Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Kooperazio Ekonomikorako Elkartea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kooperazio Ekonomikorako Elkartea
Datuak
Izen ofiziala
Economic Cooperation Organization, Organisation de la coopération economique eta Organisation für Wirtschaftskooperation
Izen laburraECO, OCE eta OWZ
Motagobernu arteko erakundea
HerrialdeaIran
Eskumendekoak
Agintea
Idazkari orokorraYahya Maroofi (en) Itzuli, Hadi Soleimanpour (en) Itzuli, Shamshad Ahmad (en) Itzuli, Önder Özar (en) Itzuli, Abdolrahim Gavahi (en) Itzuli eta Halil İbrahim Akça (en) Itzuli
Egoitza nagusi
eta
Historia
Sorrera1985
Ordezkatzen duRegional Cooperation for Development (en) Itzuli
webgune ofiziala

Kooperazio Ekonomikorako Erakundea (KEE, ingelesez Economic Cooperation Organization ECO) Asiako 10 herrialde biltzen dituen gobernu arteko erakunde bat da. Garapenaren, merkataritzaren sustapenaren eta ikerkuntza aukeren inguruko elkarrizketa sustatzen duen plataforma da. KEE osatzen duten herrialdeak hauek dira: Afganistan, Azerbaijan, Iran, Kazakhstan, Kirgizistan, Pakistan, Tajikistan, Turkia, Turkmenistan eta Uzbekistan. Elikagaien eta zerbitzuen merkatu bakarra ezartzea du helburu partekatua, Europar Batasunaren Batasunaren antzera. KEEren idazkaritzaren egoitza Teheranen (Iran) dago, bulego ekonomikoa Turkian eta zientifikoa Pakistanen.

KEEko estatu kideen mapa

Kooperazio Ekonomikorako Erakundea gobernuen arteko eskualde erakunde gisa sortu zuten Iranek, Pakistanek eta Turkiak, 1985ean. Kide diren estatu guztien artean lankidetza ekonomiko, tekniko eta kulturala sustatzea du helburu. Jatorrian, Garapenerako Eskualde Lankidetza (ingelesez Regional Cooperation for Development) erakundea dauka, 1962an sortua eta 1979ra arte indarrean egon zena. 1992ko udazkenean, KEEk hedapen handi bat ukan zuen, zazpi estatu kide berri sartu baitzirn: Afganistan, Azerbaijan, Kazakhstan, Kirgizistan, Tajikistan, Turkmenistan eta Uzbekistan.

KEEren estatusa eta eragina handitu egin dira azken urteotan, eta erronka berriak ezarri dira. Hala ere, estatu kideek ez dute, oraindik, beren garapena eta eskualdeko baliabideen erabilera osoa bermatzen duen azpiegiturarik eta erakunderik, osatzen duten herrialdeen garapen jasangarria lortzeko.

2003ko uztailaren 17an, Lankidetza Ekonomikoaren Ituna sinatu zen Islamabaden.[1]

Estatu kideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Izen ofiziala Kapitala Azalera (km ²) Biztanleria (2021) Dentsitatea (km ²) BPG (2017) (izendatua[3]) BPG (2017) (per capita) Dirua Hizkuntza ofizialak
 Afganistan Kabul 647.500 37.466.414 57 $ 20.815 milioi. $ 550 Afghani Persiera, pastuna
 Azerbaijan Baku 86.600 10.145.212 117 $ 54.622 milioi. $ 5.384 Manata Azeria
 Iran Teheran 1.648.195 86.758.304 52 $ 439.513 milioi. $ 5.593 Rial Persiera
 Kazakhstan Astana 2.724.900 19.002.586 7 $ 190.814 milioi. $ 10.041 Tenge Kazakhera
 Kirgizistan Bixkek 199.900 6.694.200 33 $ 8.543 milioi. $ 1.276 Som Kirgizera, errusiera
 Pakistan Islamabad 803.940 223.773.700 253 $ 30.495 milioi. $ 1.547 Errupia Urdu, ingelesa
 Tajikistan Duxambe 143.100 8.921.343 62 $ 7.145 milioi. $ 801 Somoni Tajikera, persiera
 Turkmenistan Asgabat 488.100 6.117.933 12 $ 45.231 milioi. $ 7.612 Manata Turknemera
 Turkia Ankara 783.562 84.680.273 108 $ 815.271 milioi. $ 9.586 Lira Turkiera
 Uzbekistan]] Taxkent 447.400 34.915.100 77 $ 69.238 milioi. $ 1.983 Som Uzbekera
 Ipar Zipreko Turkiar Errepublika (behatzaile) Nikosia 3.355 390.745 116 $ 4.234 milioi. $ 11.129 Lira Turkiera

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «ECOTA - WorldTradeLaw» www.worldtradelaw.net (Noiz kontsultatua: 2022-12-16).
  2. ECO member states.
  3. (Ingelesez) Report for Selected Countries and Subjects. Imf.org 2006-09-14.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]