Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Cassiopeia (konstelazioa)

Koordenatuak: Zeruko mapa 01h 00m 00s, +60° 00′ 00″
Wikipedia, Entziklopedia askea
Cassiopeia 
Datuak
LaburduraCas
GenitiboaCassiopeiae
SinbologiaKasiopea, erregina
Eremua598 gradu karratu (25. maila)
Izar kantitatea
(magnitudea < 3)
4
Izarrik distiratsuenaα Cassiopeiae (itxurazko magnitudea 2,23)
Meteoro euriapertseidak
Konstelazio mugakideakCamelopardalis, Cepheus, Lacerta (konstelazioa), Andromeda eta Perseus (konstelazioa)
Behaketa
Igoera zuzena1 h
Deklinazioa60°
Ikuspen onena 21:00etan (9 PM): Azaroa
+90° eta −20° latitude bitartean ikusgai.

Cassiopeia edo Kasiopea[1][oh 1]latinez: Cassiopeiaipar hemisferioko konstelazio bat da, bere izena Andromedaren ama zen Kasiopea erreginarengandik jasotzen duena. Greziar mitologian, Kasiopearen edertasuna berdingabea zen. II. mendeko Ptolomeo astronomo greziarrak zerrendatutako 48 konstelazioetako bat izan zen Cassiopeia, eta gaur egungo 88 konstelazio modernoetako bat izaten jarraitzen du[2]. Erraz antzeman daiteke "W" forma bereizgarria duelako, bost izar distiratsuz osatua.

Cassiopeia zeru borealean dago eta 34 °N-tik gorako latitudeetatik urte osoan ikus daiteke. Tropikoetan hoberen ikus daiteke irailetik azaro hasierara arte, eta hegoaldeko latitude baxuetan, tropikaletan, 25 °S baino gutxiagokoetan, iparraldean beherantz ikus daiteke urtaro batez.

2,2ko magnitudearekin, Alpha Cassiopeiae edo Schedar, Cassiopeiaren izarrik distiratsuena da, nahiz eta noizbehinka Gamma Cassiopeiae aldakorrak eklipsatzen duen, 1,6ko magnitudea lortzen baitu. Konstelazioak ezagutzen diren izarrik argitsuenetako batzuk ditu, Rho Cassiopeiae eta V509 Cassiopeiae hori hipererraldoiak eta 6 Cassiopeiae zuri hiperreraldoia barne. 1572an, Tycho Braheren SN 1572 supernobak Cassiopeian distira egin zuen. Cassiopeia A supernoba gerakina da, eta 1 GHz-tik gorako maiztasunetan zeruko irrati-iturririk distiratsuena. Exoplanetak dituzten hamalau izar-sistema aurkitu dira, eta horietako batean -HR 8832- zazpi planeta daudela uste da. Esne Bidearen atal aberats batek Cassiopeia zeharkatzen du eta kumulu ireki batzuk, disko galaktikoko izar argitsu gazteak eta lainotsuak ditu. IC 10 galaxia irregularra da, gertuen dagoen starbust motako galaxia eta Talde Lokaleko bakarra.

Historia eta mitologia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Cassiopeia konstelazioa, Sidney Hallen Urania's Mirror lanean.

Konstelazioak Cassiopeia izena du, Etiopia mitologikoko erregina. Kasiopea Etiopiako Zefeo erregearen emaztea eta Andromeda printzesaren ama zen. Zefeo eta Kasiopea elkarren ondoan jarri zituzten izarren artean, Andromedarekin batera. Zeruan zigor gisa ezarri zuten, Poseidon haserratu zuelako euren alaba Andromeda Nereidak edo itsasoko ninfak baino baino ederragoa zelako harro esan ostean[3]. Ipar Polo Zerutarraren inguruan bira ematera behartua izan zen bere tronuan, denboraren erdia hari atxikia ez erortzeko, eta Poseidonek Andromeda Cetus munstroaren harrapakin gisa haitz bati lotzeko agindu zuen. Pertseo heroiak erreskatatu zuen Andromeda, eta harekin ezkondu zen geroago[4][3].

