Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                

Brontze Aroa

Historiaurreko garaia, Kalkolitoa eta Burdin Aro artekoa
Brontze Aro» orritik birbideratua)

Brontze Aroa historiaurreko garaia da, Kobre Aroaren eta Burdin Aroaren tartekoa. Bi aro hauekin batera osatzen duen aroa Metal Aroa garaia izenez da ezaguna.

Europan eta Asia mendebaldean agertu ziren kultura eta herrialdeei buruz hitz egiteko erabiltzen da, lurralde hauetako kultura materialean oinarritutako periodizazioaren baitan berezitu den Metal Aroen aldietako bat baita.

Mediterraneo eta Ekialde Hurbileko (Asia mendebaldeko) eta Egiptoko zibilizazioetatik kanpo dauden kulturen kasuan, K.a. 3500tik K.a 700 urtera arte iraun zuen. Asia Mendebaldean, 1.200/1.100. urtea izaten da aldaketa handia, une horretan, Itsasoko herriek, Mediterraneo ekialdeko hainbat estaturi eraso egin eta horietako batzuk desagertzen dira. Hurrengo etapa, Burdin Aroa izango da, baina Asia mendebaldeko estatuen kasuan, askoz gutxiago erabiltzen da termino arkeologiko hau, idatzizko dokumentuak askoz gehiago izaten direlako.

Metal Aroan, gizakiek metal desberdinak manipulatzen ikasi zuten, bizi kalitatea hobetzeko tresnak sortu ahal izateko. Aro honetan, brontzearen metalurgia garatu zuten, kobrea eta eztainuaren aleazioaren emaitza.

Epe honetako ezaugarri orokorra hazkunde demografikoa da. Gainera, ezarian-ezarian nomadismoa alde batera uzten joan zen, sedentarismoaren mesedetan. Ehorzketa kobazuloetan zein trikuharrietan (batzuk lehenago eginak) egiten zen. Tokirik garatuenetan, zibilizazioaren lehenengo aztarnak agertu ziren hirietan, besteak beste, lehendabiziko idazketa sistemekin.

Asia Mendebaldean eta Egipton idazkera asmatu eta hedatu zen eta zibilizazioak eta haiekin lotutako estatuak garatu eta ziren. Anatolian, Hititen inperioa, Mesopotamian, Sumer, Akadtar inperioa, eta beste herri, Babilonia, Siria, Ugarit, Asiriarrak eta abar.

« 21 Hartu zuten (Samson), beraz, filistiarrek, begiak atera, Gazara eraman eta brontzezko bi katez lotu zuten, eta errotarri bati eragin behar izan zion presondegian. 22 Hala ere, berriro luzatzen hasi zitzaion moztua zioten ilea. »

Biblia. Epaileak. 16. atala.[1]


Brontze Aroko etapak

aldatu

Brontze aroa zonalde eta herrialdearen arabera desberdin garatu zen. Hala ere, orokorrean hiru etapa bereizten dira; Antzinako Brontze Aroa, Tarteko Brontze Aroa eta Azken Brontze Aroa edo Brontze Garatua.[2][3][4] Aldi honetako azken urteak bereziak izaten dira, eta horregatik askotan aparteko etapa bat izendatzen da, Brontze Aro Amaiera.

Antzinako Brontze Aroa

aldatu

Antzinako edo lehen Brontze aroa, K.a. 3500 urtetik K.a. 2000 urtera arte iraun zuen. Garai hartan sortu ziren lehen brontze-armak, nekazaritzaren garapena bultzatzen lagundu zutenak. Gainera abeltzaintza agertu zen, eta arrantzan eta ehizan aritu ziren lehen populazio primitiboak. Hauek erabiltzen hasi ziren tresna gehienak brontzekoak izan ziren, nahiz eta beste motatako metalak ere erabiltzen zituzten, esaterako, kobrea edo eztainua.

Lehen zibilizazioak sortu ziren heinean lehen tribu-gatazkak gertatu ziren, batez ere materiala eta janariaren ondorioz sortutakoak.[5]

Tarteko Brontze Aroa

aldatu

Tarteko Brontze aroa, K.a. 2000 urtetik K.a.1200 urtera arte iraun zuen gutxi gora behera. Tarte honetan brontzearen erabilera nagusitzen hasi zen, bai armamenturako, bai tresna eta apaingarrietarako metala eguneroko bizitzan sartu zen. Nomadak izatetik asentamenduetara pasa ziren, eta gizarte askoz egonkorragoak eta antolatuagoak sortu zituzten. Hiri handiagoak sortzen hasi ziren, eta, horrekin merkataritza areagotu egin zen, batez ere, elikagai eta metalezko materialekin.

Tribuen arteko gerrak eta gatazkak geroz eta gehiago gertatzen ziren, harri eta makilen bitartez egiten zituzten eta eraikitzen zituzten ezpatekin eta armarriekin babesten ziren.

Azken Brontze Aroa

aldatu

Azken Brontze aroa, K.a. 1200. urtetik K.a. 700. urtera arte iraun zuen. Garai honetan gizarte-egitura konplexuagoa garatu zen, familia batzuek beren lanei esker eta, batez ere, brontzezko eta urrezko objektu berriei esker lortutako aberastasunagatik sortuta. Noblezia kontzeptua agertu egin zen eta gizartearen arteko desberdintasunak geroz eta nabariagoak izaten hasi ziren. Gizartearen arteko zatiketa hau gatazka belikoak areagotu egin zituen eta askoz bortitzagoak eta gatazkatsuagoak bilakatu ziren.

Tarte hau Burdin Arorako trantsizio-aldia izan zen, kultura-eraldaketa handia izan baitzen: idazketa-sistemak sortu ziren, botere-sinbolo gisa hilobiak sortu ziren, gizarte-estatusa bereizi zen eta harresiz babestutako gune garaietan kokalekuak eraiki ziren.[6]

 
Brontze aroaren etapan denbora lerroa

Krisia

aldatu

Brontze Aroa K.a. 1.200/1.100 eta K.a. 700 urtearen inguruan amaitu zen, baino ez dago argi zein izan zen amaitzearen benetako arrazoia.

