Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Eusko gudariak (abestia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eusko gudariak» orritik birbideratua)
Eusko gudariak (abestia)
Jatorria
Argitaratze-data1932
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara
Bestelako lanak
MusikagileaJose Maria Garate
Eusko gudariak
Herrialdea EH
Beste izendapenakEuzko gudariak
HitzakJose Maria Garate, 1932
MusikaAtzo Bilbon nengoen
Abesti herrikoia
Onarpen data1936
MultimediaEusko Gudariak ereserkia entzungai

Eusko gudariak (jatorrizko idazkeran Euzko gudariak) euskal abesti tradizionala da, Eusko Gudarostearen ereserkia izandakoa.

Gerora EAJko Euskadi Buru Batzarreko presidente izango zen Jose Maria Garatek idatzi zuen kanta, 1932an. Oinarritzat, Atzo Bilbon nengoen arabar abesti tradizionalaren doinua hartu zuen.[1] Espainiako Gerra Zibilean, Alejandro Lizaso kapitainak azken ahapaldia gehitu zion, kutsu borrokalariagoa emateko: gerra horrekin lotura duten bertsoak Basilio Pujanarenak dira.

Garai hartan eta baita frankismoaren garaietan ere Euskal Herriko ereserkitzat hartu zen, nahiz eta Eusko Jaurlaritzak 1936an Eusko Abendaren Ereserkia (Gora ta gora) doinua hautatu.1983an, Euskal Autonomi Erkidegoko bandera eta ereserkia erabaki zituztenean, Eusko gudariak izan zen ereserkia izateko aukeretariko bat (besteak Gernikako arbola eta Eusko Abendaren Ereserkia ziren). Dena dela, zenbait sektorek Eusko gudariak oraindik erabili egiten dute ereserki modura, esate baterako Ezker abertzalearen ekitaldietan.

1981eko otsailaren 5ean, Joan Karlos I.a Espainiakoak, erregea izendatua izan zenetik Euskal Autonomia Erkidegora egindako lehendabiziko bisita ofizialean, Gernikako Bizkaiko Batzar Nagusien egoitza bisitatu zuen. Herri Batasunaren 30 hautetsik baino gehiagok ukabila jaso eta «Eusko Gudariak» abesteari ekin zioten Espainiako erregeak bere hitzaldia egiten ari zela. Batzarkide besteek abestia isilarazteko txaloak egiten hasi ziren. Erregeak, ezaxola adierazteko, bere belarrietako bat seinalatu eta "Ez dut entzuten" esan zuen, erta gero "Arraioa!, ondo abesten dute" adierazi.[2] Azkenean, Berroziak Juntetxean sartu eta ezker abertzaleko kideak irtenarazi zituzten.

Abestia,disko askotan argitaratua da eta Pantxoa eta Peio moduko taldeek jo dute. Joseba Tapiak abestia sartu zuen Agur Intxorta maite: 1936-37 gudako kantuak bere albumean, zenbait moldaketa eginda, hala nola: «gara»ren ordez, gipuzkerako «gera»; eta «mendi»ren ordez, «goiko».[3]

Doinua bakarrik ere argitaratua izan da, 1982an PSOEk argitaraturiko errepublika eta Espainiako Gerra Zibil arengaraiko abestien La internacional bilduman kasu.

Jarraian ageri diren hitzen artetik lehen lau bertsoak dira ezagunenak; hala ere, Joseba Tapiak bere kantuetan beste bost gehiago kantatzen ditu, Espainiako Gerra Zibilean erabili zirenak, Basilio Pujanarenak, Euskal Gudarostearen eskutik.[4] Ahapaldiak ez daude jatorrizko grafian idatzita, baina abestia kantatzerakoan erabiltzen diren fonemak errespetatu dira, behar den grafiekin adieraziz. Beste zenbait hitz, hala nola, Euskal Herria eta nahiz, egungo grafiarekin idatzita daude, garai hartako grafemek ez duelako eragin fonetikorik hitz horietan, iñor edo izkilu hitzetan ez bezala.

« Eusko Gudariak gara

Euskadi askatzeko,
gerturik daukagu odola
bere aldez emateko.

Eusko Gudariak gara
Euskadi askatzeko,
gerturik daukagu odola
bere aldez emateko.

Irrintzi bat entzunda
mendi tontorrean,
goazen gudari danok
Ikurriñan atzean.

Faxistak datoz eta
Euskadi da altxatzen.
goazen gudari danok
gure aberria askatzen.

Gure aberri laztanak
dei egin dausku-ta
goazen gudari danok
izkiluak hartuta.

Arratiarren borroka
izan da Intxortan
Mola ta erreketek
gelditu dira bertan.

Ikurriña goi-goian
daukagu zabalik
ez da iñor munduan
eratsiko dabenik.

Nahiz ta etorri Mola
ta mila rekete
ezta iñor sartuko
bizirik garen arte.

Agur Intxorta maite
gomutagarria
Arratiar mutilen
garaitza tokia.

Ezta iñor sartuko
ez Euskal Herrian
eusko gudariren bat
zutik dagon artian.

»

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Euzko gudariak», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
  2. Un rey golpe a golpe. Arakatzen, 176-179 or. ISBN 84-95659-10-7..
  3. Agur Intxorta maite: 1936-37 gudako kantuak (CD). .[Betiko hautsitako esteka]
  4. «Letras de Eusko gudariak de Joseba Tapia | euskal musika, música vasca» eu.musikazblai.com (Noiz kontsultatua: 2019-06-04).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]