Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Kolonia (Alemania)

Koordenatuak: 50°56′32″N 6°57′28″E / 50.9422°N 6.9578°E / 50.9422; 6.9578
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Alemaniako hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Kolonia (argipena)».
Kolonia
Köln
Kölle
Hanseatic city (en) Itzuli
Administrazioa
Estatu burujabe Alemania
Alemaniako estatua Ipar Renania-Westfalia
EskualdeaKolonia
AlkateaHenriette Reker (en) Itzuli
Izen ofizialaStadt Köln
Jatorrizko izenaKöln
Kölle
Posta kodea51149, 50667, 50668, 50670, 50672, 50674, 50677, 50676, 50678, 50679, 50765, 50767, 50733, 50735, 50737, 50739, 50823, 50825, 50827, 50829, 50833, 50858, 50859, 50931, 50935, 50937, 50939, 50968, 50969, 50996, 50997, 50999, 51061, 51063, 51065, 51067, 51069, 51103, 51105, 51107, 51109, 51143, 51145 eta 51147
Udalerri kodea05315000
Geografia
Koordenatuak50°56′32″N 6°57′28″E / 50.9422°N 6.9578°E / 50.9422; 6.9578
Map
Azalera405,01 km²
Altuera59 m
MugakideakRhein-Erft District (en) Itzuli, Rhein-Sieg District (en) Itzuli, Rhein-Berg District (en) Itzuli, Leverkusen, Mettmann (en) Itzuli, Rhein-Kreis Neuss (en) Itzuli eta Hürth
Demografia
Biztanleria1.087.353 (2023ko abenduaren 31)
2.522 (2022)
alt_left 559.625 (%51,5) (%48,5) 527.728 alt_right
alt_left 555.423 (%51,1) (%48,6) 528.075 alt_right
Dentsitatea2.685 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia221, 2232, 2233, 2234, 2236, 2203
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakLiverpool, Esch-sur-Alzette, Lille, Lieja, Rotterdam, Turin, Kyoto, Tunis, Turku, Neukölln, Cluj-Napoca, Tel Aviv, Bartzelona, Pekin, Tesalonika, Cork, Corinto (Nikaragua), Indianapolis, Volgograd, Treptow-Köpenick, Katowice, Betleem, Istanbul, Rio de Janeiro eta Jiaozuo
MatrikulaK
stadt-koeln.de

Kolonia[1] (alemanez: Köln, kolonieraz: Kölle, nederlanderaz: Keulen) mendebaldeko Alemaniako hiria da, Ipar Renania-Westfalia estatuko hiri nagusia eta herrialde osoko laugarren populatuena, Berlin, Hanburgo eta Munichen atzetik. 2015ean 1.060.582 biztanle zituen[2].

Erromatarren kolonia izan zen hasieran eta Colonia Claudia Ara Agrippinensium izena zeukan, Colonia Agrippina izenaz ezagutzen bazen ere.

Rhin ibaiak zeharkatzen du hiria. Alemaniako hirugarren hiri zabalena da, 405'15 kilometro koadroko eremua baitu. Ingurua nahiko laua da; punturik altuenak, babesturik dagoen Königsforst eremuak, 108 metroko garaiera du, eta punturik baxuenak, Worringer Bruchek, 37'5 metrokoa besterik ez.

Rhin ibaia Kolonia hiria zeharkatuz, erdialdean Hohenzollernbrücke ikus daiteke, eta ezkerraldean Koloniako katedrala.
    Datu klimatikoak (Koloniako aireportua, 1981–2010)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 16.2 20.7 25.0 29.0 34.4 36.8 37.3 38.8 32.8 27.6 20.2 16.6 38.8
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 5.4 6.7 10.9 15.1 19.3 21.9 24.4 24.0 19.9 15.1 9.5 5.9 14.8
Batez besteko tenperatura (ºC) 2.6 2.9 6.3 9.7 14.0 16.6 18.8 18.1 14.5 10.6 6.3 3.3 10.3
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -0.6 -0.7 2.0 4.2 8.1 11.0 13.2 12.6 9.8 6.7 3.1 0.4 5.8
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -23.4 -19.2 -12.0 -8.8 -2.2 1.4 2.9 1.9 0.2 -6.0 -10.4 -16.0 -23.4
Pilatutako prezipitazioa (mm) 62.1 54.2 64.6 53.9 72.2 90.7 85.8 75.0 74.9 67.1 67.0 71.1 838.6
Eguzki orduak 54.0 78.8 120.3 167.2 193.0 193.6 209.7 194.2 141.5 109.2 60.7 45.3 1567.5
Iturria: Deutscher Wetterdienst[3][4]

Erromatar kolonia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Colonia Claudia Ara Agrippinensium

Erromatarrek Oppidum Ubiorum («ubioen herria») izena eman zioten, K. a. 38. urtean Ubii leinu germaniarrak sortutako herrixkari. Toki estrategikoan zegoenez, K. o. 50. urtean kokalekua handitu eta kolonia kategoria jaso zuen. Colonia Claudia Ara Agrippinensium izena hartu zuen, Agripina Klaudio enperadorearen emaztearen ohoretan.

85. urtean, Germania Beherea erromatar probintziaren hiriburu bihurtu zen, eta 260-271 bitartean Galietako Inperioaren hiriburu. 310ean, Konstantino I.a Handia enperadore zela, Rhin ibaiaren gaineko zubia eraiki zen eta Alpeetatik iparraldera zegoen Europako merkatal hiri garrantzitsuena bihurtu zen. Enperadore erromatarrek egonaldi luzeak egiten zituzten bertan. 459an frankoak jabetu ziren hiriaz, erromatarren agintaldiari amaiera emanez.

