Prostaziklina
Itxura
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Prostaziklinak edo I2 prostaglandinak (PGI2) eikosanoideen taldeko molekulak dira, lipidoak beraz.
Biosintesia eta egitura kimikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Odol hodietako endotelioko zeluletan ekoizten dira H2 prostaglandinatik abiatuta[1]. 20 karbonotako gantz azidoaren erdigunean bi ziklopentano agertzen dituzte. Bere ezaugarri eta funtzioengatik prostaglandinetatik bereizten den arren PGI2 mantentzen zaio.
Bizitza laburra dute, 42 segundu batazbeste[2].
Funtzioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tronboxanoen aurkako funtzioa dute, hau da, odol hodiak zabaltzen dituzte eta plaketen metaketa ekiditen dute. Funtzio honengatik botika bezala erabiltzen dira.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Fischer, Sven; Weber, Peter C.. (1985). «Thromboxane (TX)A3 and prostaglandin (PG)I3 are formed in man after dietary eicosapentaenoic acid: Identification and quantification by capillary gas chromatography–electron impact mass spectrometry» Biomedical Mass Spectrometry 12 (9): 470–476. doi: . ISSN 1096-9888. (Noiz kontsultatua: 2019-01-03).
- ↑ (Ingelesez) Seyberth, H. W.; Bonn, R.; Müller, R.; Schweer, H.; Cawello, W.. (1994-04-01). «Metabolism and pharmacokinetics of prostaglandin E1 administered by intravenous infusion in human subjects» European Journal of Clinical Pharmacology 46 (3): 275–277. doi: . ISSN 1432-1041. (Noiz kontsultatua: 2019-01-03).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lipidoak | ||
---|---|---|
|