Erebus mendia
Erebus mendia | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 3.794 m |
Prominentzia | 3.794 m |
Mota | mendi eta Sumendi |
Eponimoa | HMS Erebus |
Geografia | |
Koordenatuak | 77°32′S 167°17′E / 77.53°S 167.28°E |
Mendikatea | Mendi Transantartikoak |
Condominium | Itun Antartikoko eskualde |
Leku geografikoa | Ross uhartea |
Mendizaletasuna | |
Lehen igoera | 1908 eta +1979-11-28T00:00:00Z $2 |
Geologia | |
Material nagusia | basalto |
Erebus mendia[1], Antartikan, Lurreko sumendi aktibo australena. 3.794 metroko garaiera du, eta Ross uhartean kokatzen da. Uharte horretan jarduerarik gabeko beste sumendi batzuk daude, Terror mendia adibidez. Erebus mendiak Ozeano Bareko Suzko Eraztunaren zati bat da, bertan guztira 160 sumendi aktibo daude.
Sumendi hau 1972tik aktibo egon da etengabe, eta arrazoi horregatik, sumenditik gertu Erebus Sumendiaren Behatokia dago.
Kraterra munduan dauden laba-laku iraunkor gutxitako bat da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sir James Clark Ross esploratzaileak aurkitu zuen Erebus mendia 1841eko urtarrilaren 27an. Honen ontzien izena HMS Erebus eta HMS Terror ziren, eta aurretik Sir John Franklinek ere erabili zituen Artikora egin zuen espedizioan. "Erebus" izena Erebotik dator, jatorrizko jainko grekoa, iluntasuna eta itzalpearen pertsonifikazioa eta Kronosen eta Anankeren semea.
Sumendiaren kraterraren ertzeraino lehen aldiz 1908. urtean igo ziren Edgeworth David eta bere taldea (Nimrod espedizioaren kideak Sir Ernest Shackletonen agindupean). Ezagutzen den lehen bakarkako igoera Charles J. Blackmerrek egin zuen, 1991. urteko urtarrilaren 19a eta 20aren artean. Blackmerrek igoera 24 ordutan burutu zuen, eta sumendira igotzeko 17 ordu inguru behar izan zituen. Ekintza hau Antartikari buruzko hainbat liburutan aipatu izan da: Sara Wheelerren Terra Incognita eta Nicholas Johnsonen Big Dead Place.
Aire-hondamendia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Air New Zealanden 901 hegaldia aireko garraio erregularra zen, geldialdirik gabekoa Aucklandeko Nazioarteko Aireportuaren (Zeelanda Berrian) eta Antartikaren artean. 1979ko azaroaren 28an hegaldi hau burutzen zuen hegazkinak Erebus mendia jo zuen. Hegazkinaren barruan zauden 257 bidaiariak hil egin ziren. Egun oraindik, udan zehar elurra urtzean, airetik ikus daitezke hegazkinaren hondakinak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. (2012-10-18). 172. araua: Itsaslasterren izenak, itsasgune batzuen izenak eta Antartikako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-10).