Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Maine

Koordenatuak: 45°30′N 69°00′W / 45.5°N 69°W / 45.5; -69
Wikipedia, Entziklopedia askea
Maine
 Ameriketako Estatu Batuak
Ereserkia
State of Maine Song (en) Itzuli
Ballad of the 20th Maine (en) Itzuli
Administrazioa
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
ISO 3166-2US-ME
HiriburuaAugusta
Maineko GobernadoreaJanet T. Mills (en) Itzuli
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak45°30′N 69°00′W / 45.5°N 69°W / 45.5; -69
Azalera91.646 km²
MugakideakNew Hampshire, Quebec, Brunswick Berria, Kanadako Probintzia Batua eta Lower Canada (en) Itzuli
Punturik altuenaKatahdin (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria1.362.359 (2020ko apirilaren 1a)
33.031 (2015)
Dentsitatea14,87 bizt/km²
Etxebizitzak569.551
Hizkuntza ofizialabaliorik ez
Ordu eremuaEkialdeko Ordu-eremu eta America/New_York (en) Itzuli
maine.gov
Artikulu hau AEBetako estatuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Maine (argipena)».

Maine Ameriketako Estatu Batuetako ipar-mendebaldeko estatu bat da, Kanadako mugan. Hiriburua Augusta da, baina hiri garrantzitsuena, Portland.

86.542 km2-ko azalera du eta 2000. urtean 1.274.923 biztanle zituen (15.95 biz./km2). % 98 inguru zuriak dira. 1990ean biztanle guztien artean (milioi bat inguru) 336.000 inguru frantses jatorrizkoa zen, eta 80.000 inguruk egiten zuen frantsesez modu ohikoan.

New England izeneko eskualdea osatzen du Masachusets, Connecticut, New Hampshire, Rhode Island eta Vermont bost estatuekin batera.

Datu orokorrak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mount Katahdin (1.606 m) Maineko mendirik altuena da, Apalatxeetan, The Greatest Mountain izenaz ere ezaguna. Apalatxeetako bidezidorraren amaiera edo hasiera da. Baxter State Park-en barruan dago. Acadia National Park natura-parke bakarra da izendapen horrekin. Baso azalerarik handiena du: estatu osoko lurraldearen % 80.

Saint John, Penobscot eta Kennebec ibai nagusien artean daude. Laku ugari daude estatuan zehar: zabalena Moosehead Lake da. Machias Seal Island eta North Rock uharteak AEB eta Kanadaren artean daude.

Mugakideak hauexek ditu: Ozeano Atlantikoa hego-ekialdean, Kanadako Brunswick Berriko probintzia ipar-ekialdean, Quebec ipar-mendebaldean eta New Hampshire hego-mendebaldean.

Maineko mapa.
Maineko konderriak
Konderria Hiriburua Biztanleak (2017)
Androscoggin Auburn 107.651
Aroostook Houlton 67.653
Cumberland Portland 292.500
Franklin Farmington 29.988
Hancock Ellsworth 54.497
Kennebec Augusta 121.821
Knox Rockland 39.790
Lincoln Wiscasset 34.204
Oxford Paris 57.439
Penobscot Bangor 151.957
Piscataquis Dover-Foxcroft 16.773
Sagadahoc Bath 35.392
Somerset Skowhegan 50.626
Waldo Belfast 39.832
Washington Machias 31.593
York Alfred 204.191

Hiri nagusiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Portland (66.882 biztanle 2017an)
  2. Lewiston (36.221)
  3. Bangor (31.903)
  4. South Portland (25.483)
  5. Auburn (23.033)
  6. Biddeford (21.488)
  7. Sanford (21.028)
  8. Brunswick (20.278)
  9. Saco (19.485)
  10. Scarborough (18.919)
  11. Augusta (hiriburua, 18.594)

Mainen girotutako filmen artean. hauek ditugu:

Pertsona ezagunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
John Ford zinemagilea.

Irudi galeria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]