Mediterraneo inguruko eta Asia mendebaldeko zibilizazio nagusiak; hala nola, Grezia Mizenastarra, Antzinako Egipto, Turkiako Inperio Hitita eta Ekialde Ertainean, Afrikako iparraldean eta Europa mediterraneoan bizi ziren estatu boteretsu asko oso denbora gutxian erori ziren.[7]

Gertakari honen arrazoia azaltzeko teoria desberdin asko daude. Alde batetik, Egiptoko agintariak bortxatu zituzten jarduera inbaditzaileetan, piratikoetan eta migrazioetan izan lezake jatorria, baina aditu batzuen arabera, eraso horiek gosete edo klima-aldaketak eragindako lehorteei erantzuna baino ez lirateke izango.

Bestetik, lurrikarak, sumendien erupzioak edo tsunamiak ere ez dira faktore guztiz erabakigarriak, brontze aroaren amaiera eta zibilizazio guzti hauen erorketak baieztatzeko. Fenomeno bakar batek azal dezakeelako gertatu ziren kalteak hiri edo eskualde jakin batean ematea, baina ez mediterraneo eta mendebaldeko Asian osoan gertatzea, hauek guztiz desagerraraztea eragiten.

Aldiz, garrantzi gehien ematen zaion teoriari, indarkeria militarrarena da. Brontze Aroaren amaieran Asiriar Inperioaren goraldia nabaria izan zen, potentzia handien kontura hedatu zena, hala nola Hititen kontura. Horiek, botere hegemoniko berri bati aurre egiteaz gain, beste herri eta tribu batzuei ere aurre egin behar izan zieten, haien ahultze etengabeaz baliatzen.

Hortaz, Brontze Aroaren amaierak ez du arrazoi zehatz batek ematen, denbora gutxiko tartean gertatutako gertakari desberdinek ekarri zuten aro honen krisia.

Kokapena

aldatu

Brontze Aroa eta Burdin Aroko teknologiak denbora garai berean hedatu ziren. Harrizko lanabesak erabiltzen zituzten herrialdeak ez ziren existitzen Brontze Aroan, baina Burdin Aroaren etorrerarekin, bertako lanabesen erabilerak gora egin zuen. Honen adibide garbia da Japonia. Japonian, burdinazko artikuluak eta brontzezkoak ia denbora berean hedatu ziren, Yayoi garaian. Hala ere, brontzezko artikuluak errito-ontzietan erabiltzen zirela uste da eta Burdin Aroan garatu ziren, beraz, ez zegoen halakorik Brontze Aroan. Afrikaren hegoaldean, Saharako basamortuan, ez zen Brontze Arorik izan eta kobrearen erabilera bitxien fabrikaziora mugatzen zen, burdinazko artikuluak iritsi aurretik.[7]

 
Brontze Aroa Europan

Europa

aldatu

Lehen etapa

aldatu

K.a. III.milurtekoaren erdialdean, Egeo itsasoaren eremuan, aurreko aroaren (Kalkolitoa edo Kobrearen Aroa) jarraipena antzematen da. Lehenago existitzen ziren kokalekuak hasi ziren okupatzen, kostaldeko muinoetan eta toki garai harritsuetan. Baina biztanleriaren hazkunde demografikoaren ondorioz, herri berriak hasi ziren sortzen, horietako asko bastioi eta gotorleku sendoekin.

Egeoren azterketa ongi bereizitako baina elkarren artean erlazionatuta dauden hiru eremutan banatu izan da:

Kalkolitoan truke sareak zeuden eta Egeoren garapen osoari ireki zion bidea. Ontzigintzarako teknikak  hobetu ziren eta horri esker, kargen-ahalmena eta bidaiatzeko autonomia handitu zen.  Hobekuntza hauen ondorioz, baliabide eskasak zituzten uharteak kolonizatu zituzten, hala, Enporia sortuz.  K.a. 2500-2400 urteen inguruan, leku horietako askok suntsipenak jasan zituzten suteen ondorioz, eta bakarrik Kretako establezimenduek lortu zuten aurreko konplexutasun-mailari eustea. [8][9]

 
Lehen Brontze Aroko Daga

Brontze-aroaren hasierako garaian, brontze gutxi erabiltzen zen, eta kobrearen metalurgia zen nagusi oraindik. Nekazaritza eta abeltzaintza ziren bertako oinarri ekonomiko nagusienak, eta hauen produkzioak gora egin zuen, goldea eta gurdiaren erabilerarekin soberakinak handituz. Merkataritzaren gehiengoa, kostaldean eta ibaibideetan ibiltzen ziren kanoen bidez egiten zen, Europa iparraldeko eskualdeak, Mediterraneokoekin erlazionatuz.[10]  Establezimenduak bi motatakoak izaten ziren, bere kokaleku geografikoaren araberakoak:

  • Ekialdean eta hegoaldean, estrategikoki kokatutako habitatak zeuden, horietako asko defentsa-sistemekin sendoekin.
  • Mendebaldean, oso herrixka txikiak zeuden, defentsarik gabekoak.

Europa erdialdean, brontzea K.a.1800-1600 urte artean sartu zen. Bertan, bi kultur-korronte nagusi nabarmentzen dira: Otomanoa eta Aunjetiza.

Aunjetizeko taldeek, gaur egungo Txekiar Errepublika litzatekeena, egungo mapako Alemania erdi-hegoaldea eta Poloniako mendebaldea hartzen zituzten. Beraien ekonomia, zaldien, txerrien, eta zerealen hazkuntzan oinarritzen zen.  Kobre, eztainu eta urre-meategiak ustiatzen zituzten eta harreman komertzial zabalak ezarri zituzten: Baltikotik Grezia mizenikoraino eta britaniar uhartetaraino. Munoien gainean kokatutako herrixketan bizi ziren, egurrezko latesiz inguratuta. Ehorzketak, hobi eta zistetan egiten ziren, baita tindaketa edo tumuluetan ere.

Otomaniko taldeak, Balkanetan, Hungarian eta Eslovakian garatu ziren. Bertako herrixkek, gotorleku handiak zituzten.  Mugikortasun handiko taldeak ziren, zaldiaren eta orgaren erabileraren ondorioz. Hileta errituei dagokienean, berriz, hasiera batean, banakako ehorzketak egiten zituzten, tumuluen azpian.

Europa atlantikoa tradizioz, mineral ugariko eremua izan da. Wessex-en eta tumulu armorikanoen kulturaren kronokulturak nabarmendu izan dira.

Wessex-eko taldeak (K.a. 2000-1400) izan ziren Ingalaterraren erdialdeko eta hegoaldeko kultura arkeologiko nagusienak, eta hauek, harreman estua izan zuten gaur egungo Benelux-eko beste batzuekin eta Tumulu armorikanokoekin, horietako 16 Rin erdialdeko kanpaniforme taldeko prototipokoak izanik.[11] Wessex I (K.a. 2000-1650) Stonehengeko azken faseen eraikuntzari eta erabilerari lotuta dago, baita hengeen eraikuntzetako askori ere. Hauek, neolitikotik elementu mugatzailetzat hartu izan dira. Hasieran, hildakoak tumuluen azpian lurperatzen zituzten, baina bigarren fasean (K.a.1650-1400) errausketak egiten hasi ziren, askotan hatu edo puska aberatsekin. Baltikoko anbara, Bretainiako urrea eta Alemaniako bitxiak inportatzen zituzten, baita Grezia Mizeniarreko ezpata eta abalorioak ere. Merkataritza sare zabal hauek, monumentu handiak eraikitzeko gaitasuna eta hiletetako bitxi edo elementuek, garai horretako gizarte antolaketa hierarkizatua eta boteretsuak zeudela adierazten digute.

Tumulu armorikanoen kultura, aurrekoari oso lotua, Britainia Frantsesean garatu zen. Establezimenduak, kostatik distantzia batera zeuden. Etxeko tresnak, funtsean, silexezkoak eta harri leunduzkoak ziren. Hilobiak berriz, banakakoak ziren, ehorzketen bidez egiten zirenak eta elkarrengandik isolatuak zeuden. Nahiz eta gehiengoa nahiko sinplea zen, bitxi oso bereziak zituztenetako bat baino gehiago aurkitu da.

Bigarren etapa

aldatu

Brontzea kobreari gailentzen hasi zitzaion eta geroz eta apaingarri, arma eta tresna gehiago egiten hasi ziren. Metala eguneroko jarduerekin zegoen lotuta.

Brontze ertainean, zibilizazio minostarrak izugarrizko garapena izan zuen, eta bere momenturik gorena izan zuen. Aro hau, Kretan Minostar ertainean eta Neopalazialean gertatzen da (K.a.1700-1400) . Benetako talasokrazia bat sortu zen, Egeoa, Ekialde Hurbila eta Egipto osoan merkataritza-harremanak eta trukeak areagotuz, non ondorioz Acrotiriren (Santorini) bezalako koloniak sortu ziren. Egiptoarren eraginpeko jatorrizko idazkera piktografikoa A lineala izenez deitu zuten, hau, ez da indoeuroparra eta deszifratu gabea dago. K.a.1450. urtearen inguruan Kretarren kokalekuak suntsitu eta utzi egin ziren;  berriz okupatu zirenean, ezaugarri mizenastarrekin egin zuten.[10]

Europa erdialdean, erdialdeko brontzeak K.a.1600-1200 bitartean hartzen du eskualde hau eta tumuluen kulturarekin identifikatzen da, tumuluen azpian egiten diren banakako ehorzketekin. Hauek, ia beti ehorztekoak izaten ziren, baina badira errausketa bidez egiten ziren batzuk ere, non estratifikazio sozial handia adierazten zuten. Ehorzketa-ohitura hau, Rin-etik Mendebaldeko Karpatoetaraino eta Alpeetatik Itsaso Baltikora zabaldu zen, eta Unetice aurreko taldeen eremua hartu zuen, gutxi gorabehera. Talde horien oinordekoak dira.[9]

 
Tumuluen kulturako bigarren etapako arma tipikoak

Hondeatutako kokalekuak ez dira oso ugariak, egurrez eta material galkorrez eginda zeudelako eta, beraz, ez da ia ezer kontserbatu. Ez ziren oso handiak eta bai zona altuko defentsa naturaletan zein lautadetan egoten kokatzen ziren. Batzuetan, lehenak egurrezko eta lurreko harresiz inguratuta zeuden, hobi batekin edo gehiagorekin, eta etxebizitzak oinplano angeluzuzenekoa edo trapezoidala izaten ziren. Tumuluek oinplano biribila edo obalatua zuten, eta kanpotik harriz inguratuta zeuden. Arreoak argi eta garbi bereizita zeuden sexuen arabera, armak gizonezkoentzat, eta apaingarriak emakumeentzat, ia beti brontzez eginak. Hilobiratzeetan animalia-hezurren hondakinak pilatzen ziren maiz, baita ehorzketa bikoitzak ere.

Europa iparraldean berriz, anbararen ustiapenari esker, Neolitotik zeuden merkataritza-sareen bidez kobrea eta eztainua lortu ziren. Tokiko galdaketa-lantegi batzuk daude, eta tumuluen taldeen hileta-eraginak jaso zituzten: hilobiak tumuluak dira, nekropolietan multzoketa, batzuetan, komunikabide naturaletan kokatuak. Hilobietako arreoak aberatsak dira eta horietan armak dira nagusi.

Mediterraneo erdialdean, kultura Italikoan hain zuzen ere, Terramaretako kultura eta Apeninikoa nabarmendu zitezkeen.

Lehenengoa, gaur-egun Italiako iparraldean kokatzen den eremuan garatu zen, K.a.1500-1100 bitartean. Etxolak, lurrean altxaturiko zutabeen gainean egin zituzten. Artzainak eta nekazariak ziren eta bertako metalurgia txikia ere bazuten. Hildakoak, berriz, herri-lurretan lurperatzen zituzten.

