Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Bjørnstjerne Bjørnson

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bjørnstjerne Bjørnson

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakBjørnstjerne Martinius Bjørnson
JaiotzaKvikne (en) Itzuli1832ko abenduaren 8a
Herrialdea Norvegia
HeriotzaParis1910eko apirilaren 26a (77 urte)
Hobiratze lekuaVår Frelsers gravlund (en) Itzuli
Familia
AitaPeder Bjørnson
AmaInger Elise Nordraach
Ezkontidea(k)Karoline Bjørnson (en) Itzuli  (1858ko irailaren 11 -  1910eko apirilaren 26a)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaOsloko Unibertsitatea
Hizkuntzaknorvegiera
daniera
Jarduerak
Jarduerakpoeta, antzerkigilea, idazlea, kazetaria, prosalaria eta politikaria
Lantokia(k)Bergen eta Paris
Jasotako sariak
KidetzaQ15911832 Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasuna

IMDB: nm0085085 Allmovie: p315939 IBDB: 4550
Musicbrainz: 70987226-b78d-4c2d-a7f1-4580846af3ba Discogs: 656774 IMSLP: Category:Bjørnson,_Bjørnstjerne Find a Grave: 196292811 Edit the value on Wikidata

Bjørnstjerne Martinus Bjørnson (Kvikne, Norvegia, 1832ko abenduaren 8a - Paris, Frantzia, 1910eko apirilaren 26a) Norvegiako antzerkigilea izan zen.

Ibsenen garaikide, lagun eta lehiakidea, Wergelanden ondoren Norvegiako nazionalismoaren buruzagi izan zen.

Haren lehen lana nekazari-giroko ipuina izan zen: Synnöve Solbaken (1857); Norvegiako izadiaren edertasuna eta laborari gazte baten gorabeherak deskribatzen ditu. Aldi bertsuan hasi zen dramak idazten: Gudu artean (1858), Halte Hulda (1858). Gisa horretan, Björnsonen lanean ipuinak, Arne (1859), Mutil alaia (1860), eta antzerkiak, Sverre erregea (1861), Sigurd Slembe (1862), txandaka azaldu ziren.

Italia, Frantzia eta Alemania bisitatu zituen, eta itzultzean Maria Estuardo (1864) drama lirikoa argitaratu zuen, eta Ezkonberriak (1865) komedia egin. 1870ean Arnljot Gelline ziklo epikoa agertu zen, eta 1872an Sigurd Jorsalfar drama, Griegek musika jarri ziona, eta baita bertso-bilduma bat ere; horien artekoa da Norvegiako himno nazionala.

Italian bi urteko egonaldia egin ondoren, 1875ean bere lanik errealistenak idatzi zituen: Porrota, mundu osoan arrakasta izan zuena, eta Erredaktorea, Oslon hogeita hamar urtez debekatua izan zena.

Erlijio-krisi batek Elizatik aldendu zuen. Erregea eta Magnhild (1877) lanetan ideia aurrerakoiak aldarrikatu zituen. 1879an beste bi drama agertu ziren: Sistema Berria eta Leonarda. Gero, bere tragedia sozial handia argitaratu zuen: Giza indarrez gaindi (1883, 1895ean berrikusia). Umore eta baikortasunez hornituak agertzen dira haren azken komediak: Amodioa eta Geografia (1885) eta Mahatsa loratzen denean (1909). Eskularrua (1884) lanean, dramaren bidez ezkontzaren moral berri bat plazaratu zuen, eztabaida piztu zuena. Jainkoaren bideak eleberria 1889koa da, eta lagun baten suizidioak inspiraturiko Paule Lange eta Tora Parsborg drama psikologikoa 1898an azaldu zen.

Björnsonen lan oparo eta ugariek ondo agerian jartzen dituzte idazlearen azkartasun baikorra, eskuzabaltasuna eta antzerkirako antzea.

1903an Literaturako Nobel saria jaso zuen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]