Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

San Tomas jaia

Bideo honek Ikusgela proiektuko bideo bat barneratzen du
Wikipedia, Entziklopedia askea
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
San Tomas jaien gaineko zortzi datu.
San Tomas jaian, egun horretan ohikoak diren jantzi tradizionalekin.

San Tomas jaia Euskal Herriko hiri eta herri askotan abenduaren 21eanSan Tomas egunez— egiten den baserritarren azoka eta jaia da. Donostian, Bilbon, Lekeition, Zaldibarren, Azpeitian, Errenterian eta beste herri batzuetan ospatzen da. Arrasaten ere jai handiak dira Santamasak, eta jatorria XIV. mendekoa baino lehenagokoa da.

Historian baserritarren azokaren eguna zen, baina egun euskal baserri kulturaren jai bihurtu da, non baserriko produktuak erakutsi eta salgai jartzen diren kalean bertan jarritako salmenta-postuetan. Baserri-produktuen lehiaketak ere izaten dira. Ohikoa da, San Tomas jaian, txistorra eta taloa dastatzea, sagardoarekin batera. Halaber, jaia ospatzeko jantzi tradizionalak janzten dituztenak asko dira; haurrak eta gazteak bereziki, eta hiritarrak barne.

Feriak XIX. mendean du jatorria. Baserritar asko maizter bizi ziren euren baserrietan, eta aldiro errenta ordaindu behar zioten nagusi edo jabeari. Errenta ordaintzeko eguna San Martin (azaroaren 11) izaten zen, baina azkenean San Tomas eguneraino luzatzen zen epea. Egun horretan baserritarrak hirira jaisten ziren errenta ordaintzera, eta, bide batez, euren produktuak (barazkiak, kapoiak, oilaskoak...) saldu eta beste batzuk erosten zituzten. Gainera, hiretan bizi zirenek, gabonetan zehar jango zituzten jakiak erosten zituzten. Denborarekin, lehiaketak eta guzti antolatzen ziren, zein baserrik gaztarik, txakolinik edo txerririk hoberena zuen ikusteko.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Joseba Aurkenerena: Santomasak neguaren atarian. [1]


Kultura Artikulu hau kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.