James Hutton
James Hutton | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Edinburgo, 1726ko ekainaren 3a |
Herrialdea | Britainia Handiko Erresuma |
Bizilekua | Britainia Handiko Erresuma |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Edinburgo, 1797ko martxoaren 26a (70 urte) |
Hobiratze lekua | Greyfriars Kirkyard |
Heriotza modua | berezko heriotza |
Familia | |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Edinburgheko Unibertsitatea Leidengo Unibertsitatea Parisko Unibertsitatea Royal High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Irakaslea(k) | Colin MacLaurin Guillaume-François Rouelle (mul) |
Jarduerak | |
Jarduerak | geologoa, meteorologoa, nekazaria, industrialaria eta medikua |
Influentziak | John Walker (en) |
Kidetza | Edinburgoko Errege-elkartea |
James Hutton (Edinburgo, Eskozia, 1726ko ekainaren 3a[oharrak 1] - 1797ko martxoaren 26a) eskoziar geologo, fisiko, kimikari, naturalista eta nekazaritza esperimentala jarratu zuen zientzialaria izan zen. Aktualismoa -geologiako printzipio nagusietako bat- azaldu zuen, prozesu geologikoak eta denbora prozesu naturalen baitan azalduz. Huttonen lanari esker geologia metodo zientifikoarekin azaltzea posible izan zen eta, horregatik "Geologia Modernoaren Aita" izengoitia ere izan ohi du.
Argudiaketa geologiko arrazonatuekin eta zuzeneko ikuskatzeekin, Huttonek proposatu zuen Lurra denbora guztian sortzen ari zela; Lurraren historia higadura eta sedimentazioa bezalako prozesuak aztertzen uler zitekeela ondorioztatu zuen. Bere teorietan denbora geologikoa edo "denbora sakona" plutonismoarekin eta aktualismoarekin elkartu ziren. Bere idatzi batzuetan Lur Bizia aipatu zuen, ondoren Gaia hipotesia izena eramango zuen hipotesia.
Charles Lyellengan eragin zuzena izan zuen, honek idatzitako Geologiako printzipioak (1830-1833). Liburu hau Beaglen Charles Darwinek irakurri zuen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Haurtzaroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]James Hutton Edinburgon jaio zen 1726ko ekainaren 14an, hiriko diruzain eta komertzianteen bost semeetako bat izan zen. Bere aita oraindik gaztea zela hil zen.[1] Huttonen ama zen Sarah Balfourrek bigarren hezkuntza egitera eraman zuen High School of Edinburghen, eta bertan interesa handia izan zen matematika eta kimika alorretan.[1]
Unibertsitate ikasketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]14 urte zituela Edinburgoko Unibertsitatean hasi zen, "humanitate ikasle" gisa,[1] Arte klasikoa, latina eta greziera ikasten. 17 urterekin abokatu baten bulegoan hasi zen lanean, baina kimika ariketak gustorago egiten zituen zuzenbideko praktikak baino, eta 18 urte zituela mediku baten laguntzaile bilakatu zen. Garai horretan Edinburgoko Unibertsitateko medikuntza klaseetara joaten hasi zen, eta 1744 eta 1747 artean karrera hori bukatu zuen. Ohikoa zen gisa Parisko Unibertsitatean egin zuen espezializazioa eta 1749an Medikuntzan Doktore izendatu zuten Leidenen,[1] zirkulazio-aparatuaren inguruko doktoretza tesi batekin.[2][3]
1747 inguruan, seme bat izan zen Edington abizeneko emakume batekin. Emakume horrekin ez zen ezkondu eta semeari James Hutton Smeaton izena jarri zioten. Diruz lagundu bazuen ere, ez zuen harremanik eduki umearekin. Denborarekin bere semea Londreseko posta bulego batean funtzionario izan zen. Autore batzuen ustez egoera honek hiria utzi eta landan bizitzera eraman zuen, Norfolk inguruan.[4]
Ikerketa kimikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Titulua lortu ostea Hutton Londresera itzuli zen, eta 1750an Edinburgora itzuli zen berriro ere. Bertan erabakitzen du medikuntzarekin ez zuela jarraitu nahi, James Davierekin batera ikerketa kimikoa egiten hasi eta gero.[5] Biek lana egin zuten amoniako gatza sortzen kedarretik, eta arrakastaren ondorioz produktu kimikoak egiten zituen enpresa sortu zuten[6][7][8]. Enpresa horretan kotoia tindatzeko eta estanpatuak egiteko erabiltzen zen gatz kristalinoa egiten zuten,[1] hala nola metalurgian erabiltzen ziren hainbat gatz aromatiko, momenturarte Egiptotik modu naturalean ekarrita bakarrik lor zitezkeenak.[9] Gainera Edinburgon zituen hainbat etxeren alokairuarekin dirua egiten zuen Huttonek, ordezkari baten bitartez.[10]
Nekazaritza eta geologiaren hasiera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Huttonek bi lur-sail heredatu zituen: Slighhouses, Berwickshiren, Eskoziako Behe Lurretan kokatutako abeletxe bat, Hutton familiarena 1713tik; eta beste abeletxe bat Nether Monynuteko mendixka batean.[11] 1752an Norfolkera mugitu zen eta John Dyboldek irakasten dizkio nekazaritzako elementu nagusiak.[12] Ingalaterratik eta Flandriatik egindako bi bidaietan ere nekazaritzari buruzkoak ikasten ditu, 1754an zehar. 1730-1740ko hamarkadatan Lord Townshendek lur-sailen errotazio sistema sartu zuen Herbeheretan, Norfolk sistema gisa ezaguna.[13] Urte horren bukaeran Slighhousesera mugitu zen eta aurreko urteetan ikasitakoak aplikatzen hasi zen,[14] eta landare zein animalien hazkuntzarekin ikerketak egiten hasi zen.[15] Bere ideiak eta berrikuntzak The Elements of Agriculture izeneko tratatu batean bildu zituen,[16][17] baina ez zen argitaratu, idazten ari zela hil baitzen.
