Sare-protokolo
Aplikazio geruza | DNS, FTP, HTTP, HTTPS, IMAP, IRC, NFS, NNTP, NTP, POP3, SMB/CIFS, SMTP, SNMP, SSH, Telnet, SIP, gehiago |
Aurkezpen geruza | ASN.1, MIME, SSL/TLS, XML, gehiago |
Saio geruza | NetBIOS, gehiago |
Garraio geruza | SCTP, SPX, TCP, UDP, gehiago |
Sare geruza | AppleTalk, IP, IPX, NetBEUI, X.25, gehiago |
Lotura geruza | ATM, Ethernet, Frame Relay, HDLC, PPP, Token Ring, Wi-Fi, STP, gehiago |
Geruza fisikoa | Kable ardazkide, Zuntz optiko, Pare kordatu, Mikrouhin-sarea, Irrati bidezko sarea, RS-232, gehiago |
*OSI ereduaren arabera |
Informatikan, protokolo bat konexioa, komunikazioa edo bi ordenagailuen arteko data transferentzia kontrolatzen edo ahalbideratzen duen konbentzioa edo estandarra da.
Protokoloak hardware, software edo bien arteko konbinaketagatik ezarriak dira. Maila baxuenean, protokolo batek hardware lotura bat definitzen du.
Protokoloak estandar teknikoetatik bereizi behar dira. Estandar teknikoek ordenagailu bat edota hardwareko dispositibo nola eraiki behar diren zehazten dute. Protokoloak, denbora errealeko komunikazioan erabiltzen dira, aitzitik estandarrak epe luzerako gordetze informazio estrukturarako erabiltzen dira.
Protokolo asko dago eta beraien arteko ezberdintasun asko dago, beraz ez da erraza definizio orokor bat ematea. Protokolo gehiena honelako prozedurak burutzen dituzte:
- Azpiko lotura fisikoaren detekzioa (kablerekin edota kablerik gabekoa), edota beste bukaera puntu edota nodoen existentzia.
- Handshaking
- Konexioen ezaugarrien batzuen negoziazioa
- Nola hasi eta bukatu mezu bat
- Nola egin mezu baten formatoa
- Zer egin gaixki formatutako edo usteldutako mezuekin
- Nola detektatu espero ez zen lotura mozketa bat
- Sesio edota lotura baten bukaera
Komunikazio protokoloen gorakada eta erabilpen zabalkundeak Internet behar duen osagarria da eta parte hartze zuzena izan dute internetek izan duen harrakastan. Bi protokolo, Internet Protokoloa edota IP) eta Transmisioen Kontrol Protokolo (Ingelesetik TCP bezala ezaguna) internetek erabiltzen dituen protokolorik garrantzitsuenak dira. TCP-IP izenarekin, ezagutzen dira gehien erabilitako protokoloak. Interneten erabiltzen diren protokoloak "Internet Engineering Task Force" (edo IETF) elkarteak sorturiko RFC dokumentuetan aurkezten da.
Objetuei bideratutako programazioak, termino honen erabilpena zabaldu du, non programazio protokoloek erabiltzen dira objetoen arteko komunikazioan.