Bularretako
Bularretako | |
---|---|
linjeria eta underwear & sock (en) | |
Bularretakoa emakumeen azpiko arropa bat da, bularrak osorik edo haien zati bat estaltzeko erabiltzen dena. Bularrak estaltzen dituzten bi kopez eta sorbaldari eusteko zerrendaz osaturik daude.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aro minoikoan, antzeko arropa bat existitzen. Kretan aurkitutako pintura batzuetan, atletak diruditen emakume batzuek bularretakoa daramate. Hala ere, adituek diote, soilik kirola egiteko eta erritual erlijiosoetan erabiltzen omen zirela.
XVI. mendean, kortsea edo gerruntzea erabiltzen hasi zen, baina gorputza estutu egiten zuenez lan egiteko deserosoa zen. Horrexegatik, bere erabilpena bakarrik nobleziara mugatu zen.
XIX. mendeko puritanismoak, kortsea burgesiara ere zabaldarazi zuen. 1859an, Henry S. Lesherrek bularretako mota bat patentatu zuen New Yorken. 4 urte geroxeago, Luman L. Chapmanek patentatutako bularretakoa, askoz hobetu zuen aurrekoa eta "proto-bularretakoa" izendatu zuten. 1889an, Frantzian, Herminie Cadollek lehen bularretakoa patentatu zuen, kortsea bitan banatuz eta goiko zatiari sorbaldari eusteko bi oihal zati ipiniz. Hala ere, ez zen merkaturatua izan.
XX. mendean, 1907. urtean hain zuen, Vogue aldizkariko artikulu batek bularretakoa merkaturatzeari zabaldu zizkion ateak. Horrexegatik, 1907. urtea hartzen da bularretakoaren jaiotza urtea bezala.
1930eko hamarkadan, Warners etxeak oihal elastikoak erabiltzen hasi zen. 1940ko eta 1950eko hamarkaden artean, Hollywooden eginiko filmek bularretakoa modan jarri zuten.
Neurriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herri osoan, etiketetan erreferentzia gisa erabiltzen den gerria Frantziako gerria da, etiketetan "ESP" (Espainian ere erabiltzen dutela) edo "FRA" gisa agertzen dena. Bularpeko neurriaren arabera kalkulatzen da (bularren azpian neurtutako toraxaren perimetroa) eta 15 cm-ko neurria gehitzen zaio. Ondoren, hurbilketa bidez normalizatu behar da. Adibidez, bularren azpian 74 cm neurtzen baditugu, gerria 74+15 = 89 da, gerria hurbilketa bakoitzeko 90, eta 79, 79+15 = 94 neurtzen badugu, gerria hurbilketa bakoitzeko 95. Europako neurketa-sistema ez da 15 cm-koa bularraren inguruan, eta, beraz, 75eko gerri europarra 90 frantses edo espainiarraren parekoa da. Izen ezberdineko gerria da, gerri ingelesarekin gertatzen ez dena.
Hona hemen fabrikatzaile garrantzitsuenetako batzuek gomendatutako neurri eta kopa-taulak:
Bularpeko neurria cm-tan | Kopako neurria cm-tan | ||||
---|---|---|---|---|---|
Neurria | Bularpeko neurria | A kopa | B kopa | C kopa | D kopa |
85 | 68 72 | 81 83 | 84 86 | 87 89 | 90 92 |
90 | 73 77 | 86 88 | 89 91 | 92 94 | 95 97 |
95 | 78 82 | 91 93 | 94 96 | 97 99 | 100 102 |
100 | 83 87 | 96 98 | 99 101 | 102 104 | 105 107 |
105 | 88 92 | 101 103 | 104 106 | 107 109 | 110 112 |
110 | 93 97 | 106 108 | 109 111 | 112 114 | 115 117 |
115 | 98 102 | 111 113 | 114 116 | 117 119 | 120 122 |
120 | 103 107 | 116 118 | 119 121 | 122 124 | 125 127 |