Bere historian zehar, Cassiopeia konstelazio gisa hainbat modutan irudikatu izan da. Persian, Al-Sufik marraztu zuen, eskuineko eskuan ilgora bat duen makila bat eusten duen eta koroa bat eta bi konkor dituen gamelu bat dituen erregina gisa. Frantzian, marmolezko tronu bat eta palmondo hosto bat ezkerreko eskuan zituela irudikatu zuten, bere mantuari eskuinaldean eutsiz. Irudi hau Augustin Royerren 1679ko atlasetik dator.

Txinatar astronomian Cassiopeia osatzen duten izarrek hiru eremu estaltzen dituzte: Itxiera More Debekatua (紫微垣, Zǐ Wēi Yuán), Iparraldeko Dortoka Beltza (北方玄武, Běi Fāng Xuán Wǔ), eta Mendebaldeko Tigre Zuria (西方白虎, Xī Fāng Bái Hǔ). Txinatar astronomoek hainbat figura ikusi zituzten gaur egungo Cassiopeiaren barruan. Kappa, Eta, eta Mu Cassiopeiaek Erregeen Zubia deitzen zen konstelazioa osatzen zuten; Alpha eta Beta Cassiopeiaek, ordea, Wang-Liangen orga. Gamma Cassiopeiae orga horren gidaria zen, "Tsih" deitua, "akuilua".

598,4 gradu karratuko azalerarekin eta, beraz, zeruaren % 1,451rekin, Cassiopeia 25. konstelaziorik zabalena da 88 konstelazioetatik[5]. Mugakide ditu Cepheus iparraldean eta mendebaldean, Andromeda hegoaldean eta mendebaldean, Perseus hego-ekialdean eta Camelopardalis ekialdean, eta muga labur bat partekatzen du Lacertarekin mendebaldean.

Konstelazioaren hiru letrako laburdura, Nazioarteko Astronomia Elkarteak 1922an onartutakoa, "Cas" da[6]. Eugène Delporte astronomo belgikarrak 1930ean ezarritako konstelazioaren muga ofizialak 30 segmentuko poligono batek definitzen ditu. Koordenatu-sistema ekuatorialean, muga horien igoera-zuzena 00h 27m 03s eta 23h 41m 06s artean daude, eta deklinazio-koordenatuak, berriz, 77,69ren eta 46,68ren artean[7]. Ipar Zeruko Hemisferioan duen posizioak esan nahi du konstelazio osoa ikus daitekeela behatzaileentzat 12º-etatik iparraldera. Zeru borealaren goialdean, zirkunpolarra da (hau da, ez da inoiz gaueko zeruan jartzen) Euskal Herriko behatzaileentzat.

Cassiopeiako izarren animazioa, magnitudearen arabera.

Johann Bayer alemaniar kartografoak Alfatik Omegara eta gero A eta B letrak erabili zituen konstelazioko 26 izar nabarmenenak etiketatzeko. Geroago, John Flamsteedek Upsilon bi izar zirela aurkitu zuen eta Upsilon1 eta Upsilon2 bezala etiketatu zituen. B Cassiopeiae Tychoren Supernoba bezala ezagutzen den supernoba da[8]. Konstelazioaren mugen barruan, 6,5 itxurazko magnitudea baino distira handiagoa edo berdina duten 157 izar daude[9].

Cassiopeiako bost izarrik distiratsuenek (Alfa, Beta, Gamma, Delta eta Epsilon Cassiopeiae) osatzen dute W formako asterismo bereizgarria. Bostak izar nabarmenak dira begi hutsez, hiru nabarmen aldakorrak, eta laugarrena zabaltasun txikiko ustezko aldakorra da. Asterismoa W bat bezala orientatzen da iparraldeko udaberri eta udako gauetan Polarisen azpitik dagoenean. Negu borealean, eta hegoaldeko latitudeetatik ikusten denean, Polarisen "gainetik" dago (hau da, zenitetik gertuago) eta mendebaldea alderantzikatuta agertzen da.

Cassiopeiaren W formako asterismo ezaguna.

Alfa Cassiopeiae, tradizionalki Schedar deitua (Al Sadr arabiarretik, "Bularra"), lau izarreko sistema bat da. Lehena da nabarmenena, 2,2 magnitudeko laranja koloreko erraldoia, Lurretik 228 ± 2 argi-urtera[10]. Eguzkia baino 771 aldiz argitsuagoa, bere nukleoko hidrogenoa 100 eta 200 milioi urte bitarteko bizitzan agortu ondoren puztu eta hoztu egin da, eta haren zati handi bat sekuentzia nagusiko izar zuri urdinxka bezala igaro da[11]. 8,9 (B) magnitudeko lagun nano horia oso bereizita dago; beste bi lagunak (C eta D) hurbilago daude eta 13 eta 14 magnitudekoak dira, hurrenez hurren[12].

Beta Cassiopeiae edo Caph ("eskua" esan nahi duena) 2,3 magnitudeko izar zuri bat da, Lurretik 54,7 ± 0,3 argi-urtera dagoena. 1.200 milioi urte inguru zituela, nukleoko hidrogenoa agortu du eta sekuentzia nagusitik kanpo hedatzen eta hozten hasi da. Eguzkia baino 1,9 aldiz masiboagoa da, eta 21,3 aldiz argitsuagoa. Bere abiadura kritikoaren % 92an biratuz, Caphek errotazio oso bat osatzen du 1,12 egunean behin. Horrek esferoide oblato forma ematen dio izarrari, eta ekuatoreko protuberantzia erradioa baino % 24 handiagoa da[13]. Delta Scuti aldakorra da, zabalera txikikoa eta 2,5 orduko epekoa[14].

Gamma Cassiopeiae izar aldakorraren prototipoa da, izar aldakorraren mota bat, izarraren errotazio-tasa altuak jaurtitako materialaren disko aldakor bat duena. Gamma Cassiopeiaek 3,0ko magnitude minimoa eta 1,6ko magnitude maximoa ditu, baina, oro har, 2,2ko magnitudetik gertu dago, aurreikusi ezinezko distirak eta itzalaldiak baititu. Bitar espektroskopikoa da, 203,59 eguneko orbita-periodoa du eta gutxi gorabehera eguzkiaren antzeko masa kalkulatua duen kidea du. Hala ere, ez da aurkitu kide horren froga zuzenik, eta horrek esan nahi du nano zuri bat edo endekatutako beste izar bat izan daitekeela[15]. Lurretik 550 ± 10 argi-urtera dago.

Delta Cassiopeiae, Ruchbah edo Rukbat bezala ere ezaguna, "Belauna" esan nahi duena, Algol motako izar bitar eklipsante posible bat da, 2,7 magnitudeko gehienezko distira duena. 0,1 magnitude baino gutxiagoko eklipseak dituela jakinarazi da, 2 urte eta hilabeteko epearekin[16], baina hori ez da inoiz baieztatu. Lurretik 99,4 ± 0,4 argi-urtera dago.

Epsilon Cassiopeiaek 3,3ko itxurazko magnitudea du. Lurretik 410 ± 20 argi-urtera dago, B3 III espektro motako izar bero-urdin-zuri bat da, 15.680 k-ko azaleko tenperaturarekin. 6,5 aldiz masiboagoa eta 4,2 aldiz zabalagoa da Eguzkia baino, eta Be izar gisa ezagutzen den izar-mota batekoa da -eraztun edo materia oskola bat askatzen duten biraketa azkarreko izarrak-[17].

Izar ahulagoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alfa Centauritik ikusia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Eguzkia Alfa Centauritik ikusia, gertuen dagoen izarra.

Lurraren Eguzkia α Centauritik, Eguzki Sistematik hurbilen dagoen izarretik, ikusi ahal izango balitz, Cassiopeian 0,5 magnitudeko izar bat bezala ikusiko litzateke, kolore zuri horixkarekin, konstelazioko beste edozein izar baino askoz distiratsuagoa. Casiopeako W ospetsua ez litzateke aldatuko, bere izarrak α Centauri baino askoz urrunago daudelako, baina Eguzkia gehigarri bat bezala agertuko litzateke ezkerreko muturrean, ε Cas izarretik gertuen dagoena, sigi-saga patroi bat sortuz[18].

  1. Euskaltzaindiaren 173. arauak honako hau gomendatzen du: "Euskaraz, konstelazioen izenak adierazteko, komeni da nazioarteko formak —latinezko grafia— erabiltzea, hainbat komeniago testuak zenbat eta teknikoago edo jasoago izan. Nolanahi ere, latinezko izenen itzulpenak edo egokitzapenak ere —azalpen-izenak— erabil daitezke, bigarren mailan, testu didaktikoetan edo azalpen gisa".

