Lola Albright
Lola Albright | |
---|---|
(1959) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Akron, 1924ko uztailaren 20a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Toluca Lake (en) , 2017ko martxoaren 23a (92 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Jack Carson (1952 - 1958) |
Jarduerak | |
Jarduerak | modeloa, abeslaria, telebista-aktorea eta zinema aktorea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Musika instrumentua | ahotsa |
|
Lola Jean Albright (1924ko uztailaren 20a – 2017ko martxoaren 23a) estatubatuar abeslari eta aktorea izan zen. Peter Gunn telesaileko hiru denboraldietan, Peter Gunn detektibe pribatuaren neskalagun Edie Hart-en papera jokatzeagatik egin zen ezagun batez ere.
Haurtzaroa eta gaztaroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Albright Akronen jaio zen, Ohion (AEB). Marion A. (jaiotzez Harvey) eta John Paul Albright ziren haren gurasoak; biak ere gospel abeslariak. Lolaren ama ere Ohion jaioa zen, baina haren aita Ipar Dakotakoa zen, eta 1930ean familia babestu zuen inspektore gisa lan eginez isolamendu-enpresa batean.
Albright King Grammar School-era joan zen, eta Akrongo West High Schoolen graduatu zen 1942an.[1] Gazte zela abestu zuen lehen aldiz jendaurrean, eta pianoa ikasten 20 urtez jardun zuen. 15 urte zituenez geroztik, Akrongo WAKR irrati-kateko harreragile gisa aritu zen lanean.[2] 18 urte zituela, WAKR utzi, eta Cleveland-era aldatu zen, eta han WTAM irratian takigrafo hasi zen lanean. Albrighten lehen irrati-emanaldia WJWn izan zen, Clevelanden. Chicagora joan zen gero, eta han argazki-modelo gisa aritu zen, eta talentu-bilatzaile batek ikusi, eta hark Hollywoodera joatea gomendatu zion; 23 urte zituen orduan.[1]
Zinema
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Albright-ek 1947an egin zuen zinemako debuta, The unfinished dance komedia musikalean abeslari baten paper txiki bat jokatuz, eta, hurrengo urtean, Judy Garlanden bi filmetan agertu zen: The pirate eta Easter parade filmetan. 1949ko Champion (Txapelduna) filmean izan zuen rolarekin jaso zuen lehen aldiz sona; boxeo-manager manipulatzaile baten emaztea zen, eta Kirk Douglasek antzeztutako boxeatzailearekin maitemindu zen. Hurrengo urteetan, bigarren mailako paperak jokatu zituen 20 film baino gehiagotan, B mailako western ugaritan, besteak beste. Horietako batean, The Good Humor Man filmean (1950), protagonista izan zen Jack Carsonekin batera; hura hartuko zuen senartzat etorkizunean.
Albright honako film hauetan agertu zen, besteak beste: Tulsa (1949), Susan Hayward protagonista; The Silver Whip (1953); eta The Tender Trap (1955), non Frank Sinatrak antzeztutako ezkongabearekin ezkondu nahian zebilen emakumeetako baten papera jokatu zuen.
1950eko hamarkadaren hasieran, Albright Gil Elvgren pinup margolariaren modelo gisa aritzen zen.
A Cold Wind in August
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1961ean, Alexander Singer-en A cold wind in August filmeko aktore izan zen; aurrekontu txikia zuen film independentea zen, zuri-beltzean. Filmean, hogeita hamar urte inguruko dibortziatutako emakumea zen bera, stripperra, eta hamazazpi urteko mutil batekin maitemintzen da.[3] Pauline Kael kritikariak goraipatu egin zuen Albrighten antzezpena. 1985ean, The New York Times egunkariak ere gauza bera egin zuen. Filmean egindako lanari buruz, zera esan zuen Albrightek 1961ean: "Zenbait pertsona etortzen dira, eta esaten didate: 'Lola, ez zenuke halako rolik jokatu behar'. Nik hamar kontatu, mingainari hozka egin, eta esaten diet aktorea naizela, ez dudala nire buruaren papera jokatu nahi".[4]
Aurreragoko filmak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]A Cold Wind in August filmak bultzada eman zion aktore gisa, eta hainbat paper eskuratu zituen horri esker. Esate baterako, Elvis Presleyren Kid Galahad filmean (1962), non Gig Youngek antzeztutako boxeo-manager ziniko baten betiko neskalagunaren antzezpena egin zuen. Baita René Clément frantziar zuzendariaren Joy House filmean ere; bertan, alargun aberats bat zen bera, jende pobreei bazkariak banatzeko pasioa zuena. Lord Love a Duck (1966) filmean, cocktail zerbitzari bat zen, zeinak bere buruaz beste egin nahi duen, uste baitu bere alaba Tuesday Weld-en bizitza hondatu duela. Hurrengo urtean, The Way West western epikoan jardun zuen.[3]
1968an utzi zuen filmeen ibilbidea, The Impossible Yearsen aritu ostean. Film horretan Alice Kingsleyren rola antzeztu zuen; psikiatriako irakasle baten emazte etsia eta bi alaba neraberen ama zen.