Meteorologia eta geologiarekiko interesa 1753. urtearen inguruan sortu zitzaion, Norfolken bizi zenean. Nekazaritzan ikertzen ari zela lurzoruaren eta azpiko arroken inguruko interes handia zuen. Bere lursailen garbiketa eta drenatzearekin batera tarte handia izan zuen behaketarako, eta Huttonek ikusi zuen "arroken parte handi bat gorpuen, animalien, landareen eta mineralen apurketaz sortuak" zeudela. 1760an ideia hauek biltzen hasi zen. Nekazaritzaren jarraitzen zuen bitartean 1764an George Clerk-Maxwellekin[oharrak 2] bisita geologikoa egin zuen Eskoziako iparraldean.
Nekazari gisa lanean egon zen denboran zehar ez zion utzi zientziak ikasteari, matematikak izan ezik, datu teorikoak jasotzen jarraitu zuen eta horrekin Lurrari buruzko teoria egiteko aukera izan zuen. Edimburgora bisitak egiten jarraitu zuen.
Kanalen eraikuntza 1767-1774
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1767 eta 774 artean, bere abeletxean bizi zela, Forth eta Clyde kanalaren eraikuntzan parte-hartze zuzenea izan zuen. Bere geologia jakintza erabili zuen, eta akzionista eta kudeaketa batzordeko kide izan zen. Bileratan parte hartzen zuen bitartean in situ obren jarraipena egin zuen ere. 1777an liburuxka bat egin zuen honen inguruan, eta ikatza eta antrazitaren inguruan aipatutakoak lagundu zuen lehengai hauen garraioan ezarri beharreko zergaren ingurukoak kalkulatzen.[18]
Edinburgora bueltan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1768an Hutton Edinburgora itzuli zen, bere abeletxea alokatuta utziz, baina oraindik ere Slighhousesen egiten ziren esperimentuen gainean egon zen, hobekuntzak ikertuz. Rubia landareen sustraiekin tindu gorria egitea lortu zuen.[20]
Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Egutegi juliarra Eskozian 1752. urterarte erabili zen. Egutegi gregoriotarrari jarraituz ekainaren 14an jaio zen
- ↑ James Clerk Maxwellen arbasoa
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d e Gribbin. (2005)., 192-193 or..
- ↑ (Ingelesez) James Hutton.org, ed. Early Years. .[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Playfair. (1805)., 41 or..
- ↑ (Ingelesez) Settled and Unsettled. James Hutton.org.
- ↑ (Ingelesez) National Library of Scotland. (2009). «James Hutton (1726-1797)» Scotish Science Hall of Fame.
- ↑ McIntyre. (2004)., 124 or..
- ↑ (Ingelesez) James Hutton.org, ed. Thoughts of Settling in the World. .[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Playfair. (1805)., 43 or..
- ↑ (Gaztelaniaz) François Rozier, ed. (Google Books) Curso completo ó Diccionario universal de agricultura teórica, práctica, económica, y de medicina rural y veterinaria, Volumen 2. Madrid: Imprenta Real, 444-447 or..
- ↑ (Ingelesez) James Hutton.org, ed. Business and Related Interests. .
- ↑ (Ingelesez) James Hutton.org, ed. James Hutton the Farmer. .[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Playfair., 43-44 or..
- ↑ (Ingelesez) The Agricultural Revolution. .
- ↑ Llorente Bousquets, Papavero. (1995)., 51 or..
- ↑ (Ingelesez) James Hutton.org, ed. Return to Slighhouses and Farm Improvement. .[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ (Ingelesez) James Hutton.org, ed. The Elements of Agriculture. .[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Gonçalves. (2004)., 134 or..
- ↑ (Ingelesez) James Hutton.org, ed. The Forth and Clyde Canal. .
- ↑ (Ingelesez) Salisbury Crags. Gazetteer for Scotland.
- ↑ (Ingelesez) Return to Edinburgh. James Hutton.org.