Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Fawzia Fuad Egiptokoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fawzia Fuad Egiptokoa

Consort of Iran (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaRas el-Tin Palace (en) Itzuli1921eko azaroaren 5a
HerrialdeaEgiptoko Erresuma  (1921 -  1953)
Pahlavi Iran  (1941 -  1979)
Egiptoko Errepublika  (1953 -  1958)
 Arabiar Errepublika Batua  (1958 -  1971)
 Egipto  (1971 -  2013)
Lehen hizkuntzaegiptoar arabiera
HeriotzaAlexandria2013ko uztailaren 2a (91 urte)
Hobiratze lekuaKairo
Familia
AitaFuad I.a Egiptokoa
AmaNazli Sabri
Ezkontidea(k)Muhammad Reza Shah Pahlavi  (1939 -  1945)
Ismail Chirine (en) Itzuli  (1949 -
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaMuhammad Ali dynasty (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakarabiera
egiptoar arabiera
Jarduerak
Jarduerakezkontidea
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama

Find a Grave: 113226594 Edit the value on Wikidata

Fawzia Fuad Egiptokoa printzesa (arabieraz: فوزية بنت الملك فؤاد‎, persieraz: فوزیه فؤاد‎; Alexandria, 1921eko azaroaren 5a - ib., 2013ko uztailaren 2a) Mehmet Ali dinastiako[1] kidea zen. Aita Egiptoko Fuad I erregea (artean, sultana) zen; ama, Nazli erregina; eta neba, Egiptoko Faruq erregea. Mohammad Reza Pahlavi Irango azken xaharen lehen emazte eta erregina ezkontidea izan zen.

Haurtzaroa eta hezkuntza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egiptoko Fawzia Fuad printzesa Ras el-Tin jauregian jaio zen, Alexandrian, eta Suitzan hezi zuten. Ingelesa, frantsesa eta arabiera hitz egiten zituen.

Fawzia[Betiko hautsitako esteka] erreginaren eta Mohammad Reza Pahlaviren ezkontza zeremonia.

Lehen ezkontza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fawzia printzesa eta Mohammad Reza Pahlavi[2] 1939ko martxoaren 16an ezkondu ziren Kairoko Abdin Jauregian. Bi nazioen arteko komenentziako ezkontza izan zen. Fawzia printzesa ez zen inoiz eroso sentitu Persiako gortean, bere herrialdeko bizimodua luxuzkoagoa eta mendebaldekoagoa baitzen. Ez zuen fārsīz hitz egiten eta bere senarrarekin frantsesez hitz egiten zuen.

Fawzia[Betiko hautsitako esteka] Fuad Life aldizkarian.[3]

Itxura ederra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Munduko emakumerik ederrenetakotzat joa zen. 1942ko irailaren 21ean Life aldizkariaren azalean agertu zen, Cecil Beatonek argazkia aterata[4], Asiako Venusa[5] izendatu zuten, eta honela deskribatu zuten:

« Aurpegi perfektua, bihotz itxurakoa eta oso zurbila, baina begi urdin sarkorrak. »

Dibortzioa eta bigarren ezkontza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hamarkada baten ondoren, 1948an, dibortziatu ziren, baina Irango erregina ezkontide titulua mantendu zuen. Alaba bat izan zuten, Shahnaz Pahlavi printzesa, 1940ko urriaren 27an jaioa. Mendebaldeko emakumeak bezala, emantzipatua zen. Fawzia nebaren Egiptoko gortera itzuli zen, bere alaba Iranen hezia izan behar zuela baldintzatuz.

Fawzia[Betiko hautsitako esteka] Fuad eta Shah Mohammad Reza Pahlev haien alabarekin, Shahnaz printzesa, Tehranen, Bigarren Mundu Gerra bitartean.