Telebista
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Telebistan emanaldiak egiten hasteko denbora behar izan zuten beste zinema-aktore batzuek ez bezala, Albright 1951rako lanean ari zen telebistan. Lux Video Theatre telesaileko "Inside Story" kapituluan agertu zen. Gero, aldizkako rola izan zuen The Bob Cummings Show programan, 1950eko hamarkadan, eta gonbidatu-agerraldiak egin zituen telesail hauetan, esaterako: Alfred Hitchcock Presents, The Thin Man, Gunsmoke, Rawhide, Laredo, Burke's Law, The Dick Van Dyke Show, My Three Sons, The Beverly Hillbillies, Bonanza (bi kapitulutan, 6. denboraldiko 21. kapituluan, adibidez: "The Search", 1965), The Man from U.N.C.L.E., Medical Center, Kojak, Columbo, McMillan & Wife, Quincy, M.E., Starsky & Hutch, The Incredible Hulk, eta Branded.
1958an, Albright Peter Gunn telesailean aritu zen. Edie Hart zen telesailean; Peter Gunn protagonistaren intereseko gaueko club bateko abeslaria. 114 kapituluetan, Albrightek 38 kapitulutan abestu zuen, non jazzeko kantu klasikoen bertsioak egin zituen, besteak beste, honako kantu hauenak: How High the Moon, A Good Man Is Hard to Find, Easy Street eta Day In, Day Out.
Dorothy Malone aktoreak ebakuntza bat izan behar zuela-eta, Albrightek ordezkatu zuen Peyton Place prime timeko telesailean; Constance MacKenzieren papera antzeztu zuen. Sasoi hartan, Albrightek adierazi zuen hori izan zela antzezle ibilbidean izan zuen erronkarik handienetako bat. Horren ostean, filmeetan eta telebistako saioetan aritu zen, harik eta 1984an erretiroa hartu zuen arte.
Musika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Columbia Records-ek kantari gisa kontratatu zuen Albright, eta Lola wants you diskoa atera zuen 1957an. Horren ondoren, eta Peter Gunn telesailean izan zituen papera eta emanaldiak tarteko, bigarren diskoa atera zuen: Dreamsville (1959); hain zuzen, Henry Mancinik egin zituen konponketak, eta haren orkestrak jo zuen.[2] Albright izan zen, hain justu, Mancinik filmetako soinu-bandetatik aparte prestatu zituen kantuen abeslari bakanetako bat.
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1959an, Albright Emmy sarietarako izendatu zuten Serie Dramatiko bateko Aktore Laguntzailerik Onenaren kategorian Peter Gunn telesailean egin zuen antzezpenagatik. 1966an, Berlingo 16. Nazioarteko Film Festibalean Aktore Onenaren Zilarrezko Hartza[5] eskuratu zuen Lord Love a Duck laneko antzezpenagatik.
Bizitza pertsonala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Albright hiru aldiz ezkondu eta dibortziatu zen. Lehen aldiz, Warren Dean Cleveland irratiko aurkezlearekin ezkondu zen, 1944an. 1949an dibortziatu ziren. 1951tik 1958ra, Jack Carson aktorearekin ezkonduta egon zen; The Good Humor Man (1950) filmean elkarrekin aritu ziren lanean. (Beste iturri batzuen arabera, 1952ko abuztuaren 1ean ezkondu ziren, eta 1958ko azaroaren 10ean dibortziatu). Hirugarren senarra Bill Chadney izan zen; Emmett piano-jotzailearen rola izan zuen Peter Gunn telesailean. 1961eko maiatzaren 19an ezkondu ziren, eta 1975ean banandu ziren.
Erretiroa hartu ondoren, Albright Toluca Lake barrutian bizi izan zen (Kalifornia). 2014. urtean, erori egin zen, eta bizkarrezurra hautsi zuen; horren eraginez, osasun-egoera okertu zitzaion, eta hiru urteren buruan hil zen.