Bigarrena, geografikoki erdialdean kokatzen da, K.a.1350-1150 urte bitartean. Beraien ekonomia nekazaritzan eta abeltzaintza transhumantean oinarritzen zen. Zeramika motibo geometrikoekin eta zehatzekin grabatzen zuten. Horrez gain, Egeorekin harremanak zituzten.

Europa Atlantikoan, arreoak aurreko garaietakoak baino pobreagoak ziren. Frantzian, ekoizpen metalurgikoa txikia zen eta gehien egiten zituzten lanabesak aizkorak ziren. Britaniar uharteek harreman estua izan zuten kontinentearekin, bertan, hileta-errituak errausketa bidez egiten ziren, material urriekin.

Azken etapa

aldatu

Azken brontzea, K.a. 1300 eta 800-700 urteen arten garatu zen gutxi gorabehera, eta bi gertaera nagusi izan ziren:

  • Erabat historikoak diren gizarteen eta mendebaldeko mediterraneoko historiaurreko komunitateen arteko lehen harreman zuzenak sortu ziren.
  • Hilketa-portaeren eraldaketari dagokionean, hilotzak erraustu eta hilotzak nekropoli handietan (kutxa-zelaietan) gordetzen ziren.[10] Ohitura hori Erdialdeko Europatik kontinente osora hedatu zen eta aztergai dugun aro honetatik haratago joan zen Burdinaren I. aroan zehar. Aurreko aldiko gorabeheretan atzematen ziren desberdintasun sozial handiak desagertu egin ziren, hala, eskaintza normalizatuagoak eta homogeneoagoak sortu ziren.[12]
  • Itsasoko Herrien etorrerak eragindako kataklismoaren ondorioz, Brontze Berriaren amaieran, ekialdeko Mediterraneoak aldaketak izan zituen, eta horrek eragina izan zuen Inperioetan, Estatuetan, erresumetan eta hirietan, Erdialdeko Mediterraneotik Goi Mesopotamiara, eta aldi berean, Filisteoak, Arameoak, Israelgo asentamendua, eta abar bezalako herriak agertu ziren.[13]

Azken Brontzea Grezia kontinentalean (Heladiko berria) eta Egeo osoan mizenastar zibilizazioak izandako gorakadari dagokio, eta K.a.1400tik aurrera, Kreta uhartea kontrolatzera iritsi ziren. (zibilizazio minoikoa)

Mizenastarrak, sustrai indoeuroparrak eta protogrekoak zituztenak, izaera belikokoak ziren, eta muinoen gaineko gotorleku gotortuetan bizi ziren, goialdean jauregi bat, megaroia, administrazio-zentro gisa eta nekazaritzako soberakinen (Micenas, Atenas, Tirinto, etab.) birbanatzaile gisa funtzionatzen zuena. Nekazaritza eta abeltzaintzako ekonomia zuten, zerealetan eta ardi-ahuntzetan oinarritua. Buztinezko oholtxoetan idazten zuten, Lineal B izeneko hizkuntza batean, zeina dagoeneko deszifratuta eta greko arkaiko gisa identifikatuta baitago. Gerlari onenak banakako hilobietan lurperatzen ziren hasieran, ondoren tholoi ikusgarrietan, bitxi aberatsekin.[10]

Metal preziatu ugari dituzten bitxi horiek, elite ez oso ugariaz hitz egiten digute, eskuetan aberastasuna metatzen zuten eta klase nagusia zen. Mizenastarren gizartea oso hierarkizatuta zegoen, eta burujabeen, aristokraziaren, langileen eta artisauen hilobietan bereizketa argia zegoen. Zeramikak kolore gorri edo beltzeko pintura distiratsua du hondo argien gainean.

K.a.1200. urtearen inguruan, gizartea bat-batean desagertu egin zen, eta horrekin batera idazketa-arrasto guztiak, eskualde osoa Aro Iluna delakoan sartuz. Baina ez dago hausturarik; izan ere, ondorengo garai arkaiko eta klasikoarekin kultura-jarraitutasun argia ematen da. Iliada eta Odisea bezalako dokumentuetan oinarrituta, eta horien argudioek K.a. II. milurtekoko mundu mizenastarra igortzen dute zuzenean.[10]

Europa erdialdean, K.a. XIII. mendetik aurrera, errausketaren hileta-ohitura zabaltzen hasi zen, eta, horren ondorioz, errautsak zeramikazko kutxa berezi batzuetan pilatu ziren. Kutxa horiek lurrean egindako zuloetan lurperatzen ziren, eta nekropoli zabalak eratzen zituzten. Ezaugarri hauek, urnen eremuetako taldeetan izan ziren ohikoak, Danubio eta Baltikotik, ekialdetik, Ipar Itsasoraino eta Iberiar penintsularen ipar-ekialderaino hedatu ziren mendebaldean. Baina talde horiek ez zuten kultura-erakunde homogeneorik osatu, baizik eta moda bat bereganatu, kasu askotan aurreko estrategia ekonomiko eta sozialei eutsiz.[10]

Banaketa-eremu nagusian herrixketan bizi ziren, defentsa artifizial edo naturalekin; batzuetan, biekin. Etxeak gehienbat zurez eta lokatzez egiten ziren, forma angeluzuzenekoa eta trapezoidalekoa. Errauste erritua izan zen ohikoena, baina beste aldaera batzuk ere izan ziren:

  • Lurrean zulatutako zuloa, bertan urna uzten zutena
  • Kutxarik gabe, zuzenean zuloan
  • Harri zirkuluz, zistaz eta abarrez estalitako kutxak.
  • Tumulu lauak hobiaren inguruan
  • Hobi handiak
 
Zipren aurkitutako Brontze Aro Berantiarreko objektua. Euskarri bat da, edukiontzi bat gainean jartzeko. British Museumen ikusgai.

