnitudea du, hortaz gain, prototipo-izar gisa hartzen da bere antza duten izarrak alderatzeko.
Espazio sakoneko objektu nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- M51 (Zurrunbilo galaxia). IZ: 13h 29m 54.0s Dek: +47°12'00" (2000 garaia). Eguzkiarekiko duen distantzia 15 milioi argi-urtekoa da eta bidelagun bat du, NGC 5195 IZ: 13h 30m 00.0s Dek: +47°16'00" (2000 garaia).
- M63 (Ekilore galaxia). IZ: 13h 15m 48.0s Dek: +42°02'00" (2000 garaia) - M94 (NGC 4736) IZ: 12h 50m 54.0s Dek: +41°07'00" (2000 garaia) eta M106 (NGC 4258) IZ: 12h 19m 00.0s Dek: +47°18'00" (2000 garaia). Denak ere galaxia kiribilak dira eta teleskopio txikiekin beha daitezke.
- M3 (NGC 5272). IZ: 13h 42m 12.0s Dek: +28°23'00" (2000 garaia). Kumulu globular distiratsua.
- NGC 4214. IZ:12h 15m 39.2s Dek: +36°19'37" (2000 garaia). Galaxia irregular bat da, gaur egun izar-kimu bat jasaten ari da.
- NGC 4244. IZ: 12h 17m 30.0s Dek: +37°49'00" (2000 garaia). Galaxia kiribila, aurrekotik hurbil kokatzen da.
- NGC 4449. IZ: 12h 28m 11.1s Dek: +44°45'37" (2000 garaia). Galaxia kiribil hau ere izar-kimu bat jasaten ari da.
- NGC 4485. IZ: 12h 30m 30.0s Dek: +41°42'00" (2000 garaia) eta NGC 4490 IZ: 12h 30m 36.0s Dek: +41°38'00" (2000 garaia). Bi galaxiak eremu berdinean behatu daitezke, lehena (NGC 4485) Cocoon galaxia bezala ere ezagutzen da, bigarrena (NGC 4490) distiratsuagoa eta handiagoa da. Beta Canum Venaticorumetik 1º ipar-ekialdera aurki daitezke.
- NGC 4631. IZ: 12h 42m 06.0s Dek: +32°32'00" (2000 garaia). Oso distiratsua, Cor Carolitik 6º hegoaldera eta 2º mendebalera aurkitu daiteke. Eremu berdinean beste bi galaxia gehiago daude: NGC 4656 IZ: 12h 44m 00.0s Dek: +32°10'00" (2000 garaia) eta NGC 4657 IZ: 12h 44m 12.0s Dek: +32°12'00" (2000 garaia).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Wikimedia Commonsen badira multimedia fitxategiak Canes Venaticiri buruz.
- Canes Venatici konstelazioko objektuen argazkiak (Ingelesez)
88 konstelazioen izenak | ||
---|---|---|
Andromeda • Antlia • Apus • Aquarius • Aquila • Ara • Aries • Auriga • Boötes • Caelum • Camelopardis • Cancer • Canes Venatici • Canis Major • Canis Minor • Capricornus • Carina • Cassiopeia • Centaurus • Cepheus • Cetus • Chamaeleon • Circinus • Columba • Coma Berenices • Corona Australis • Corona Borealis • Corvus • Crater • Crux • Cygnus • Delphinus • Dorado • Draco • Equuleus • Eridanus • Fornax • Gemini • Grus • Hercules • Horologium • Hydra • Hydrus • Indus • Lacerta • Leo • Leo Minor • Lepus • Libra • Lupus • Lynx • Lira • Mensa • Microscopium • Monoceros • Musca • Norma • Octans • Ophiuchus • Orion • Pavo • Pegasus • Perseus • Phoenix • Pictor • Pisces • Pisces Austrinus • Puppis • Pyxis • Reticulum • Sagitta • Sagittarius • Scorpius • Sculptor • Scutum • Serpens • Sextans • Taurus • Telescopium • Triangulum • Triangulum Australe • Tucana • Ursa Major • Ursa Minor • Vela • Virgo • Volans • Vulpecula |