Osaka (prefektura)
Osaka prefektura (japonieraz: 大阪府 Ōsaka-fu ) Japoniako Honshu uharteko prefektura bat da. Hiriburua Osaka hiria da. 2012ko erroldaren arabera 1.897 km²-tan 8.864.228 biztanle ditu.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Osaka prefektura 1868an sortu zen, Meiji garaiaren hasieran, Kawachi, Izumi eta Settsu antzinako probintzien lurraldean.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Osaka prefekturaren mugak hauek dira: iparraldean Hyōgo eta Kyoto prefekturak; ekialdean, Nara prefektura, eta hegoaldean Wakayama. Mendebaldean Osakako Badia dago. Yodo eta Yamato ibaiek zeharkatzen dute prefektura.
Kansai nazioarteko aireportua eraiki baino lehen, Osaka zen Japoniako prefekturarik txikiena, baina aireportua uharte artifizial batean eraiki zen, eta, ondorioz, prefekturaren azalera Kagawa prefekturakoa baino handixeagoa da orain.
Prefekturaren lurraldearen % 11 natura-parke gisa babestuta dago.
Banaketa administratiboa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Hiri handienak:
- Osaka (hiriburua, 2.666.371 biztanle)
- Sakai (842,760 bizt.)
- Higashiōsaka (509.230 bizt.)
- Hirakata (406.201 bizt.)
- Toyonaka (387.269 bizt.)
- Suita (354.600 bizt.)
- Takatsuki (354.228 bit.)
- Hiri guztiak:
Osakako prefekturak 33 hiri ditu:
Herriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hauek dira herriak barrutika:
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Elektronikaren enpresa erraldoiak daude prefekturan, hala nola Panasonic eta Sharp. Hala ere, enpresa txiki eta ertainak dira nagusi (330.737 enpresa txiki eta ertain zeuden 2006an, hau da, prefekturako enpresen % 99,6).
Industria askotarikoa da: apartu elektrikoak, produktu kimikoak eta farmazeutikoak, industria astuna, elikagaigintza eta eraikuntza.
Garraioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Osakako prefekturak hiru aireportu ditu: Kansai nazioarteko aireportua, Osaka nazioarteko aireportua eta Yaoko aireportua.
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Osakako gaztelua
- Kishiwadako gaztelua
- Shitennō-ji tenplua (Osaka)
- Myōkoku-ji tenplua (Sakai)
- Etnologiako Museo Nazionala (Osaka)
- Artearen Museo Nazionala (Osaka)
- Umeda Sky Building
- Osaka Prefekturako Gobernuaren Sakishima Eraikina
- Rinku Gate Tower
- Dōtonbori auzoa (Osaka)
- Nipponbashi auzoa (Osaka)
- Kongō-Ikoma-Kisen Parke Kuasi-Nazionala
- Meiji no Mori Minō Parke Kuasi-Nazionala
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Shitennō-ji (Osaka).
-
Myōkoku-ji (Sakai).
-
Umeda Sky Building (Osaka).
-
Rinku Gate Tower (Izumisano).
-
Osakako kaia eta noria.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Osakako prefekturako webgune ofiziala (ingelesez).