Maikop
Maikop Майкоп | |||
---|---|---|---|
hiria | |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | Errusia | ||
Errepublika | Adigea | ||
Izen ofiziala | Майкоп, Мыекъуапэ | ||
Jatorrizko izena | Майкоп | ||
Posta kodea | 385000 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 44°36′N 40°05′E / 44.6°N 40.08°E | ||
Azalera | 308 km² | ||
Altuera | 220 | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 139.084 (2021eko urtarrilaren 1a) −2.391 (2020) | ||
Dentsitatea | 452 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1857 | ||
Telefono aurrizkia | 343 | ||
Ordu eremua | UTC+03:00 | ||
Hizkuntza ofiziala | errusiera eta adigera | ||
http://adygheya.ru/territory/maykop/ |
Maikop[1] (errusieraz: Майкоп; adigeraz: Мыекъуапэ, Myequape) Errusia hego-mendebaldeko industria-hiria da, Adigeako Errepublikaren hiriburua. Kaukasia eskualdean kokaturik dago, Kaukaso mendikatearen iparraldera, Kuban ibaiaren adarra den Belaiaren ertzean. Rostov Don hiritik 291 km hegoaldera eta Krasnodar-tik 100 km hego-ekialdera dago. 2010eko erroldaren arabera, hiriak 144.249 biztanle zituen[2].
Hiriaren izena adigerazko мыекъуапэ (myek-uape) hitzetik dator, «loretan dauden sagarrondoen harana» esan nahi duena.
Maikop hiri okrug edo barrutiko hiriburua da. Maikop okrugekoak dira beste hiri hauek ere: Janskaia, Gaverdovski, Kosinov, Podgorni, Rodnikovi, Severni, Vesioli eta Zapadni.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kubango kosakoek 1857. urtean errusiarrentzako gotorleku bat zuten Maikopen. Kaukasoko Gerran (1858-1863) erabakigarria izan zen. 1870. urtean udalerri izaera eman zioten.
1897. urtean antzinako aztarnak aurkitu zituzten: noizbait oso aberatsak izan ziren gizon-emakumeen eta euren zerbitzarien hilobiak, euren gauzekin, eta hamaika metroko tumulua, besteak beste. Azterketek erakutsi dute kanpotik etorri ziren pertsonen gorpuak zirela, Asia, Anatolia edo Irandik. Gainera, K. a. IV. milurtekoan hezitako zaldi bat eta beste animalia batzuk zeuden aztarnen artean.
1911. urtean inguruetan petrolioa aurkitu zutenetik hiria asko hazi eta garatu zen. 1936. urtean Agigea oblasteko hiriburu izendatu zuten. Hala ere, Bigarren Mundu Gerraren ostean suntsituta geratu zen.
Edonola ere, hiria petrolio-gune garrantzitsua zenez, erraz berpiztu zen; 1991. urtetik Adigeako Errepublikako hiriburua da.
-
1875ko armarria
-
1970eko armarria
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1897 | 1923 | 1926 | 1939 | 1959 | 1967 | 1970 |
---|---|---|---|---|---|---|
34 200 | 43 300 | 52 300 | 55 900 | 82 200 | 106 000 | 110 000 |
1979 | 1982 | 1986 | 1989 | 1998 | 2002 | 2008 |
127 800 | 134 000 | 142 000 | 148 600 | 166 500 | 156 931 | 153 468 |
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Maikopeko klima azpitropikal hezea (Cfa) da, Köppen klima sailkapenaren arabera.
Datu klimatikoak (Maykop) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 3.9 | 5.8 | 11.0 | 18.2 | 22.6 | 26.2 | 28.9 | 28.5 | 24.3 | 17.6 | 12.3 | 6.9 | 17.2 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | -0.5 | 1.3 | 5.7 | 12.6 | 16.8 | 20.3 | 22.8 | 22.3 | 18.1 | 12.0 | 7.6 | 2.8 | 11.8 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -4.9 | −3.3 | 0.4 | 6.9 | 11.0 | 14.4 | 16.7 | 16.0 | 11.9 | 6.3 | 2.8 | −1.3 | 6.4 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 60 | 41 | 51 | 58 | 73 | 89 | 70 | 58 | 62 | 66 | 75 | 69 | 772 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 8 | 7 | 8 | 8 | 8 | 9 | 7 | 6 | 7 | 7 | 9 | 10 | 94 |
Iturria: worldweather.org[3] |