2017ko martxoaren 23an, etxean hil zen, kausa naturalen ondorioz, 92 urte zituela.[6]
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Izenburua | Papera |
---|---|---|
1947 | The Unfinished Dance | Moda-etxe bateko bazkidea |
1948 | The Pirate | Manuelaren laguna |
Easter Parade | Burukoen modeloa | |
Julia Misbehaves | Manikia | |
1949 | Champion | Palmer |
Tulsa | Candy Williams | |
The Girl from Jones Beach | Vickie | |
Bodyhold | Mary Simmons | |
1950 | The Good Humor Man | Margie Bellew |
Beauty on Parade | Kay Woodstock | |
When You're Smiling | Peggy Martin | |
He's a Cockeyed Wonder | Gidatze-filmeko aktorea | |
The Killer That Stalked New York | Francie Bennet | |
Sierra Passage | Ann Walker | |
1952 | Arctic Flight | Martha Raymond |
1953 | The Silver Whip | Waco |
1955 | Treasure of Ruby Hills | May |
The Magnificent Matador | Mona Wilton | |
The Tender Trap | Poppy Masters | |
1957 | Pawnee | Meg Alden |
The Monolith Monsters | Cathy Barrett | |
Oregon Passage | Sylvia Dane | |
1958 | Seven Guns to Mesa | Julie Westcott |
1961 | A Cold Wind in August | Iris Hartford |
1962 | Kid Galahad | Dolly Fletcher |
1964 | Joy House | Barbara |
1966 | Lord Love a Duck | Marie Greene |
1967 | The Way West | Rebecca 'Becky' Evans |
The Money Jungle | Peggy Lido | |
1968 | Where Were You When the Lights Went Out? | Roberta Lane |
The Impossible Years | Alice Kingsley | |
The Helicopter Spies | Azalea |
Short subjects:
- The Soundman (1950)
- Screen Snapshots: Hollywood Cowboy Stars (1955)
- Filmmaking on the Riviera (1964)
Urtea | Izenburua | Papera | Oharrak |
---|---|---|---|
1951 | Lux Video Theatre | Jennifer | Kapitulua: "Inside Story" |
Lux Video Theatre | Miriam | Kapitulua: "Stolen Years" | |
Armstrong Circle Theatre | Kapitulua: "Twenty-One Days" | ||
1952 | All Star Revue | Abeslari gonbidatua | Kapitulua: "2.24" |
Tales of Tomorrow | Carol Williams | Kapitulua: "The Miraculous Serum" | |
1953 | Racket Squad | Nancy Metcalfe | Kapitulua: "The System" |
1954 | Fireside Theatre | Joyce | Kapitulua: "Invitation to Marriage" |
The Pepsi-Cola Playhouse | Jane | Kapitulua: "Borrow My Car" | |
Duffy's Tavern | Kapitulua: Archie Faces Marriage | ||
Adventures of the Falcon | Kapitulua: "The Golden Phony" | ||
1955 | The Bob Cummings Show | Kay Michaels | Kapituluak: "Bob Meets Fonda's Sister", "Too Many Cooks", "Bob Falls in Love", "Hawaii Calls" eta "Wedding, Wedding, Who's Having a Wedding?" |
Screen Directors Playhouse | Nancy Wheeler | Kapitulua: "Arroyo" | |
It's a Great Life | Marilyn | Kapitulua: "Double Date" | |
Gunsmoke | Lucy Hunt | Kapitulua: "Reed Survives" | |
1956 | The Bob Cummings Show | Kay Michaels | Kapitulua: "The Letter" |
Four Star Playhouse | Beverly Hudson | Kapitulua: "No Limit" | |
The People's Choice | Dantzaria | Kapitulua: "Sock, the Budget Balancer" | |
Celebrity Playhouse | Kapitulua: "Girl at Large" | ||
The Red Skelton Hour | Gonbidatua (bere buruaren izenean) | Kapitulua: "Willie Resists Girls" | |
The Red Skelton Hour | Priscilla | Kapitulua: "The First Thanksgiving or Thanksgiving with the Pilgrims" | |
1957 | The Bob Cummings Show | Kay Michaels | Kapitulua: "Bob Calls Kay's Bluff" |
The Red Skelton Hour | Atzerriko espioia | Kapitulua: "Bolivar the Repairman" | |
Code 3 | Carol | Kapitulua: "Sunset Strip" | |
1958 | The Thin Man | Katherine West | Kapitulua: "The Tennis Champ" |
Panic! | Karen Adams | Kapitulua: "Fingerprints" | |
Target | Kapitulua: "The Jewel Thief " | ||
