Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Aia

Koordenatuak: 43°14′11″N 2°08′55″W / 43.2365°N 2.1487°W / 43.2365; -2.1487
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Gipuzkoako udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Aia (argipena)».
Aia
 Gipuzkoa, Euskal Herria
Aia udalerriko herrigunea.
Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaGipuzkoa
EskualdeaUrola Kosta
Izen ofizialaAia
AlkateaIgor Iturain Ibarguren (en) Itzuli
Posta kodea20809
INE kodea20016
Herritarraaiar eta aiarrà
Kokapena
Koordenatuak43°14′11″N 2°08′55″W / 43.2365°N 2.1487°W / 43.2365; -2.1487
Map
Azalera55,27 km²
Distantzia23 km Donostiara
Demografia
Biztanleria2.136 (2023)
42 (2022)
alt_left 962 (%45) (%51,1) 1.092 alt_right
Dentsitatea0,39 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 23,37
Zahartze tasa[1]% 22,23
Ugalkortasun tasa[1]‰ 51,65
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 78,73 (2011)
Genero desoreka[1]% 9,95 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 7,3 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 88,57 (2010)
Etxeko erabilera[2]% 81.45 (2016)
Datu gehigarriak
Sorrera1025
Webguneahttp://www.aia.eus/


Aia[3] Gipuzkoako ipar-erdialdeko udalerri bat da, Urola Kosta eskualdekoa. Nekazari herri zabala da, 56 km² baititu, eta 2.022 biztanle zituen 2016. urtean. Donostiatik 25 km mendebaldera dago. Kostaldetik gertu dagoen landa-udalerri zabala da. Bere mugen barruan Pagoetako natura parkea dago.

Ingurune naturala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerri mugakideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aiak mugakide ditu iparraldean Orio eta Zarautz udalerriak; ekialdean, Usurbil, Zizurkil eta Asteasu; hego-mendebaldean, Errezil; eta mendebaldean, Zestoa. Bihotz itxurakoa da Aia, eta kostaldeari irekiune txiki batez lotzen zaio, Txurruka hondartzan.

Aia elurpean.

Aiak eremu handia du, eta hor sakabanatuta daude haren 12 landaguneak.[4]

Map
Pagoetako estazio megalitikoa eta Aiako mugak

Aiako lehen giza aztarnak Goi Paleolitikoak dira. Altxerri haitzuloko grabatu eta pinturak eta Giltza iturritik hurbil agertutako harrizko lanabesak garai hartakoak dira (duela 12.000 edo 13.000 urte).

1025ean aipatzen da lehen aldiz Aia dokumentu batean.

Erdi Aroan, gaur egungo Aia, Beizama, Bidania-Goiatz eta Errezil udalerriek osatzen zuten Saiazko Alkatetza Nagusia. Erakunde horretako administratzailea erregeak aukeratzen zuen. 1563an herri bakoitzak alkate bat edukitzea lortu zuten.[5]

2017an, honela banatuta zegoen ekonomia jarduera, sektoreka: lehen sektorea, % 5,2; bigarren sektorea, % 44,5; hirugarren sektorea, % 44,5; eraikuntza, % 6,1.[6]

2019an Aiak 1.998 biztanle zituen. Horietatik % 16,47k 65 urte edo gehiago zituen. Atzerrian jaiotakoak % 7,11 ziren.[6]

Aiako biztanleria
Udaletxea

Miren Nekane Arrizabalaga Manterola da Aiako alkatea, EAJ alderdikoa.

2011. urteko udal hauteskundeetan aiarrek 2 zinegotzi gehiago aukeratu zituzten, biztanleriaren hazkundeagatik. 2007ko hauteskundeekin alderatuz, EAJ-PNV alderdiak 3 boto gehiago lortu zituen, eta sei zinegotziak mantendu zituen. Bildu koalizioak 220 boto gehiago eskuratu zituen eta bost zinegotzi, 2007an aurkeztu zen ezker abertzaleko EAE-ANV alderdiak baino bi zinegotzi gehiago.

2015eko udal hauteskundeetan EAJ alderdiak zinegotzi bat gehiago eskuratu zuen, eta Bilduren ondorengoa zen EH Bilduk bat galdu zuen.

Aiako udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24a

2011ko maiatzaren 22a

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
7 / 11
579 (% 58,25)
6 / 11
564 (% 54,02)
Euskal Herria Bildu*
4 / 11
403 (% 40,54)
5 / 11
463 (% 44,35)
*2011ko hauteskundeetan Bildu gisa aurkeztu zen koalizioa.
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean

2019ko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: EAJk 549 boto; EH Bilduk 417 boto; PSE-EEk 23 boto.[7] Nekane Arrizabalaga Manterola izendatu zuten alkate.[8]

Aiako Mariano Arrutiren testigantza, umetako jolasen ingurukoa. Euskal Herriko Ahotsak[9][10] proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

Aiako euskara[11] gipuzkeraren aldaera bat da, Sartaldeko euskaran[12] kokaturik dagoen Urolaldeko euskara[13] hain zuzen. Urolaldeko eta Beterriko hizkeraren artean zubilana egiten du honek. Hizkera honetan sakona da mendebaleko euskararen eragina. Eremu lauagoa delako eta, batez ere, Eibar-Elgoibar aldeko industriak eraginda, estuagoa eta sarriagoa izan da hartu-emana. Lexikoan azaltzen da argien lotura, baina lexikoan ez ezik, hizkuntzaren beste sail batzuetan ere ageri da mendebaleko euskararen eragina Urolaldean.

Sakontzeko, irakurri: «Urolaldeko hizkera»

Bestetik, Aiako biztanleen % 88,57 euskalduna da, eta euskararen erabilera % 72,9 da.

Laurgain auzoa XX. mende hasierako argazki batean

Aian 4 kirol elkarte daude:

  • LARRA-TXORI
  • ALKAR
  • INDAMENDI AUZOA K.E.

(Hiru hauek arrantza eta ehiza elkarteak dira)

Ostatu berri

Auzoetako festak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Altzola: San Roke, santuaren eguna abuztuan izan arren, azaroaren 18an ospatzen da.
  • Elkano: San Pedro, ekainaren 29an.
  • Laurgain: San Migel eguna, irailaren 29an.
  • San Pedro: Auzoko santuaren eguna, ekainaren 29an, Elkanon bezala.
  • Santiago: Santiago eguna, uztailaren 25ean.
  • Urdaneta: San Martin, azaroaren 11n.
  • Iturriotz: ekainaren 24an erromeria dago San Juan baselizaraino.
Iturriotz benta zaharra

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jauregiak eta etxeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aian jauregi eta etxe aipagarri hauek daude:[14]

  • Serorategi. 1734ko etxea.
  • Erreroenea. 1774ko etxea.
  • Gilisastienea. XVII. mendeko etxea.
  • Ostatu Berri. 1735eko eraikina.
  • Garagorrienea. 1735eko eraikina.
  • Udaletxea. Beltraenea izenez ezagutua. 1563an eraiki eta 1852an konpondua.
  • Laurgaingo jauntxoaren dorretxea. XIV-XVIII. mendeetakoa.
    Gurutze santua, Etxetxoa

Baserri nabarmen hauek daude Aian:

San Esteban eliza, Serorategia eta Erreroenea

Eraikin erlijiosoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira Aiako eraikin erlijioso aipagarrienak:[14]

  • San Esteban parrokia. XV-XVII. mendeko eraikin gotikoa.
  • Aizpeako Amaren baseliza. XV. mendeko eraikina.
  • Etxetxo. Otoiztegi barrokoa.
  • San Roman eliza. XVI. mendekoa. Altzola auzoan dago.
  • San Migel parrokia. XVI-XVII. mendeetakoa. Laurgain auzoan dago.
  • San Martin eliza. XVII. mendekoa. Urdaneta auzoan.
  • San Pedro baseliza. XVII. mendekoa. Andatza auzoan.
  • Joan Bataiatzailearen baseliza. XVII. mendekoa. Iturriotz auzoan.
  • Santiago baseliza. XVI. mendekoa. Santio erreka inguruan.
    Aizpeako Amaren baseliza

Aiar ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. Euskaltzaindia. (PDF) 140. arauaː Gipuzkoako herri-izendegia. .
  4. https://web.archive.org/web/20120628192614/http://www.seap.minhap.gob.es/dms/es/publicaciones/centro_de_publicaciones_de_la_sgt/Monografias0/parrafo/011113/text_es_files/Variaciones-INTERNET.pdf
  5. «Historia» Aia (Noiz kontsultatua: 2020-03-28).
  6. a b «Web Eustat. Aiako datu estatistikoak» eu.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-28).
  7. www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-28).
  8. «Nekane Arrizabalaga izango da Aiako alkatea, beste lau urtez - Aia» Karkara.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-28).
  9. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-24).
  10. «Umetako "zigarroak" - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-24).
  11. «Aia - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-29).
  12. «Sartaldekoa (G) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-29).
  13. «Urolaldekoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-29).
  14. a b «Herriko txokoak» www.aiapagoeta.com (Noiz kontsultatua: 2020-03-28).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa