Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Ziabelar hori

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ziabelar hori
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaGentianales
FamiliaRubiaceae
GeneroaGalium
Espeziea Galium verum
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakplant as food (en) Itzuli

Ziabelar horia (Galium verum) errubiazeoen familiako belar landarea da, 60-120 cm luzea. Eurasiako kostaldetik hurbil bizi den landare hau sendabelar ezaguna da.[1]

Zurtoin zuzen biribila eta iletsu samarra du, hostoak latz belarraren antzekoak eta haren antzera antolatuak, eta lorea lau hostokoa txikia eta kolorez horia, zurtoin txikien puntan mordotan antolatua.

Belardietan, bide bazterretan eta baso ertzetan hazten da.

Esnea mamitzeko erabiltzen zen aspaldian (gala = esnea).

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Howard, Michael A.. (1987). Traditional Folk Remedies: A Comprehensive Herbal. Random House of Canada, 163– or. ISBN 0-7126-1731-0..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.