Kornualles
Kornualles / Kornubia | ||
---|---|---|
Cornwall Kernow | ||
| ||
UK Cornwall.svg | ||
Geografia | ||
Hiriburua | Truro 50°15′36″N 5°3′4″W | |
Azalera | 3.563 | |
Mugakideak | Devon | |
Administrazioa | ||
Demografia | ||
Biztanleria | 575.525 | |
Dentsitatea | 161,53 bizt/km² | |
Erabilitako hizkuntzak | ikusi
| |
Ekonomia | ||
Bestelako informazioa | ||
cornwall.gov.uk |
Kornualles edo Kornubia[1] (kornubieraz: Kernow; ingelesez: Cornwall, ofizialki) Ingalaterrako konderria eta nazio zelta bat da, Erresuma Batuan. Ingalaterra hego-mendebaldeko eskualdean dago. Kulturari dagokionez, Gales eta Bretainiarekin oso lotura estua du: adibidez, Bretainian Bro Kernev/Cornouaille izenparekidea duen lurraldea ere badago.
3.547 km²-ko azalera du, 519.400 biztanle zituen 2005ean eta 568.210 2019an (160/km²). Hiriburua Truro da (20.920 biztanle 2001ean, 18.766 2011n).
Erresuma Batuko eskualderik behartsuenetakoa da, per capita errenta txikiena duena. Turismoak indar berezia du, klima epelari eta kostalde aberatsari esker.
Kernow herria jatorri zeltiarreko herrietako bat da. Bertan, autonomia eta botere politiko handiagoa eskatzen duten taldeak daude, Mebyon Kernow eta Cornish Nationalist Party besteak beste. Hala ere, alderdirik indartsuena Britainia Handiko Alderdi Liberala da.
Kornuallesko hiri nagusiak hauek dira: St Austell/Sen Ostell Fowydh (22.658 biztanle 2001ean) eta Camborne-Redruth (Kammbronn-Rysrudh, 39.937 bz); hala ere, hiribildu historikoak hauek dira: Penzance (Pennsans), Helston (Hellys), Launceston (Lannstefan), Falmouth (Aberfal), Liskeard (Lyskerrys), Newquay, Penryn (Pennrynn), Saint Ives (Porthia), Fowey (Fowydh), Saltash eta Lostwithiel (Lostwydhyel).
Hizkuntzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ingelesa mintzaira nagusia da egun, baina hizkuntza historikoa kornubiera da. XIX. mendean galdu zen arren, XX. mendean berpizteko mugimendua sortu eta hiztun berri batzuk ditu gaur egun.
Banaketa administratiboa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herritar ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Michael An Gof (?-1497), iraultzailea.
- Thomas Flamank (?-1497), iraultzailea.
- John Eliot (1592-1632), politikaria.
- Humphry Davy (1778-1829), kimikaria.
- Dolly Pentreath (1692-1777), kornubierazko azken hiztuna, batzuen ustez.
- Samuel Wallis (1728-1795), itsas militar eta esploratzailea.
- John Davey (1812–1891), kornubierazko azken hiztuna beste batzuen ustez.
- John Couch Adams (1819-1892), matematikari eta astronomoa.
- William Golding (1911-1993), Nobel Saridun idazlea.
- Anthony Hewish (1924-2021), Fisikako Nobel Saria duen astronomoa.
- Ann Trevenen Jenkin (1930-2024), aktibista, liburuzain, irakasle eta idazlea.
- Kristin Scott Thomas (1960-), aktorea.
Udalerri nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
# | Udalerria | Populazioa[2] | |
---|---|---|---|
2001 | 2011 | ||
1 | Redruth (Camborne barne) | 39,937 | 42,690 |
2 | Falmouth (Penryn barne) | 28,801 | 31,988 |
3 | St Austell | 22,658 | 25,447 |
4 | Truro | 20,920 | 23,041 |
5 | Newquay | 19,562 | 20,189 |
6 | Penzance | 20,255 | 19,872 |
7 | Saltash | 14,124 | 15,566 |
8 | Bodmin | 12,778 | 14,614 |
9 | Helston | 10,578 | 12,184 |
10 | St Ives | 9,866 | 9,966 |
11 | St Blazey (Par barne) | 9,256 | 9,958 |
12 | Liskeard | 8,478 | 9,237 |
13 | Launceston | 7,135 | 8,910 |
14 | Hayle | 7,844 | 8,210 |
15 | Torpoint | 8,633 | 7,717 |
16 | Bude (Stratton barne) | 5,980 | 7,011 |
17 | Wadebridge | 6,222 | 6,599 |
18 | Callington | 4,048 | 5,786 |
19 | Looe | 5,280 | 5,112 |
Irudiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ 154. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-10-14).
- ↑ .
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Cornwall County Council
Zelta nazioak | ||
---|---|---|
Ingalaterrako konderriak | ||
---|---|---|
Berkshire • Bristol • Buckinghamshire • Cambridgeshire • Cheshire • Cumbria • Derbyshire • Devon • Dorset • Durham • Ekialdeko Yorkshire • Ekialdeko Sussex • Essex • Gloucestershire • Kornualles • Londres Handia • Manchester Handia • Hampshire • Herefordshire • Hertfordshire • Wight • Kent • Lancashire • Leicestershire • Lincolnshire • Merseyside • Norfolk • Northamptonshire • Northumberland • Iparraldeko Yorkshire • Nottinghamshire • Oxfordshire • Rutland • Shropshire • Somerset • Hegoaldeko Yorkshire • Staffordshire • Suffolk • Surrey • Tyne eta Wear • Warwickshire • Mendebaldeko Midlands • Mendebaldeko Sussex • Mendebaldeko Yorkshire • Wiltshire • Worcestershire |