Fluoxetina
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Fluoxetina[1] serotoninaren birkaptazioaren inhibitzaile selektiboen klaseko antidepresiboa da. Fluoxetina 1974an sintetizatu zuten Eli Lilly and Companyren zientzialariek.[2] 1977ko otsailean aurkeztu zioten FDAri eta 1987ko abenduan eman zioten azken onespena sendagaia merkaturatzeko. Patentea 2001eko abuztuan amaitu zaie.
Fluoxetina egokia da, bai helduengan, bai haurrengan, nahasmendu depresiboak, larritasun-krisiak, nahasmendu obsesibo-konpultsiboa, bulimia, menstruazioaren aurreko disforia-nahasmendua eta izu-nahasmendua tratatzeko.[3] [4]
Fluoxetina, noizbehinka, alkoholismoa, arreta-defizitaren nahasmendua, loaren nahasmendu jakin batzuk (bereziki, narkolepsiari lotutako kataplegia sintomak), migrainak, trauma osteko estresaren nahasmendua, Tourette sindromea, trikotilomania, obesitatea eta sexu-arazo batzuk tratatzeko ere erabiltzen dute ere.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskalterm: [Farmakoak Hiztegia] [2022]
- ↑ (Ingelesez) Wong D, Horng J, Bymaster F, Hauser K, Molloy B. (1974). «A selective inhibitor of serotonin uptake: Lilly 110140, 3-(p-trifluoromethylphenoxy)-N-methyl-3-phenylpropylamine» Life Sci 15 (3): 471–479. doi: . PMID 4549929..
- ↑ (Ingelesez) Caiaffo, Vitor; Oliveira, Belisa D. R.; de Sá, Fabrício B.; Neto, Joaquim Evêncio. (2016ko ekaina). «Anti‐inflammatory, antiapoptotic, and antioxidant activity of fluoxetine» Pharmacol Res Perspect (Wiley-Blackwell) 4 (3): e00231. doi: . PMID 27433341..
- ↑ (Ingelesez) Rossi, Andrea; Barraco, Alessandra; Donda, Pietro. (2004ko otsaila). «Fluoxetine: a review on evidence based medicine» Ann Gen Hosp Psychiatry (BioMed Central) 3: 2. doi: . PMID 14962351..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |