Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Uraza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Uraza
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaAsterales
FamiliaAsteraceae
LeinuaCichorieae
GeneroaLactuca
Espeziea Lactuca sativa
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakiceberg uraza, uraza, Lactuca sativa var. capitata eta Lactuca sativa var. crispa

Uraza, uhaza edo letxuga (Lactuca sativa) lore elkartuen familiako landare belarkara da, garatzean 40-60 cm luze dena, janaritarako lantzen dena. Beraz, barazki mota bat da.

Hosto berdez osatua, zuntzeko bihotzaren inguruan. Hosto handi zabalak, samurrak, osoak edo horztunak izaten ditu, errosetan bilduak, garatu gabe dagoenean. Gara egiten zaionean isurkin zuri bat duen zurtoin lodi biribila eratzen zaio.

Entsaladaren osagai nagusietakoa izan ohi da, tomatearekin batera.

Aitzineuskaraz: *(h)ur-aza[1] Koldo Mitxelenaren ikerketen arabera.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Koldo Mitxelena (1976). Fonética histórica vasca. Donostia: Gipuzkoako Aldundia.