Ehortzitako gorputzen jalkipena eta orientazioa ere askotarikoa zen. Arreoak oso soilak eta homogeneoak ziren aurreko eta ondorengo garaiekin alderatuta, zeramikak edo metalak, gehienez ere sei unitate hartzen zituztenak. Batzuetan, kutxa bat edo gehiago hobiz mugatuta egoten ziren, eta erritualtzat jotzen diren oinplano zirkularreko edo lau angeluko esparruak sortzen zituzten. Ugariak izan aurkitu diren harrizko errotak, brontzezko zeioak eta igitaiak, baita zenbait aletegi ere. Lanbideen ugaritzea nabarmentzen da eta artisautzako espezializazioa hautematen da. Merkataritzari dagokionez, merkataritza-harremanak areagotu eta garraioak hobetu ziren, gurdia eta zaldia tiro-animalia gisa erabiliz. Gatzarekin merkaturatzen hasi ziren eta beira ekoizten hasi ziren. Zeramikak eta urregintzak gorakada handia izan zuten, eta metalurgia-zentroak ere ugaritu egin ziren.[14]

Europa iparraldean, eskualde hori Montelius taldeekin identifikatu da, aurreko joeren jarraitzaileekin. Herrixkak, batzuetan, defentsa errazeko eremuetan kokatzen ziren, buztinezko edo egurrezko etxeek osatuak, oinplano obal edo angeluzuzenarekin. Ehorzketak nekropoli handietan biltzen ziren, errausketa errituak orokortuz. Urrezko edalontziak eta bestelako objektuak aurkitu dira.

Europa atlantikoa, urna-soroen eragina areagotu egin zen arren, batez ere armetan, eskualdeen arteko desberdintasunak eta zenbait feniziar eragin hauteman dira. Ekonomia nekazaritzakoa zen eta zaldiek bi eginkizun zituzten: izen oneko elementuak eta tiro-animaliak.

Mediterraneo erdialdean, Italiar penintsularen hegoaldean merkataritza garrantzitsua egon zen Greziarekin eta penintsularen iparraldearekin. Errausketako nekropoliak daude, banakako errausketak dituztenak. Kokalekuak harresien bidez gotortutako leku garaietan kokatzen ziren. Zeramika eskuz egina zegoen.

Beherakada

aldatu

K.a.1200. urtearen inguruan, Mizenasko gizartea kolapsatu egin zen; sutearen ondoren, gotorleku gehienak bertan behera utzi eta idazketa erabat desagertuz (B lineala). Ekialdeko Mediterraneo osoan ezegonkortasun orokortuaren aztarnak daude, garai hartako kultura historikoen idatzizko agirietan agertzen direnak. Hitita Inperioa bat-batean erori zen K.a.1180 inguruan, eta bere hiriburua, Hattusa, erabat suntsitu zuten. Garai batean loratzen ari zen Ugarit baztertu egin zuten, eta eraso armatuak izan ziren Feniziako kostaldean, Israelen (filistiarren aldetik) eta Egipton, non itsasoko herri deritzenak baztertu ziren.

Bien bitartean, Babiloniako gerrak, Asiriaren eta Elamen aurka, kasitar dinastia desegitea eragin zuen K.a.1154. urtean; hamarkada batzuk geroago, Elam berriro desagertu zen historiatik, Susaren hiriburua arpilatu ondoren.K.a.1050 inguruan, Asiriak ere bat egin zuen isiltasunean mende bat baino gehiagoz. Azken testigantza urriek mugako kakalardo amaigabeei buruz hitz egiten dute, eta erregeak arameoen eta mosjien migrazio masiboei eusten saiatzen ziren.

Gertaeren berri, iturri batetik abiatuta baino ez dira ezagutzen, hala nola Ugariteko Gutunak eta "itsasoko herriei" buruzko Egiptoko kontakizunak. K.a. 1050. urtea iraganik, idatziak desagertu egin ziren, eta K.a. 1050. urtetik 934. urtera bitarteko aldi guztiari garai iluna deritzogu. Baina kolapso hori berriro definitu beharko litzateke, garai ilun bat, funtsean, elite sozialak monumentu eta dokumentu idatziak ekoizteari uzten dion aldia baita.

Afrika

aldatu

Antzinako Egipton brontzea Protodinastiaren garaian hasi zen erabiltzen, K.a. 3150. urtean. Hala ere, ez zen harria ordezkatzera iritsi sekula tresnak sortzeko orduan, izan ere, material falta handia zuten. Beranduago, K.a. 3100. urte inguruan, goi-Egipto eta behe-Egipto bateratu egin ziren, Tinita Aroari hasiera emanez. Egiptoko hiriburua aldatu egin zen, Nejen izatetik (goi-Egipto) Menfis izatera igaro zen. Horrez gain, aro honetan hasi ziren lehen sinboloak eta mekanismo administratiboak sortzen.

Magrebak europar Brontze Aroko hainbat talde kulturaletatik eraginak jasan zituen. Horren adibide da Marokon egindako edalontzi kanpaniformearekin erlazionatutako aurkikuntza. Hala ere, eskualde horrek ez zuen bere metalurgia propiorik garatu Feniziar kolonizazioa gertatu arte (K.a. 1100).

Sahara hegoaldean, aurrez aipatu bezala, bizi eredu neolitikoak jarraitzen zituzten, Niger ibaian metalurgia garatzen hasi zen arte, beraz, ez zuten kobre arorik eta brontze arorik igaro. Hala uste zen behintzat Nigeriako 1959ko indusketa arkeologikoen aurretik. Bertan, brontzezko hainbat elementu aurkitu zituzten, argizari galduaren teknika erabiliz gauzatuak gehienak: lepokoak, burezurrak eta leopardoen figurak, eskarifikatutako aurpegiak…  Indusketa hauen arduraduna Thurstan Shaw arkeologo ingelesa izan zen K.o. IX. eta X. mendeetan.[15]

Ekialde Hurbila

aldatu

Antzinako Ekialde Hurbileko hiriak zituzten ostatu milaka pertsonek Brontze Aroan zehar: Ur, Kish, Isin, Larsa eta Nippur Brontze Aroaren erdialdean eta Babilonia, Calah eta Assur Brontze Aro amaieran. Akadtar Inperioa (K.a. 2335-2154 K.a. 53), eskualdeko botere nagusi bihurtu zen, eta, porrota ondoren, sumertarrek, berpizkunde bat izan zuten inperioarekin sumeriarberrien.