Peter Gunn | Edie Hart | Kapituluak: "The Kill", "Streetcar Jones", "The Vicious Dog", "The Blind Pianist", "The Frog", "Lynn's Blues", "Rough Buck", "Image of Sally", "The Man with the Scar", "The Torch", "The Leaper". | |
1959 | Peter Gunn | Edie Hart | Kapituluak: "The Fuse", "Let's Kill Timothy", "Murder on the Midway", "Pecos Pete", "Scuba", "Edie Finds a Corpse", "The Ugly Frame", "The Lederer Story", "Breakout", "Skin Deep", "February Girl", "Love Me to Death", "The Family Affair", "Lady Windbell's Fan", "Bullet for a Badge", "Kill from Nowhere", "Vendetta", "The Coffin", "The Portrait", "Protection", "Crisscross", "Edge of the Knife", "Death Is a Red Rose", "The Feathered Doll", "Kidnap", "The Rifle", "The Game", "The Price Is Murder", "The Briefcase", "The Wolfe Case". |
1960 | Peter Gunn | Edie Hart | Kapituluak: "Hot Money", "Spell of Murder", "Sentenced", "The Hunt", "Sing a Song of Murder", "The Long, Long Ride", "The Deadly Proposition", "The Murder Clause", "The Dummy", "Slight Touch of Homicide", "Wings of an Angel", "Death Watch", "Witness in the Window", "Send a Thief", "The Semi-Private Eye", "The Heiress", "Baby Shoes", "The Passenger", "The Maître d'", "The Candidate", "The Judgement", "The Death Frame", "Death Across the Board", "The Long Green Kill", "Take Five for Murder", "Dream Big", "Dream Deadly", "Sepi". |
Michael Shayne | Marie Leonard | Kapitulua: "Framed in Blood" | |
1961 | Peter Gunn | Edie Hart | Kapituluak: "The Royal Roust", "Bullet in Escrow", "I Know It's Murder", "A Kill and a Half", "The Deep End", "Portrait in Leather", "Come Dance with Me and Die", "Cry Love, Cry Murder", "A Penny Saved", "Short a Motive", "The Most Deadly Angel", "Till Death Do Us Part", "Death Is a Four Letter Word", "Deadly Intrusion", "Voodoo", "Murder on the Line". |
The United States Steel Hour | Kapitulua: "Famous" | ||
King of Diamonds | Margie Howard | Kapitulua: "The Wizard of Ice" | |
The Detectives | Edna Craven | Kapitulua: "The Queen of Craven Point" | |
Adventures in Paradise | Nita Graham | Kapitulua: "One Way Ticket" | |
General Electric Theater | Cathy Armstrong | Kapitulua: "Cat in the Cradle" | |
1962 | Alfred Hitchcock Presents | Lisa | 7. denboraldiko 18. kapitulua: "The Woman Who Wanted to Live" |
Saints and Sinners | Emily Fielder | Kapitulua: "Dear George, the Siamese Cat Is Missing" | |
My Three Sons | Paulette Francis | Kapitulua: "Going Steady" | |
The Alfred Hitchcock Hour | Ruth Burke | 1. denboraldiko 9. kapitulua: "The Black Curtain" | |
1963 | The Beverly Hillbillies | Gloria Buckles | Kapitulua: "Granny's Spring Tonic" |
The Third Man | Edie | Kapitulua: "The Way of McEagle" | |
The Eleventh Hour | Lillian Marnell | Kapitulua: " Cold Hands, Warm Heart" | |
Burke's Law | Shirley Mills | Kapitulua: "Who Killed Harris Crown?" | |
1964 | Burke's Law | Jennifer Carlisle | Kapitulua: "Who Killed WHO IV?" |
Burke's Law | Eve Chapin | Kapitulua: " Who Killed Cassandra Cass?" | |
The Alfred Hitchcock Hour | Eva Martin | 3. denboraldiko 8. kapitulua: "Misadventure" | |
The Dick Van Dyke Show | Paula Marshall | Kapitulua: "How to Spank a Star" | |
Dr. Kildare | Gertrude Carey | Kapitulua: "A Nickel's Worth of Prayer" | |
Rawhide | Maribelle Ashton-Warner | Kapitulua: "Incident of the Banker" | |
Mr. Broadway | Duff Daniels | Kapitulua: "Sticks and Stones May Break My Bones" | |
Wagon Train | Leonora Parkman | Kapitulua: " Those Who Stay Behind" | |
