Ongi etorri Irlandako Atarira! Fáilte go dtí Tairseach na hÉireann!! Welcome to the Ireland Portal! Hailsin tae tha Airlann Portal!
Irlanda
Irlanda edo Irlandako uhartea (ingelesezIreland, irlanderazÉire, eskozierazAirlann eta latinerazHibernia) Europa osoko hirugarren uharterik handiena da eta munduko hirugarrena. Europar kontinentearen ipar-mendebaldean kokatzen da eta milaka uharte eta uhartetxoz inguratuta dago. Irlandak Britainiar uharteetako zati da, gehiago zehaztuz, Britainiar uharteetako bi uharte nagusien artean txikiena da, uharte handia den Britainia Handiaren mendebaldean kokatua dagoelarik. Politikoki Irlandako estatu subiranoak (Irlandako Errepublika bezala izendatua) uharteko lurraldearen bost seirenetan agintzen du, gainontzeko ipar-ekialdeko lurraldea edo seirena Ipar Irlandako (Erresuma Batuaren zati) agindupean dagoelarik.
GuinnessStout motako garagardo beltza da. Aurreneko aldiz, Arthur Guinness garagardogileak ekoiztu zuen Irlandan dagoen Kildare konderrikoLeixlip herrian zuen bere lehenengo garagardotegian, nahiz eta handik denbora gutxira gaur egun hain ezaguna den DublingoSt. James's Gate Brewery garagardotegira mugitu. Guinness garagardoa 1759tik aurrera ekoiztu izan da. Garagardoa porter eran dago oinarrituta, bere jatorria Londonen1700. urte inguruan du. Mundu osoko garagardo marka ezagunenen artean dago eta munduko herrialde gehienetara esportatua da. Imitatzaile ugari garaitu ditu merkatuan. Bere zaporearen ezaugarri nabariena hartzidurarik gabe mantentzen den garagar txigortuan datza. Urteetan zehar garagardoaren zati bat zaharkitu edo ondu egiten zen esneki zapore antzeko bat har zezan, baina Guinnessek prozesu hau gaurko egunez egiten jarraitzen duen esateari uko egiten dio. Bere ezaugarri nagusia den apar lodi, zuri eta krematsua, edukiari gehitzen zaion nitrogenozko nahasketa batean datza.
Guinness garagardoa erabateko kasu berezia da, lantegi pribatu batek egindako alkoholdun edari baten markak herri alde oso baten arima irudikatzera iritsi baita: Irlanda. Guinness garagardoa, bere eskubidez erabateko erakunde edo instituzioa da Irlandan, herrialde irlandarra ordezkatzera ailegatuz. Irlandan, garai guztietako edari alkoholdun salduena bilakatu da. Guinness & Co. lantegiak urtero 2.000 milioi eurotako etekinak lortzen ditu garagardo honi esker. Gaur egun eta 1932 urtetik aurrera, Guinness, Diageo garagardogile multinazionalaren jabegoa da, egoitza Londonen duelarik. Guinness UDV eta Grand Metropolitan plc taldeen arteko batasunaren ondorioz... ...gehiago irakurri
1922koIrlandako Gerra Zibilean hil zuten. Gaur egun Irlandako alderdi politiko guztiek omendu eta onartzen dute Irlandako Estatu modernoa sortzean egin zuen lanagatik, baina bereziki Fine Gael alderdikoak dira bere jarraitzaile zuzenenak... ...gehiago irakurri