Guacamole
Guacamole | |
---|---|
Dip eta janari | |
Osagaiak | ahuakatea, lima zukua, cilantro (en) , jalapeño (en) eta gatz arrunta |
Historia | |
Jatorria | Mexiko |
Guacamole (wakaˈmole edo ɡwakaˈmole ahoskatua) Mexikoko sukaldaritzan ospetsua den ahuakateondozko dipa da. Azteken garaietan jada ezagutzen zuten,[1] izan ere, izena nahuatlezkoa da.
Ahuakatea eta chile berdearekin egiten da. Izena nàhuati hizkuntzatik dator, Ahuacamolli. Ahuacati(ahuakate)+molli(saltsa). Aztekentzako esanahi erotikoa zuen ahuakateak, gizonezkoen testikuluak irudikatzen baitzituen. Mitologia prehispanikoaren arabera Quetzalcoatl jainkoak bere herriari eskaini zion guacamolearen errezeta, gero Erdialdeko Amerika guztian zehar zabalduz.
Europara konkistatzaileei esker iritsi zen errezeta hau.
Prestaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hasieran saltsa hau ahuakate txikituaz, ura, limoi zukua, tomate eta chilez egiten zen. Denborarekin osagai ezberdinak gehitzen joan zaizkio, tipula, martorria eta baratxuria bezala. Saltsa hau jateko moduak lekuaren arabera ezberdinak dira. Adibidez, Mexikon, tacoekin, opilekin edo haragi mota ezberdinekin lagunduta jaten da. Venezuelan berriz, haragi erre mota ezberdinekin. Beste herrialde batzuetan, hala nola, Estatu Batuetan, Asian eta Australian ahuakatearen balioa hain altua denez, maionesa edo antzeko saltsaren bat erabiltzen dute saltsa kantitate gehiago egiteko.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Zeldes, Leah A.. (2009-11-4). Eat this! Guacamole, a singing sauce, on its day. in: Dining Chicago. Chicago's Restaurant & Entertainment Guide, Inc..