Ondoren, Fawzia Shirin izenaz ezaguna izan zen, 1949an Ismail Hussain Shirin Bey koronelarekin ezkondu zelako (1919-1994), urruneko lehengusua eta Egiptoko Gerra eta Itsas ministro ohia zen. Husayn Shirin Beyren eta Emine Bohrouz Hanim Efendi printzesaren semea zen. Kairoko Koubba jauregian ezkondu ziren. Bikoteak bi seme-alaba izan zituzten: Nadia (1950-2009) eta Hussein (1955ean jaioa).

Bere familiaren dinastia Egipton eraitsi ondoren, 1952an, herrialdea uztera behartua izan ziren, eta 1970eko hamarkadara arte ez zitzaien itzultzeko baimenik eman. Fawzia Shirinek eta senarrak ez zuten sekula Egipto utzi eta, batez ere, Suitzara joaten ziren bidaian, han etxe bat zutelako: egun, Shahnaz Pahlavi printzesa, beren alaba zaharrena, hantxe bizi da, .

Urte batzuk geroago, Faiza eta Faika ahizpekin, gobernua auzitara eraman zuen, beren nebaren ondasunak konfiskatzeagatik, oinordeko legitimo gisa erreklamatzen baitzituzten, hala nola, bitxigintzako dozenaka pieza.

Bere azken urteetan, printzesak nahiago izan zuen publizitaterik gabeko bizimodu diskretua izatea. Fuad I.aren zazpi semeetatik hil zen azkena izan zen. Alexandrian hil zen, jaio zen hirian.

2005eko urtarrilean, kazetariek bere heriotza bere anaia Faruqen alabarekin nahastu zuten, izen bera zeramana.

Egiptoko Fawzia XX. mendeko emakumerik ederrenen panteoian sartu zuten. Fawzia printzesa 2013ko uztailaren 2an hil zen, bere ilobak, Egiptoko Fuad II.ak, Facebookeko bere orrialdearen bidez iragarri zuenez:

« Egiptoko errege familiak nazioa iragartzen du bere erregina gorentasuna, Fawzia Fuad printzesa eta Irango enperatriz ohiaren heriotza deitoratzen duela. Fuad I.a erregearen alaba, Faruq erregearen arreba eta Fuad II.a erregearen izeba zena. »

Tituluak, tratamenduak eta ohorezko sariak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tituluak eta tratamenduak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 1921eko azaroaren 5a - 1922ko martxoaren 15a: Bere erregina gorentasuna, Egiptoko Fawzia sultana, Egiptoko printzesa.
  • 1922ko martxoaren 15a - 1939ko martxoaren 15a: Erregina gorentasuna, Fawzia, Egiptoko printzesa.
  • 1939ko martxoaren 15a - 1941eko irailaren 16a: Bere gorentasun inperiala, Irango printzesa oinordekoa.
  • 1941eko irailaren 16a - 1948ko azaroaren 17a: Bere maiestate inperiala, Irango Fawzia erregina.
  • 1948ko azaroaren 17a - 1949ko martxoaren 28a: Bere gorentasun inperiala eta erregina, Egiptoko eta Irango Fawzia printzesa.
  • 1949ko martxoaren 28a - 2013ko uztailaren 2a: Bere gorentasun inperial eta erregina, Egiptoko eta Irango Fawzia printzesa, Ismail Shirineko anderea.

Iraneko patronatuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ohorezko sariak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • La Virtud ordenako klase goreneko kidea [Nishan al-Kamaleko kondekorazioa distiratsuetan] (Egiptoko Erresuma, 1939ko martxoaren 16a).
  • Pahlaviren ordenako kordoi handiaren dama (Irango Erresuma, 1940ko urriak 27).

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. The Muhammad 'Ali Dynasty. royalark.
  2. The Pahlavi Dynasty. royalark.
  3. A forgotten Egyptian Princess remembered. thenational.
  4. (Ingelesez) Fuad, Fawzia. (1942). QUEEN FAWZIA. Nytimes.
  5. Fuad, Fawzia. (2005). “Venus” and the Kings in her life: Part I [2005]. .