Kolonia (Alemania)
- Artikulu hau Alemaniako hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Kolonia (argipena)».
Kolonia Köln Kölle | |||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hanseatic city (en) | |||||||||||||||||||||
Administrazioa | |||||||||||||||||||||
Estatu burujabe | Alemania | ||||||||||||||||||||
Alemaniako estatua | Ipar Renania-Westfalia | ||||||||||||||||||||
Eskualdea | Kolonia | ||||||||||||||||||||
Alkatea | Henriette Reker (en) | ||||||||||||||||||||
Izen ofiziala | Stadt Köln | ||||||||||||||||||||
Jatorrizko izena | Köln Kölle | ||||||||||||||||||||
Posta kodea | 51149, 50667, 50668, 50670, 50672, 50674, 50677, 50676, 50678, 50679, 50765, 50767, 50733, 50735, 50737, 50739, 50823, 50825, 50827, 50829, 50833, 50858, 50859, 50931, 50935, 50937, 50939, 50968, 50969, 50996, 50997, 50999, 51061, 51063, 51065, 51067, 51069, 51103, 51105, 51107, 51109, 51143, 51145 eta 51147 | ||||||||||||||||||||
Udalerri kodea | 05315000 | ||||||||||||||||||||
Geografia | |||||||||||||||||||||
Koordenatuak | 50°56′32″N 6°57′28″E / 50.9422°N 6.9578°E | ||||||||||||||||||||
Azalera | 405,01 km² | ||||||||||||||||||||
Altuera | 59 m | ||||||||||||||||||||
Mugakideak | Rhein-Erft District (en) , Rhein-Sieg District (en) , Rhein-Berg District (en) , Leverkusen, Mettmann (en) , Rhein-Kreis Neuss (en) eta Hürth | ||||||||||||||||||||
Demografia | |||||||||||||||||||||
Biztanleria | 1.087.353 (2023ko abenduaren 31) 2.522 (2022) | ||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||
Dentsitatea | 2.685 bizt/km² | ||||||||||||||||||||
Informazio gehigarria | |||||||||||||||||||||
Telefono aurrizkia | 221, 2232, 2233, 2234, 2236, 2203 | ||||||||||||||||||||
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | ||||||||||||||||||||
Hiri senidetuak | Liverpool, Esch-sur-Alzette, Lille, Lieja, Rotterdam, Turin, Kyoto, Tunis, Turku, Neukölln, Cluj-Napoca, Tel Aviv, Bartzelona, Pekin, Tesalonika, Cork, Corinto (Nikaragua), Indianapolis, Volgograd, Treptow-Köpenick, Katowice, Betleem, Istanbul, Rio de Janeiro eta Jiaozuo | ||||||||||||||||||||
Matrikula | K | ||||||||||||||||||||
stadt-koeln.de |
Kolonia[1] (alemanez: Köln, kolonieraz: Kölle, nederlanderaz: Keulen) mendebaldeko Alemaniako hiria da, Ipar Renania-Westfalia estatuko hiri nagusia eta herrialde osoko laugarren populatuena, Berlin, Hanburgo eta Munichen atzetik. 2015ean 1.060.582 biztanle zituen[2].
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erromatarren kolonia izan zen hasieran eta Colonia Claudia Ara Agrippinensium izena zeukan, Colonia Agrippina izenaz ezagutzen bazen ere.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Rhin ibaiak zeharkatzen du hiria. Alemaniako hirugarren hiri zabalena da, 405'15 kilometro koadroko eremua baitu. Ingurua nahiko laua da; punturik altuenak, babesturik dagoen Königsforst eremuak, 108 metroko garaiera du, eta punturik baxuenak, Worringer Bruchek, 37'5 metrokoa besterik ez.
