Reticulum
Reticulum | |
---|---|
Datuak | |
Laburdura | Ret |
Genitiboa | Reticuli |
Sinbologia | sareta |
Eremua | 114 gradu karratu (82. maila) |
Izar kantitatea (magnitudea < 3) | 4 |
Izarrik distiratsuena | α Reticuli (itxurazko magnitudea 3,33) |
Meteoro euria | ez |
Konstelazio mugakideak | Horologium (konstelazioa), Dorado eta Hydrus |
Behaketa | |
Igoera zuzena | 4 h |
Deklinazioa | -60° |
Ikuspen onena 21:00etan (9 PM): Urtarrilea | |
+23° eta −90° latitude bitartean ikusgai. |
Reticulum edo Sarea[1][oh 1] —latinez: Reticulum— konstelazio austral txikienetako eta argitasun txikienetako bat da.
Isaac Habrecht-ek deskribatu zuen 1621ean, eta Rhombus ("erronboa") izena eman zion. Nicolas Louis de Lacaillek berriro aurkeztu zuen 1752an, eta Réticule Rhomboïde izenaz bataiatu zuen; beste konstelazio moderno batzuek bezala, zientzia-tresna baten izena du: erretikulua (sareta) teleskopioetan jartzen zen, eta izarren posizioa neurtzeko erabiltzen zen. Gero, latinizatu eta Reticulum izena eman zitzaion. Nazioarteko Astronomia Batasunak 1922an ofizialki ezagutu zuen.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Konstelazio honetako bi izarrek baino ez dute itxurazko magnitude ikusgaia: Alfa Reticuli eta Beta Reticuli.
Izar nagusia, Alfa Reticuli, izar erraldoi hori bat da, eta 3,33ko itxurazko magnitudea du. 1.660 argi-urtera dago, eta Eguzkia baino 100 aldiz distiratsuagoa eta 20 aldiz handiagoa da.
ζ Reticuli izar bitar bat da, begi hutsez izar bikoitz gisa ikus daitekeena. Eguzkitik 39,5 argi-urtera dago. Bi nano horiz osatuta dago, eta bien arteko tartea 310 arku-segundo da.
ε Reticuli erraldoi laranja bat da, 4,44ko magnitudekoa, eta haren inguruan exoplaneta batek orbitatzen du.
Beste izar batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- β Ret 3,84; γ Ret 4,48; δ Ret 4,56; θ Ret5,88; η Ret 5,24; ι Ret 4,97; κ Ret 4,71.
Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindiaren 173. arauak honako hau gomendatzen du: "Euskaraz, konstelazioen izenak adierazteko, komeni da nazioarteko formak —latinezko grafia— erabiltzea, hainbat komeniago testuak zenbat eta teknikoago edo jasoago izan. Nolanahi ere, latinezko izenen itzulpenak edo egokitzapenak ere —azalpen-izenak— erabil daitezke, bigarren mailan, testu didaktikoetan edo azalpen gisa".
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Konstelazioak (88 konstelazio ofizialak)» 173. Astroen izenak. Euskaltzaindia, 21 or..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]88 konstelazioen izenak | ||
---|---|---|
Andromeda • Antlia • Apus • Aquarius • Aquila • Ara • Aries • Auriga • Boötes • Caelum • Camelopardis • Cancer • Canes Venatici • Canis Major • Canis Minor • Capricornus • Carina • Cassiopeia • Centaurus • Cepheus • Cetus • Chamaeleon • Circinus • Columba • Coma Berenices • Corona Australis • Corona Borealis • Corvus • Crater • Crux • Cygnus • Delphinus • Dorado • Draco • Equuleus • Eridanus • Fornax • Gemini • Grus • Hercules • Horologium • Hydra • Hydrus • Indus • Lacerta • Leo • Leo Minor • Lepus • Libra • Lupus • Lynx • Lira • Mensa • Microscopium • Monoceros • Musca • Norma • Octans • Ophiuchus • Orion • Pavo • Pegasus • Perseus • Phoenix • Pictor • Pisces • Pisces Austrinus • Puppis • Pyxis • Reticulum • Sagitta • Sagittarius • Scorpius • Sculptor • Scutum • Serpens • Sextans • Taurus • Telescopium • Triangulum • Triangulum Australe • Tucana • Ursa Major • Ursa Minor • Vela • Virgo • Volans • Vulpecula |