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Konstelazioak (88 konstelazio ofizialak)» 173. Astroen izenak. Euskaltzaindia, 19 or..
  2. (Ingelesez) Kanas, Nick. (2012). Star Maps: History, Artistry, and Cartography. Springer New York, 111 or. ISBN 9781461409175..
  3. a b Chen, P. K.. (2007). A constellation album : stars and mythology of the night sky. New Track Media ISBN 978-1-931559-38-6. PMC 80019995. (Noiz kontsultatua: 2022-10-12).
  4. Staal, Julius D. W.. (1988). The new patterns in the sky : myths and legends of the stars. McDonald and Woodward Pub. Co ISBN 0-939923-04-1. PMC 17547198. (Noiz kontsultatua: 2022-10-12).
  5. «The Constellations 1» www.ianridpath.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-03).
  6. Russell, Henry Norris. (1922-10-01). «The New International Symbols for the Constellations» Popular Astronomy 30: 469. ISSN 0197-7482. (Noiz kontsultatua: 2022-10-03).
  7. «International Astronomical Union | IAU» www.iau.org (Noiz kontsultatua: 2022-10-03).
  8. Wagman, Morton. (2003). Lost stars : lost, missing, and troublesome stars from the catalogues of Johannes Bayer, Nicholas-Louis de Lacaille, John Flamsteed, and sundry others. McDonald & Woodward Pub. Co ISBN 0-939923-78-5. PMC 52559096. (Noiz kontsultatua: 2022-10-12).
  9. «The Constellations 1» www.ianridpath.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-12).
  10. (Ingelesez) Leeuwen, F. van. (2007-11-01). «Validation of the new Hipparcos reduction» Astronomy & Astrophysics 474 (2): 653–664.  doi:10.1051/0004-6361:20078357. ISSN 0004-6361. (Noiz kontsultatua: 2022-10-12).
  11. «Shedar» stars.astro.illinois.edu (Noiz kontsultatua: 2022-10-12).
  12. Mason, Brian D.; Wycoff, Gary L.; Hartkopf, William I.; Douglass, Geoffrey G.; Worley, Charles E.. (2001-12-01). «The 2001 US Naval Observatory Double Star CD-ROM. I. The Washington Double Star Catalog» The Astronomical Journal 122: 3466–3471.  doi:10.1086/323920. ISSN 0004-6256. (Noiz kontsultatua: 2022-10-12).
  13. (Ingelesez) Che, X.; Monnier, J. D.; Zhao, M.; Pedretti, E.; Thureau, N.; Mérand, A.; ten Brummelaar, T.; McAlister, H. et al.. (2011-04-18). «COLDER AND HOTTER: INTERFEROMETRIC IMAGING OF β CASSIOPEIAE AND α LEONIS» The Astrophysical Journal 732 (2): 68.  doi:10.1088/0004-637x/732/2/68. ISSN 0004-637X. (Noiz kontsultatua: 2022-10-12).
  14. «Caph» stars.astro.illinois.edu (Noiz kontsultatua: 2022-10-12).
  15. Harmanec, P.; Habuda, P.; Stefl, S.; Hadrava, P.; Korcakova, D.; Koubsky, P.; Krticka, J.; Kubat, J. et al.. (2000-11-28). «Properties and nature of Be stars. XX. Binary nature and orbital elements of gamma Cas» arXiv:astro-ph/0011516  doi:10.48550/arxiv.astro-ph/0011516. (Noiz kontsultatua: 2022-10-12).
  16. Ridpath, Ian. (2001). Stars and planets. (3rd ed. argitaraldia) Princeton University Press ISBN 0-691-08912-4. PMC 45895238. (Noiz kontsultatua: 2022-10-12).
  17. (Ingelesez) Catanzaro, G.. (2013-02-01). «Spectroscopic atlas of Hα and Hβ in a sample of northern Be stars» Astronomy & Astrophysics 550: A79.  doi:10.1051/0004-6361/201220357. ISSN 0004-6361. (Noiz kontsultatua: 2022-10-12).
  18. Dole, Stephen H.; Asimov, Isaac. (1964-01-01). Planets for man. (Noiz kontsultatua: 2022-10-12).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]