Mesopotamia

aldatu
 
"Otoilari eserita" irudia. K.a. 2400 ingurukoa. Lehen dinastietako garaiko sumertar lana. Louvre museoan ikusgai.

Mesopotamian Brontze Aroa K.a 3500. urtean hasi eta Kasita garaiarekin (K.a. 1500 - K.a. 1155) amaitu zen. Nahiz eta herrialde gehienetan Brontze Aroa hirutan banatzen den, Mesopotamiaren kasuan ohikoagoa da ezaugarri historikoen eta artistikoen araberako banaketa egitea.[16]

Gaur egungo Iran, Siria eta Turkia ziren garaiko Mesopotamia eta Tigris eta Eufrates ibaiek mugatzen zuten herrialdea. Bertan hasi ziren nekazaritzaren garapenaren hastapenak, baita gizarteak osatzen ere. K.a 5000. eta 3500. urte bitartean, gizarte horiek munduko lehenengo zibilizazio garatuak izan ziren eta garapen honek Mesopotamiako Brontze Aroarekin bat egin zuen. Berrikuntzez gain, gerra eta gatazka garaia ere izan zen.

 
Brontze Aroko Mesopotamiako mapa

Brontzea ezinbestekoa izan zen zibilizazio honen sorrerarako, garai hartan erabilitako elementuak zirela eta. Lehenik eta behin, armak iritsi ziren. Brontzezko armak oso gogorrak eta iraunkorrak ziren kobrezkoekin alderatuz eta armada mesopotamiarrak brontzezko geziak, ezpatak, babesleak eta lantzak erabiltzen zituen. [16]

Tresnez gain, Mesopotamia Brontze Aroko herrialde garrantzitsu bilakatu zuten beste berrikuntza batzuk ere izan ziren. Brontzezko lanabesak, batez ere goldea, kobrez eta harriz egindako lanabesak baino fidagarriagoak ziren eta hauek, lehenengo nekazariei haien lurren ustiaketa egokiago bat egiteko aukera ematen zieten: lur gogorra desegiteko, ureztapen egokiagorako, emankortasun gehiagorako.[17]

Ekialde Urruna

aldatu
 
Txinera - Katez estalitako ardo-edalontzia - Walters 542167 - A B piezak Fronte

Ikertzaileak ez ziren ados jartzen Txinako datazioaren inguruan. Brontzearen aleazioa Elitou garaian zehar agertu zen eta ikertzaile batzuek, Shang dinastiarekin lotzen dute hau, K.a. 2000. urte inguruan. Beste ikertzaile batzuk, aldiz, Xia dinastiaren parte zela ziurtasuna zuten. Hala ere, brontzearen erabilerak garrantzi handia lortu zuen kultura txinatarrean eta beste eremu batzuetan ez bezala, kanpo-eraginetatik urrun mantendu ziren, hasierako teknikak eta haiek berrikuntzak mantenduz.

Gaur egungo Thailandian (Ban Chiangen), K.a. 2100ean datatutako brontzezko lehergailuak aurkitu dira. Koreako penintsulan brontzea K.a. 1000 inguruan agertu zen. Mantxuriako kulturen eraginez, tipologia eta estiloetan ezaugarri espezifikoak hartzea lortu zuen arren, batez ere artefaktu erritualetan. Dong Son kulturako brontzezko danborrak ere aurkitu dira, Ibai Gorriaren deltaren inguruan sortuak, Vietnamgo iparraldea eta Txinako hegoaldea hartzen dituena.

Japonian brontzea eta burdina aldi berean sartu ziren, Jomon aroaren amaieran. Ezagutza metalurgikoak Koreatik iritsi ziren, eta erremintak (burdinazkoak) eta tresna erritual edo zeremonialak (brontzezkoak) egiteko balio izan zuten.[18]

Amerika

aldatu

Amerikan Brontze Aroaren inguruko egiaztapen gutxi aurkitu dira. Zonalde batzuetan hainbat aztarna aurkitu zituzten, baina beste kontinenterekin alderatuta oso gutxi.

Hego Amerikako Moche zibilizazioak brontzea urtzeko modu independente bat aurkitu zuten. Brontzea urtzeko teknologia oso erabilia izan zen Inka zibilizazioen garaian , eskulturak edota tresnak egiteko.  Beranduago, Mexiko mendebaldean brontzea urtzeko teknika berri bat garatu zen eta honek harreman estua izan zuen andetar kulturarekin. Horrez gain, Argentinako ipar-mendebaldean ere teknologia berriak garatu ziren brontzeari dagokionean, baina aurrez aipatutako Mexikoko aurrerapenekiko independenteki.[19]

Ekonomia

aldatu
 

Brontze Aroko herrien oinarri ekonomiko nagusia nekazaritza eta abeltzaintza ziren, non ustiapen eredu berriak sortu ziren, modu honetan hedatuago bihurtuz. Testuinguru ekonomiko, komertzial eta tekniko horrek sorkuntza artistikoa bultzatu zuen.

Brontze Aroa, herrien aberastasunaren gehikuntza nabarmenagatik eta merkataritza elkartrukeagatik ezaugarritu zen. Hala ere, gerra edo konkista gertaera garrantzitsuak ere izan ziren, non brontzearen erabileraren berri zuten herriek, borroketan abantaila zuten.

Idazkeraren eta matematikaren agerpena garapen ekonomiko eta komertzial garrantzitsuaren ebidentzia dira, kontabilitatearen zentzu halako bat eskatzen baitzuen, idazketaren balizko iturburuak.

Kobre-, urre- eta eztainu-hobiak zituzten eskualdeak funtsezko ekoizpen-zentro bihurtu ziren, eta asko aberastu ziren metala eta armamentua kontrolatzen zuten gizarte-taldeak. Eskualde horiek batez ere Karpatoen sakonunean, Transilvanian, Bohemian, Bretainian, Britainia Handiko hego-ekialdeko lautadetan eta Irlandan kontzentratuko dira.

