Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Titan (satelitea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Titan (satelitea) 
Behaketa
Gorputz-gurasoaSaturno
AurkitzaileaChristiaan Huygens
Aurkikuntza-data1655eko martxoaren 25a
Honen izena daramaTitan (mitologia)
Orbitaren ezaugarriak
Apoapsis1.257.060 km
Periapsis1.186.680 km
Ardatzerdi handia1.221.870 km
Eszentrikotasuna0,0288
Orbita-periodoa15,945421 egun
Ezaugarri fisikoak
Erradioa2.574 km
Masa134,518 Yg
Dentsitatea1,8798 g/cm³
Albedoa0,22

Titan edo Saturno VI Saturnoren ilargirik handiena da. Esfera forma du eta eguzki-sisteman atmosfera duen ilargi bakarra da. Titanen gainazalean materia likido egonkorra dago, eta, dakigunez, lurraz gain, gainazalean likidoa duen eguzki sistemako objektu bakarra dugu.

Distantziaren arabera Saturnoren 26 ilargietatik 20. hurbilena dugu, seigarren urrunena. Dituen tamaina eta ezaugarri geologikoak direla eta, planeta egitura duen satelitea dela esan ohi da. Titanen diametroa ilargiarenarena baino %50 handiagoa da, eta Titanen pisua lurraren satelitearena baino %80 handiagoa da. Eguzki sistemako bigarren satelite handiena da, Jupiterren Ganimedes satelitearen ondoren. Izatez Merkurio baino handiagoa da nahiz eta ez den Merkurio bezain pisutsua.

Titan izan zen gizakiak aurkitu zuen Saturnoren lehen satelitea: Christiaan Huygens astronomo holandarrak ikuskatu zuen lehen aldiz 1655. urtean.

Titanen geologia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Titanek metanozko itsasoak ditu, eta metanozko atmosfera bat. Metanozko euria ere egiten du bertan, eta ez da inoiz gelditzen. Metanozko hodeiek erabat estaltzen dute, Artizarrra bezala. Horregatik kanpotik horia dela dirudi.

Titan ilargiaren osagai nagusiak arroka eta izotz tankerako materialak dira. 2004 urtean Cassini-Huygens zundak Titan aztertu zuenean honen gainazalaren inguruko informazio ugari bildu zen lehenengo aldiz, ez baitzen ordura arte datu askorik jaso, ilargiaren atmosferaren loditasuna dela eta. Zunda horrek, besteak beste, poloen inguruan hidrokarburo likidoen aintzirak aurkitu zituen. Esan bezala, aintzira horiek eta antzeko beste zenbait dira lurraz beste eguzki sisteman aurkitu diren likido aztarna bakarrak. Titanen gainazalean mendi eta krio-sumendi ugari aurkitu den arren, gainazala nahiko lau eta leuna da oro har , eta krater gutxi dago. Kraterren eskasia dela eta, gainazala geologikoki gaztea dela esan liteke.

Nitrogenoa dugu Titanen atmosferaren osagai nagusia; bertan metano eta etano hodeiak ikus daitezke. Hainbat fenomeno klimatiko gertatzen dira Titaneko atmosferan, haize-lasterrak eta euriteak (besteak beste). Fenomeno horiek, gainazalean, lurrekoen antzekoak diren egitura morfologikoak sortu dituzte; hots, dunak, hondartzak... Horrez gainera, lurrean bezala, Titaneko eguraldia urtaroen araberakoa da. Gainazaleko eta lurrazpiko likido eta nitrogenoz beteriko atmosfera duenez, Titan antzinako lur planeta sorberriarekin alderatu ohi da, baina Titanek askoz ere tenperatura hotzagoa du. Horregatik, Titan mikrobiar-bizia estralurtarraren gordailua izan litekela esan izan da askotan, edo agian bizia sortu aurreko baldintzak dituen ingurunea duela, materia organikoa baitu. Zientzialariek Titaneko gainazalaren azpiko ozeanoa bizia manten dezakeen ingurunea dela proposatu dute.

Titandik pasa ziren lehen zundak 11 (1979an), Voyager 1 (1980an) Voyager 2 (1981ean) izan ziren. Hiru hauen artean Voyager 1 ilargitik 6.500 km-ko distantzuia laburrera pasa zen, zoritxarrez ez zeukan tresna egokirik Titango lainoan begiratzeko. Argazkiak atera zituen ordea eta urte askotara egindako muntaiak digitalak eremu ilun bat erakutsi zuen, Xanadu izenaz ezagutzen dena.

2004 urtean Cassini-Huygens zunda Saturnora iritsi eta bere inguruan orbitan kokatu zen. Planeta aztertu ondoren 2005eko urtarrilaren 14an Titanen lurreratu zen, Adiri izena eman zaion eremuan.


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]