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Datu klimatikoak (Koloniako aireportua, 1981–2010) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 16.2 | 20.7 | 25.0 | 29.0 | 34.4 | 36.8 | 37.3 | 38.8 | 32.8 | 27.6 | 20.2 | 16.6 | 38.8 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 5.4 | 6.7 | 10.9 | 15.1 | 19.3 | 21.9 | 24.4 | 24.0 | 19.9 | 15.1 | 9.5 | 5.9 | 14.8 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 2.6 | 2.9 | 6.3 | 9.7 | 14.0 | 16.6 | 18.8 | 18.1 | 14.5 | 10.6 | 6.3 | 3.3 | 10.3 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -0.6 | -0.7 | 2.0 | 4.2 | 8.1 | 11.0 | 13.2 | 12.6 | 9.8 | 6.7 | 3.1 | 0.4 | 5.8 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -23.4 | -19.2 | -12.0 | -8.8 | -2.2 | 1.4 | 2.9 | 1.9 | 0.2 | -6.0 | -10.4 | -16.0 | -23.4 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 62.1 | 54.2 | 64.6 | 53.9 | 72.2 | 90.7 | 85.8 | 75.0 | 74.9 | 67.1 | 67.0 | 71.1 | 838.6 |
Eguzki orduak | 54.0 | 78.8 | 120.3 | 167.2 | 193.0 | 193.6 | 209.7 | 194.2 | 141.5 | 109.2 | 60.7 | 45.3 | 1567.5 |
Iturria: Deutscher Wetterdienst[3][4] |
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erromatar kolonia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erromatarrek Oppidum Ubiorum («ubioen herria») izena eman zioten, K. a. 38. urtean Ubii leinu germaniarrak sortutako herrixkari. Toki estrategikoan zegoenez, K. o. 50. urtean kokalekua handitu eta kolonia kategoria jaso zuen. Colonia Claudia Ara Agrippinensium izena hartu zuen, Agripina Klaudio enperadorearen emaztearen ohoretan.
85. urtean, Germania Beherea erromatar probintziaren hiriburu bihurtu zen, eta 260-271 bitartean Galietako Inperioaren hiriburu. 310ean, Konstantino I.a Handia enperadore zela, Rhin ibaiaren gaineko zubia eraiki zen eta Alpeetatik iparraldera zegoen Europako merkatal hiri garrantzitsuena bihurtu zen. Enperadore erromatarrek egonaldi luzeak egiten zituzten bertan. 459an frankoak jabetu ziren hiriaz, erromatarren agintaldiari amaiera emanez.
Erdi Aroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artzapezpikutza eskuratu zuen 785. urtean. Germaniako Erromatar Inperio Santuaren garaian, bertako artzapezpikua zazpi errege hautatzailetariko bat zen, baita hiru aita santu hautatzaileetariko bat ere. 1164an Rainald de Dassel artzapezpikuak Errege Magoen erlikiak Koloniako katedralean zeudela zabaldu zuen eta hirirako erromesaldiak hasi ziren.
Mendeetan zehar, gatazka latzak izan ziren hiriko burgesiaren eta artzapezpiku-hauteslearen artean. 1288an, Worringengo borroka galdu ondoren, artzapezpikuak alde egin behar izan zuen eta Kolonia Hansa Ligan sartu zen. Arteak eta kulturak garrantzi handia izan zuten Erdi Aroan. 1475ean Hiri Inperial Aske bihurtu zen. Honekin bere armada propioa sortu zuen, uniforme gorriduna, behar izanez gero, Germaniako Erromatar Inperio Santuaren alde borrokatuko zena.
XIX eta XX mendeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1794an oste frantsesek hartu zuten hiria. Napoleon Bonapartek Roer departamendu frantsesean sartu zuen. Vienako Batzarrak, 1815ean, Prusiako Erresumaren menpeko Germaniar Konfederazioan kokatu zuen. Prusiak, baina, Düsseldorfen aldeko apustua egin zuen, hau Koloniaren gainetik jarriz.
Bigarren Mundu Gerran, 1942-1945 bitartean, Aliatuek bonbardatu zuten, garrantzi handiko hiri industriala baitzen. Bonbardaketek erabat kaltetu zuten hiria, %80a suntsitu zelarik. Katedral gotikoak zutik iraun zuen eta kalte txikiak baino ez zituen izan.
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Rhin eskualdeko ekonomia eta kultura hiri nagusia da. Oso garrantzitsua da industria: altzairugintza, automobilgintza, nekazaritzarako makineria, kimika eta janari industria, petrolio findegiak, papergintza eta larrugintza. Merkataritza eta finantza hiri garrantzitsua da orobat.