Hala ere, Brontze Aroan herri berriak eta migrazio handiak agertu ziren, eta horiek nabarmen aldatu zuten Europako eta Ekialde Ertaineko kultura- eta merkataritza-egoera, batez ere Ekialdeko Mediterraneoan. Zibilizazio osoen eta antzinako inperio boteretsuen erorketak azken brontzearen krisi garrantzitsu bat ekarri zuen.[20]

Gizartea

aldatu
 
Otomani Füzesabony txabolak, K.a. 1650 inguru.

Brontze Aroko etapa desberdinek garapen intelektuala eta soziala ekarri zituen. Hauek ziren garai honen ezaugarri nagusiak:

  • Hileta-errituak: Brontze Aroan hileta-errituak oso ohikoak ziren. Aro honen hasieran ehorzketak antolakuntzarik gabe egiten ziren, hobi komunetan. Aroaren erdialdean, aldiz, leku espezifikoetan egiten hasi ziren ehorzketa hauek eta aroaren amaieran, errausketak egiten hasi ziren.
  • Zibilizazioen sorrera: Aro hau gertatu zen bitartean, gizarteak herrialde espezifikotan banatzen hasi ziren, bizi modu nomada alde batera utziz.
  • Gizarte kokapena: Brontze Aroan estatus soziala gerlariek zuzentzen zuten, hauek  boterea eta nagusitasuna zutelako. Artisauak eta burdin langileak ere estatus handiko pertsonak ziren, garaiko metalezko tresnak eratzen zituztenak zirelako.
  • Arkitektura: Nahiz eta eraikuntzen gehiengoak sinpleak, lokatzez, arrokaz eta egurrez eginda izan, ondo egituratutako herrixkak ziren. Bertan, harresi sendoak egiten zituzten eta hauek defentsa tresna gisa erabiltzen zituzten, herri handiagoetatik babesteko asmoz.[21][22]

Idazkera

aldatu

Idazketa, Brontze Aroko kultura ezberdin batzuetan sortu zen; Egiptoko hieroglifikoek, Sumeriako eta Txinako ideogramak, Sumeriako kuneiformeak edo Kretako A linealak errealitate bihurtu zuten estatu hasiberrien idatzizko komunikazioa.

Idazkera kuneiforme

aldatu
 
Idazketa kuneiforme

Kuneiforme idazketa-sistemaren oinarria jatorrizkoa ondasunak irudikatzeko erabiltzen zen buztin-fitxen sistema batetik dator. Sistema horri idazkera piktografikoa gehitu zitzaion, kontatu nahi zena adierazteko estilete zorrotza erabiliz. Estiletez edo ziri biribilduaz eta ziri zorrotzaz egindako idazkeran, ziri itxurako estileteaz egiten hasi zen K.a. 2700-2500 urtearen inguruan.

Azkenean, idazketa kuneiformea helburu orokorreko idazketa-sistema bihurtu zen logogramentzat, silabentzat eta zenbakientzat. K.a. XVI. mendetik aurrera, idazketa hori hizkuntza akadera egokitu zen eta geroago beste hizkuntza batzuetara, hala nola hurritar-urartiar hizkuntzak eta hititera.

Sistema honen antzeko beste idazkera batzuk ugaritikoa eta antzinako persiera dira.

      Erabilera: Zeinu kuneiformeak falka bidez idazten ziren, ia beti buztinezko oholtxoen gainean, gero liburutegi primitibo batzuetan gordetzen ziren, zehazki antolatuak, etorkizuneko idazlanak ikasteko balio zutenak. Liburutegi horiek hiri bakoitzeko eskolakoak ziren, edo batzuetan bilduma partikularretakoak.

Egiptoar Hieroglifikoak

aldatu

Idazkera oso garrantzitsua izan zen Estatu Egiptoarraren kohesioari eusteko. Alfabetizazioa eliteko pertsonen eskutan zegoen soilik. Idazten jakitea jatorri apaleko edozein egiptoarren nahia zen.

Sistema hieroglifikoa ikasteko zaila izan zen, halaber mendeetan zehar, are gehiago korapilatu zen zeinu hieroglifikoen kopurua handitu zenean.[19]

Kultura

aldatu

Brontzea izan zen elementu nagusia merkataritzan, armagintzan, apaingarrietan eta abarretan. Metalurgia-zentro nagusietan sortutako berrikuntza teknikoak Europa osora zabaldu ziren, eta ondasunak eta ideiak trukatzeko sareak eta merkataritza indartu.

  • Antzinako Brontzea: galdategia eta mailuketa erabili ziren metalaren lanerako. Hala ere, garai honen amaieran, molde bibalbioak erabiltzen hasi ziren, euren erabilera, Brontze Ertainean hedatuz.
  • Brontze ertaina: Brontze Ertainean, K.a. 2000 eta K.a. 1.200 bitartean, Europan brontzearen erabilera hedatu zen. Tokiko industriak hobetu eta handitu ziren, eta Tumuluen kultura ere zabaldu zen Erdialdeko Europan.
  • Azken Brontzea: gutxi gora-behera, K.a. 1200 eta K.a. 700 bitartean garatu zen. Gizarte ezberdinen arteko harreman zuzena eragin zuten migrazio mugimendu handiengatik eta hileta portaeran gorpuak erraustearekin eta "errauts-ontzi zelaia" bezala ezagutzen diren nekropoli erraldoietan uztearekin nabarmendu zen.
     
    Caergwrleko katilua

Azken Brontzean, biztanle gehienak nekazaritzarako eta ganadua hazteko erabiltzen ziren, eta truke-sare sendoak ezartzen ziren erkidegoen artean. K.a. 1100etik aurrera, hiriak gotortzeko joera sortu zen. Europak ekoizpen-sektoreen eraldaketa jasan zuen, eta aldaketa nabarmenak eragin zituen gizarte-egituran, hierarkizazio handiagoarekin, eta gizabanako gutxi batzuek osatutako klase menderatzaile bat agertu zen.

