Laura Mintegi
Laura Mintegi | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
2012ko azaroaren 20a - 2014ko abuztuaren 31 Barrutia: Bizkaia
2012ko azaroaren 20a - 2014ko abuztuaren 31 - Iker Casanova Alonso → Barrutia: Bizkaia Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko X. legealdia
2012ko urtarrilaren 21a - 2014ko uztaila | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Laura Mintegi Lakarra | ||||||
Jaiotza | Lizarra, 1955eko urriaren 26a (69 urte) | ||||||
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea | ||||||
Hezkuntza-maila | doktorea | ||||||
Hizkuntzak | euskara gaztelania | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | idazlea, unibertsitateko irakaslea eta politikaria | ||||||
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea | ||||||
Kidetza | Udako Euskal Unibertsitatea Euskaltzaindia | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Alderdi politikoa | Herri Batasuna Euskal Herria Bildu | ||||||
Laura Mintegi Lakarra (Lizarra, Nafarroa Garaia, 1955eko urriaren 26a) euskal idazlea, irakaslea eta politikaria da. Jaiotzez nafarra izanagatik, txikitatik Bizkaian bizi da, lehenengo urteetan Bilbon eta geroago Algortan (Getxo).[1]
Historian lizentziaduna eta Psikologian doktoratua da.
1999an Subjektibitatea nobelagintzan. Stephen Crane-ren "The Red Badge of Courage" izenburuko tesia aurkeztu zuen EHUn, Nikolas Xamardo-ren zuzendaritzapean.[2]
1981. urteaz geroztik Euskal Herriko Unibertsitateko Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saileko irakaslea da. Saileko zuzendaria izan zen 1999tik 2006ra eta berriz ere 2010etik gaur egun arte. Horrez gain, 2004az geroztik, Euskal PEN Klubaren presidentea da. Euskaltzaindiak euskaltzain urgazle izendatu zuen 2006an.
Literatur sari batzuk bereganatu ditu, horien artean Azkue Nobela Saria, Donostia Hiria Saria eta Jon Mirande Saria eta 2022an Urrezko Luma, ibilbide literarioa saritzeko. Beste hainbat saritan epaimahaikidea izan da, hala nola Maria Maeztu narratiba sarian, Joseba Jaka bekan, Rikardo Arregi kazetaritza sarian, Anton Abaddia sarian eta René Cassin Giza Eskubideen Sarian.
Ohiko kolaboratzailea da hedabideetan, hala ikus-entzunezkoetan (ETB, Hamaika Telebista, Bizkaia Irratia, Egin Irratia, Bilbo Hiria Irratia, Euskalerria irratia eta Euskadi Irratia), nola idatzizkoetan ere (Anaitasuna, Argia, Susa, Ttu-ttuá, Egin, Euskaldunon Egunkaria, Gara, Berria, Jakin, Hegats eta beste).
2012ko urriaren 21ean egindako Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan legebiltzarkide aukeratu zuten EH Bildu koalizioaren aldetik, koalizioko lehendakarigai moduan aurkeztuta. Legegintzaldi hartan, EH Bildu taldeko bozeramaile moduan jardun zuen, harik eta 2014ko uztailean, arrazoi pertsonalengatik, legebiltzarkide kargua uztea erabaki zuen arte.
Euskal Herriko Unibertsitatearen euskara-plana (1996)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1996/97 ikasturtean 9.186 ikasle bakarrik ari ziren euskaraz ikasten EHUn (EHUn ikasten ari ziren ikasleen %15). Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) euskara karrera guztietan sartzeko plan bat diseinatu zuen 1996an. Plana diseinatu zuen batzordeko partaideak Pilartxo Etxeberria, Iñaki Alegria eta Laura Mintegi bera izan ziren.[3][4][5]
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, 40 lan baino gehiago azaltzen dira,[6] berak idatzitakoak.
Narrazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ilusioaren ordaina (1983, Erein)
Nobela
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bai... baina ez (1986, Susa): Berrargitalpena Elkarlanean 1999
- Legez kanpo (1991, Elkar)
- Nerea eta biok (1994, Txalaparta)
- Sisifo maite minez (2001, Txalaparta)
- Ecce homo (2006, Txalaparta)
Saiakera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Julene Azpeitia (1988, Eusko Jaurlaritza)
Bestelako liburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Korrespondentziak, Birgit Vanderbeke eta Laura Mintegi (2016, DSS2016.eus & Erein)
Itzulitako lana
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- La topera in...Antologia de la Narrativa Vasca Actual (1986, Edicions del Mall) (gaztelaniaz)
- Mole Hole in... Contemporary Basque Fiction (1990, University of Nevada/Reno) (ingelesez)
- Sisifo enamorado (2003, Txalaparta) (gaztelaniaz)
- Nerea and I (2005, Peter Lang, New York) (ingelesez)
- Ecce homo (2007, ONCE) (euskaraz brailleraz)
- Ecce homo (2009, Txalaparta) (gaztelaniaz)
- Sisyphus verliefd (2011, Zirimiri Press, Amsterdam) (nederlanderaz)
- Ecce homo (2012, Pahl-Rugenstein, Bonn) (alemaneraz)
Argazkigintza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1980ko hamarkadaren hasieran Udako Euskal Unibertsitateko ikastaroetan argazkilari lanak egin zituen prentsa-bulegoan batez ere erretratoak egin zituen.
-
UEU 1984
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Urkiza, Ana. (2006). Zortzi unibertso zortzi idazle: elkarrizketak. Alberdania ISBN 84-96643-37-9..
- ↑ Mintegi Lakarra, Laura. «Subjektibitatea nobelagintzan. Stephen Crane-ren "The Red Badge of Courage"» (PDF) Tesiker, Euskarazko doktorego-tesiak (Noiz kontsultatua: 2019-12-12).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ «Azkarate: «Hezkuntza Sailarekin kontsentsuatu behar da Plana - Wikiteka» eu.wikisource.org (Noiz kontsultatua: 2019-12-30).
- ↑ Fernandez, Luis. (1998-02-15). «IKASKETA PLAN BERRIAK ONARTU ZIRENEAN EHU-N EUSKARA EZ ZEN IA KONTUAN HARTU. Azkarate:«Hezkuntza Sailarekin kontsentsuatu behar da Plana»» Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003. (berria.eus) (Noiz kontsultatua: 2019-12-30).
- ↑ Eusko Jaurlaritza. (PDF) [http://www1.euskadi.net/euskara_lingua/PDF/Euskadi/EU_EU_PO.pdf 'Ahoz aho, belaunez belaun'. Hizkuntzaren geroratzeari buruzko kanpaina ibiltaria. ] (Noiz kontsultatua: 2018-03-07).
- ↑ Laura Mintegiren produkzioa Inguma datu-basearen arabera (>40 produktu)
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Laura Mintegi |
- 1955eko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkideak X. legegintzaldian
- Euskal Herria Bilduko hautetsi ohiak
- Euskal Herria Bilduko Bizkaiko hautetsiak
- Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleak
- Euskal idazleak
- Udako Euskal Unibertsitatea
- Nafarroa Garaiko idazleak
- Bizkaiko idazleak
- Lizarratarrak
- Bilbotarrak
- Emakume idazleak
- Emakume argazkilariak
- Euskarazko eleberrigileak
- Euskarazko tesi egileak
- Asti Leku Ikastolako irakasleak