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bigarren Mundu Gerra garaian hiriaren parte bat suntsitu bazen ere, ondo kontserbatu ditu antzinako monumentuak. Aipagarriak dira, besteak beste:
- Koloniako katedrala
- Hohenzollernbrücke zubia
- Groß St. Martin eliza
- Minoritenkirche
- Erromatar Germaniar Museoa
- Colonius dorrea
- Köln Hauptbahnhof, Koloniako Tren Geltoki Zentrala
- RheinEnergieStadion, 1. FC Köln futbol taldearen estadioa
Kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jaialdiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Koloniako jairik handiena Kölner Karneval (inauteria) da. Azaroaren 11ko 11:11 direnean hasten da jaia, hiriko giltzak "zoroei" (Jecken) ematerakoan, eta sei egun irauten du. Astelehenean karroza koloretsuen Rosenmontagszug desfile erraldoia egiten da eta astertean Nubbel erretzen dute, sei egun horietan pekatu ugari egiteagatik.
Kirola
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Koloniako futbol taldea 1. FC Köln da. Hiru aldiz irabazi du Bundesliga eta lau aldiz Kopa. 1986an UEFA Kopako txapeldunordea ere izan zen. Aipatzekoa da Kölner Haie izotz hockey taldea ere, Alemaniako txapelketa zortzi aldiz irabazi duena.
Alemaniako bigarren maratoi garrantzitsuena antolatu izan du 1997tik aurrera eta txirrindularitzako Koloniako Itzulia ere bai 1908tik aurrera.
Garraioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Komunikabide sare garrantzitsu batek lotzen du Kolonia Alemaniako hiri eta eskualde nagusiekin (Paris-Berlin burdinbidea, errepideak, aireportua eta Rhin ibaiaren bidezko garraioak). Alemaniako mendebaldeko ibai-portu nagusia da eta, batez beste, 9 milioi tona irten-ateratzen da urtero bertako portutik.
Koloniar ospetsuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Julia Vipsania Agripina (k.o. 15-59): Klaudio enperadorearen emaztea, Kaligularen arreba eta Neronen ama.
- Hans Koloniakoa edo Juan (1410-1481): Burgosko katedralaren arkitektoa.
- Jacques Offenbach (1819-1880): musika konpositorea.
- Konrad Adenauer (1876-1967): Alemaniako Errepublika Federaleko kantzilerra izandakoa. "Europaren aitetako" bat.
- Heinrich Böll (1917-1985): Literaturako Nobel Sariduna
- Udo Kier (1944-): zinema eta telebistako aktorea.
Hiri senidetuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Koloniak ondorengo hiriekin ditu senidetza-hitzarmenak:[5]
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Kolonia gauez
-
Colonius dorrea eta hiriko ikuspegia
-
Früh Brauhaus
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016/02/01 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ 157. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-8-20).
- ↑ (Alemanez) Bevölkerung im Regierungsbezirk Köln. it.nrw.de (Noiz kontsultatua: 2017-07-14).
- ↑ Ausgabe der Klimadaten: Monatswerte. (Noiz kontsultatua: 2017-07-14).
- ↑ Klimastatistik Köln-Wahn. (Noiz kontsultatua: 2017-07-14).
- ↑ Partnerstädte. (Noiz kontsultatua: 2009-06-22).
- ↑ «Lile Facts & Figures» Mairie-Lille.fr (Noiz kontsultatua: 2007-12-17).
- ↑ Kyoto Udal Webgunea / Data Box / Hiri Senidetuak. www.city.kyoto.jp (Noiz kontsultatua: 2010-01-14).
- ↑ (Gaztelaniaz) Barcelona internacional - Hiri senidetuak. © 2006-2009 Bartzelonako Udala (Noiz kontsultatua: 2009-07-13).
- ↑ Hiri Senidetuak. Pekin Udal Gobernua (Noiz kontsultatua: 2008-09-23).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ «Hiri senidetuak» Tesalonika Hiria (Noiz kontsultatua: 2009-07-07).
- ↑ ::Bethlehem Udalerria::. www.bethlehem-city.org (Noiz kontsultatua: 2009-10-10).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ipar Renania-Westfalia estatuko hiriak | ||
---|---|---|
Bielefeld • Bochum • Bonn • Bottrop • Dortmund • Duisburg • Düsseldorf • Essen • Gelsenkirchen • Hagen • Hamm • Herne • Kolonia |