Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Sebastian Vettel

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sebastian Vettel
Sebastian Vettel
Datu pertsonalak
Jaio 1987ko uztailaren 3a (37 urte)
Heppenheim (Alemania Alemania)
Ibilbidea
Jarduneko urteak 2007-gaur egun
Taldeak BMW Sauber, Toro Rosso, Red Bull eta Ferrari
Lasterketak 177 (176 hasiera)
Lorpenak (1 Formulan)
Txapelketak 4 (2010, 2011, 2012 eta 2013)
Garaipenak 42
Podium 85
Pole Position 46
Itzuli azkarra 27
Lehen lasterketa 2007ko Ameriketako Estatu Batuetako Sari Nagusia
Lehen garaipena 2008ko Italiako Sari Nagusia
Azken garaipena 2015eko Singapurreko Sari Nagusia
Azken lasterketa 2016ko Mexikoko Sari Nagusia

Sebastian Vettel (Heppenheim, Alemania, 1987ko uztailaren 3a - ) 1 Formulako gidari alemaniarra da.

2007an debutatu zuen 1 Formulan BMW Sauber taldearekin, Estatu Batuetako Sari Nagusian hain zuzen eta Robert Kubicari ordeztuz. 19 urte eta 349 egun besterik ez zituen eta horrenbestez, 1 Formulan debutatu duen bigarren piloturik gazteena da gaur egun, Mike Thackwellek baitauka marka hori. 2007ko uztailaren 31n BMW Sauber taldeak Toro Rossora joaten utzi zion Scott Speed pilotuari ordezteko.

2008ko denboraldian Toro Rosso taldearekin korritzen du. 2008ko irailaren 13an bere lehendabiziko polea lortu zuen Italiako Sari Nagusian, eta gainera polea lortzen duen piloturik gazteena bihurtu zen. 2008ko irailaren 14an bere lehendabiziko garaipena lortu zuen Italian eta garaipena lortzen duen piloturik gazteena bihurtu zen. Ordura arte, bi errekor horiek Fernando Alonsok zituen.

Bere lehenengo lasterketa irabaztearen ondorioz, 2009an Red Bull Formula 1eko taldean sartzea lortu zuen. 2009. urteko Formula 1eko txapelketa mundialean, txapeldunordea izatea lortu zuen. Hurrengo lau urteetan (2010, 2011, 2012 eta 2013 urteak), Red Bull taldean munduko txapelduna izatea lortu zuen, hainbat munduko errekor lortuz. Hona hemen lortutako zenbait errekor:

  • Lau munduko txapelketa irabazi dituen Formula 1eko gidari gazteena.
  • Lau munduko txapelketa jarraian irabazi dituen Formula 1eko gidari gazteena.
  • Jarraian lasterketa gehien irabazi dituen gidari gazteena.

2014. urtean, Red Bull taldeak kotxe nahiko txarra egin zuen, beraz, 2015. urtean Ferrari Formula 1eko taldean sartu zen. Ferrari taldean ez du mundu txapelketarik irabazi, baina bai lasterketa asko. Gaur egun arte Ferrari taldean dago oraindik, baina 2021. urtean Aston Martin Formula 1eko taldean egongo da.

Gaur egun arte, Sebastian Vettelek Formula 1ean, 4 mundu txapelketa irabazi,  53 lasterketa irabazi, 120 podiumetara igo eta 57 pole lortu ditu. Hainbeste lorpen edukitzearen ondorioz, munduko lasterketa gehien irabazi dituen hirugarren pertsona eta mundu txapelketa gehien irabazi dituen laugarren pertsona izatea lortu du.

Urtea Taldea 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 Sailkapena Puntuak
2007 BMW Sauber
eta Toro Rosso
AUS
DNP
MYS
DNP
BAH
DNP
ESP
DNP
MON
DNP
CAN
DNP
USA
8
FRA
DNP
GBR
DNP
EUR
DNP
HUN
16
TUR
19
ITA
18
BEL
Ret
JPN
Ret
CHN
4
BRA
Ret
14. 6
2008 Toro Rosso AUS
Ret
MYS
Ret
BAH
Ret
ESP
Ret
TUR
17
MON
5
CAN
8
FRA
12
GBR
Ret
DEU
8
HUN
Ret
EUR
6
BEL
5
ITA
1
SIN
 
JPN
 
CHN
 
BRA
 
23

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]