1965 | Burke's Law | Peggy Frost | Kapitulua: "Who Killed Mother Goose?" |
Burke's Law | DeeDee Booker | Kapitulua: "Who Killed Nobody Somehow?" | |
Laredo | Lilah Evans | Kapitulua: "Above the Law" | |
Will Banner | Telebistako filma | ||
Rawhide | Lottie Denton | Kapitulua: "The Gray Rock Hotel" | |
Branded | Ann Williams | Kapitulua: "Mightier Than the Sword" | |
Bonanza | Ann | Kapitulua: "The Search" | |
Peyton Place | Constance Mackenzie Carson | Kapituluak: "2.39", "2.40","2.41" (kredituetan bakarrik), "2.42", "2.43" (kredituetan bakarrik), "2.44", "2.45", "2.46" (kredituetan bakarrik), "2.47", "2.48" (kredituetan bakarrik). | |
1966 | Peyton Place | Constance Mackenzie Carson | Kapituluak: "2.49", "2.50" (kredituetan bakarrik), "2.51" (kredituetan bakarrik), "2.52". |
Branded | Ann Williams | Kapituluak: "Kellie" eta "Cowards Die Many Times". | |
Bob Hope Presents the Chrysler Theatre | Edith Woodland | Kapituluak: "Runaway Boy" | |
1967 | How I Spent My Summer Vacation | Mrs. Pine | Telebistako filma |
Bonanza | Dolly Bantree | Kapitulua: "A Bride for Buford" | |
Bob Hope Presents the Chrysler Theatre | Vickie Tate | Kapitulua: "To Sleep, Perchance to Scream" | |
The Man from U.N.C.L.E. | Azalea | Kapituluak: The Prince of Darkness Affair: I. eta II. zatiak. 1968an estreinatu zen, The Helicopter Spies film gisa. | |
Ready and Willing | Wilma O'Brien | Telebistako filma | |
Cimarron Strip | Stacey Houston | Kapitulua: "The Beast That Walks Like a Man" | |
1972 | Medical Center | Madeline Barris | Kapitulua: " Condemned" |
1973 | The ABC Afternoon Playbreak | Mary Fiske | Kapitulua: "My Secret Mother" |
Kojak | Celia Lamb | Kapitulua: "The Corrupter" | |
1974 | Medical Center | Grace | Kapitulua: "No Escape" |
1975 | The Nurse Killer | Hannah | Telebistako filma |
Police Story | Minnie | Kapitulua: "The Cutting Edge" | |
1976 | McMillan & Wife | Nurse Fisher | Kapitulua: "The Deadly Cure" |
Starsky and Hutch | Lola Turkel | Kapitulua: "Bounty Hunter" | |
Columbo | Clare Daley | Kapitulua: "Fade in to Murder" | |
1977 | Delta County, U.S.A. | Dossie Wilson | Telebistako filma |
Terraces | Dorothea Cabe | Telebistako filma | |
1978 | Switch | Millie Tate | Kapituluak: "Who Killed Lila Craig?" |
1981 | The Incredible Hulk (1978 TV series) | Elizabeth Collins | Kapituluak: "The First Parts 1 and 2" |
1983 | Quincy M.E. | Liz McKenna | Kapitulua: "Murder on Ice" |
1984 | Airwolf | Beatrice Moretti | Kapitulua: "Sins of the Past", (telebistako azken agerraldia) |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Ingelesez) Barnes, Mike. (2017-03-24). «Lola Albright, Sultry Actress in ‘Peter Gunn’ and Kirk Douglas’ ‘Champion,’ Dies at 92» The Hollywood Reporter (Noiz kontsultatua: 2023-12-07).
- ↑ a b «Article clipped from Independent Star-News» Independent Star-News: 96. 1961-10-29 (Noiz kontsultatua: 2023-12-07).
- ↑ a b (Ingelesez) Bergan, Ronald. (2017-03-31). «Lola Albright obituary» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2023-12-08).
- ↑ (Ingelesez) Schudel, Matt. (2023-05-24). «Lola Albright, alluring actress in stylish ‘Peter Gunn’ TV series, dies at 92» Washington Post ISSN 0190-8286. (Noiz kontsultatua: 2023-12-08).
- ↑ «| Berlinale | Archive | Annual Archives | 1966 | Prize Winners» web.archive.org 2011-04-08 (Noiz kontsultatua: 2023-12-12).
- ↑ (Ingelesez) McNary, Dave. (2017-03-24). «‘Peter Gunn’ Star Lola Albright Dies at 92» Variety (Noiz kontsultatua: 2023-12-12).