Artzapezpikutza eskuratu zuen 785. urtean. Germaniako Erromatar Inperio Santuaren garaian, bertako artzapezpikua zazpi errege hautatzailetariko bat zen, baita hiru aita santu hautatzaileetariko bat ere. 1164an Rainald de Dassel artzapezpikuak Errege Magoen erlikiak Koloniako katedralean zeudela zabaldu zuen eta hirirako erromesaldiak hasi ziren.

Mendeetan zehar, gatazka latzak izan ziren hiriko burgesiaren eta artzapezpiku-hauteslearen artean. 1288an, Worringengo borroka galdu ondoren, artzapezpikuak alde egin behar izan zuen eta Kolonia Hansa Ligan sartu zen. Arteak eta kulturak garrantzi handia izan zuten Erdi Aroan. 1475ean Hiri Inperial Aske bihurtu zen. Honekin bere armada propioa sortu zuen, uniforme gorriduna, behar izanez gero, Germaniako Erromatar Inperio Santuaren alde borrokatuko zena.

Kolonia suntsitua 1945ean

XIX eta XX mendeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1794an oste frantsesek hartu zuten hiria. Napoleon Bonapartek Roer departamendu frantsesean sartu zuen. Vienako Batzarrak, 1815ean, Prusiako Erresumaren menpeko Germaniar Konfederazioan kokatu zuen. Prusiak, baina, Düsseldorfen aldeko apustua egin zuen, hau Koloniaren gainetik jarriz.

Bigarren Mundu Gerran, 1942-1945 bitartean, Aliatuek bonbardatu zuten, garrantzi handiko hiri industriala baitzen. Bonbardaketek erabat kaltetu zuten hiria, %80a suntsitu zelarik. Katedral gotikoak zutik iraun zuen eta kalte txikiak baino ez zituen izan.

Rhin eskualdeko ekonomia eta kultura hiri nagusia da. Oso garrantzitsua da industria: altzairugintza, automobilgintza, nekazaritzarako makineria, kimika eta janari industria, petrolio findegiak, papergintza eta larrugintza. Merkataritza eta finantza hiri garrantzitsua da orobat.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren Mundu Gerra garaian hiriaren parte bat suntsitu bazen ere, ondo kontserbatu ditu antzinako monumentuak. Aipagarriak dira, besteak beste:

Kolonia hiria, Rhin ibaia, Groß St. Martin eliza, Koloniako katedrala eta Hohenzollernbrücke zubia gauez.
Kolonia hiria, Rhin ibaia, Groß St. Martin eliza, Koloniako katedrala eta Hohenzollernbrücke zubia gauez.
Kölner Karneval, 2006

Koloniako jairik handiena Kölner Karneval (inauteria) da. Azaroaren 11ko 11:11 direnean hasten da jaia, hiriko giltzak "zoroei" (Jecken) ematerakoan, eta sei egun irauten du. Astelehenean karroza koloretsuen Rosenmontagszug desfile erraldoia egiten da eta astertean Nubbel erretzen dute, sei egun horietan pekatu ugari egiteagatik.

Koloniako futbol taldea 1. FC Köln da. Hiru aldiz irabazi du Bundesliga eta lau aldiz Kopa. 1986an UEFA Kopako txapeldunordea ere izan zen. Aipatzekoa da Kölner Haie izotz hockey taldea ere, Alemaniako txapelketa zortzi aldiz irabazi duena.

Alemaniako bigarren maratoi garrantzitsuena antolatu izan du 1997tik aurrera eta txirrindularitzako Koloniako Itzulia ere bai 1908tik aurrera.

Köln Hauptbahnhof, tren geltoki nagusia

Komunikabide sare garrantzitsu batek lotzen du Kolonia Alemaniako hiri eta eskualde nagusiekin (Paris-Berlin burdinbidea, errepideak, aireportua eta Rhin ibaiaren bidezko garraioak). Alemaniako mendebaldeko ibai-portu nagusia da eta, batez beste, 9 milioi tona irten-ateratzen da urtero bertako portutik.

Koloniar ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri senidetuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koloniak ondorengo hiriekin ditu senidetza-hitzarmenak:[5]

Irudi bat handitzeko, klika ezazu gainean.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 157. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-8-20).
  2. (Alemanez) Bevölkerung im Regierungsbezirk Köln. it.nrw.de (Noiz kontsultatua: 2017-07-14).
  3. Ausgabe der Klimadaten: Monatswerte. (Noiz kontsultatua: 2017-07-14).
  4. Klimastatistik Köln-Wahn. (Noiz kontsultatua: 2017-07-14).
  5. Partnerstädte. (Noiz kontsultatua: 2009-06-22).
  6. «Lile Facts & Figures» Mairie-Lille.fr (Noiz kontsultatua: 2007-12-17).
  7. Kyoto Udal Webgunea / Data Box / Hiri Senidetuak. www.city.kyoto.jp (Noiz kontsultatua: 2010-01-14).
  8. (Gaztelaniaz) Barcelona internacional - Hiri senidetuak. © 2006-2009 Bartzelonako Udala (Noiz kontsultatua: 2009-07-13).
  9. Hiri Senidetuak. Pekin Udal Gobernua (Noiz kontsultatua: 2008-09-23).[Betiko hautsitako esteka]
  10. «Hiri senidetuak» Tesalonika Hiria (Noiz kontsultatua: 2009-07-07).
  11. ::Bethlehem Udalerria::. www.bethlehem-city.org (Noiz kontsultatua: 2009-10-10).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]