Historialari batzuek Azkeneko Brontzeko gizarte horiei erlijiotasuna egozten diete, eguzkiaren gurtzak definitua. Zirkulu erradiatuak, gurpilak, gurdiak, diskoak, konoa edo urrezko objektuak kono-forman, zirkuluz betetako dekorazioarekin, etab. horiek guztiak sinesmen horien isla izan daitezke. Gurtza-objektutzat hartu dira, halaber, estatua antropomorfoak, bai gizonezkoenak (adar-kaskoa duen gerlaria eta Graevensvaengeko aizkora), bai emakumezkoenak (Faardal). Irudi horiek belaunikatuta daude, eta oinarrian euskarri bat dute erritu-gurdietan finkatzeko.[23][24]

Iberiar Penintsula

aldatu
 
Brontze Aroa Iberiar penintsulan

Antzinako Brontzea eta Tartekoan, Iberiar Penintsulan hainbat kultura garatu ziren, eskualdeen aniztasun eta heterogeneotasun handia erakutsiz. Kultura nagusiak hauek izan ziren: Kultura Argarika (Almeria, Murtzia, Granada, Jaen eta Alacant), Valentziako brontzea, Mantxako brontzea (Ciudad Real, Albacete, Toledo eta Cuenca), Cogotas kultura (Meseta iparra eta penintsulako erdialdea), Ipar-Mendebaldeko brontzea, etab.

Azken Brontzean, aldaketa kultural bat gertatu zen Iberiar Penintsulan, kanpo-eraginek eta jarduera metalurgikoaren bilakaerak bultzatuta, Europako arma-motak hartzean ikus daitezkeen bezala, adibidez: ezpata pistiliformeak, karpa-mihia, kakahuete-lantza muturrak… Antzinako eta Tarteko Brontzearen aniztasuna eta heterogeneotasuna oinordetuta, Iberiar Penintsulan kultura desberdinak garatuko ziren, batez ere hego-mendebaldea (Andaluzia mendebaldea, Extremadura eta Aleman portugesa), Cogotasen kultura (Meseta iparraldea), Iberiar penintsulako ipar-ekialdean Urnetako Zelaien kultura, eta azkenik Atlantikoaren eragina izango duten ipar-mendebaldea eta kantauriarra.

Penintsulako ipar-mendebaldeko labar-arteari dagokionez, Peña Tú (Llanes, Asturias) idolo-estela aparta nabarmentzen da. Harrizko bloke bat da, non, pintura eta grabatuaren bidez, antropomorfo bat irudikatu zen ezpata batekin eta giza irudi oso eskematikoekin batera.[23]

Argariar kultura

aldatu
 
Ehorzketa tina batean, Kultura Argarikaren bigarren faseko ohiko ehorzketa, Tarteko Brontzean, Espainiaren hegoaldean.

Kultura argarikoa Iberiar Penintsulako kulturarik garrantzitsuena izan zen, eta hondar arkeologiko ugari kontserbatu dira kontserbazio egoera bikainean. Asentamentuak sarbide zaileko eremuetan ezarri ziren, eta batzuek gotorlekuak ere zituzten. Ehorzketak, zistetan, tinatan edo leize-zulotan egiten ziren, oinplano karratuko eta harriz eta adobez eraikitako etxebizitzen zorupean.

Kultura arkeologiko hau XIX. mendearen amaieran aurkitu eta definitu zuten Siret anaiek. Iritsi edo gotortutako guneetan kokatutako asentamenduak, harriz eta adobez eraikitako oinplano karratuko etxeak, etxeen zoruaren azpian lurperatzeak, uniformetasun material argia, arma militarren ugaritasuna eta estratifikazio sozial progresiboa, ditu ezaugarriz.

K.a III. milurtekoaren erdialdetik K.a. II. milurtekora, bat-batean desagertu zen.

Frantzian

aldatu
 
 
K.a 1200. urte inguruan Europa erdialdean.

Brontze Aroari buruzko informazioa oso xumea izaten da maiz, eta, hein handi batean, diagnostiko arkeologikoak edo oso eremu zabaletan egindako indusketak izaten dira horren jatorria. Datuen analisi diakronikoak ere aldakortasun handia erakusten du asentatze-aztarnen maiztasunean.

Brontze ertainean (K.o. 1.500 inguru), eskualde batzuetan, asentatzeak kolapsatu egiten dira aurreko garaiarekin alderatuta. Beste batzuetan, Antzinako Brontzea oso modu apalean dokumentatua egon ondoren, asentamendu kopurua handitzen da, eta habitat moduko aztarnategien eta hileta-testuinguruko aztarnategien arteko oreka lortzen da.

Brontze Aroaren amaieran (K.o. 800 inguru) populazioa nabarmen handitzen da, eta aldiz, eskualde askotan hilobi eskasia dago. Bistan da hazkunde demografikoa gertatzen dela Brontze Aroaren amaieran.

Brontze Erdi Aroan edo Brontze Aroaren eta Burdin Aroaren arteko trantsizioan gertatutako klima-aldaketa garrantzitsua gertatzen dira.

Garai erabakigarria da paisaien eraikitze prozesuan. Nekazaritza- eta abeltzaintza-ekoizpeneko jardueren inpaktuak nabarmen markatzen du ingurumena, baita ordura arte oso antropogenoak ez ziren inguruneetan ere, mendien kasu. Era berean, bide sareak edo lursail-zatiketak ezartzeak praktiketan aldaketak daudela adierazten du (adibidez, ustiatzailea nekazaritza sail txikietara lotuta dagoela). Habitataren formak (funtzioak, sareak, hierarkiak) Brontze Aroan gertatzen diren aldaketen adierazle bikainak dira[25].

Antzinako Brontzeak Kanpai-formako ontzien kultura (ca[26]. K. a. 2800–1900), Tumuluen kultura (ca. K.a. 1600-1200) eta Errauts-kutxatilen zelaietako kultura (ca. K. a. 1300-800) Bretainiako kokalekuak LBK kulturaren eraginaz sortuak dirudite, Wessex-en kulturaren eta Unetice kulturaren nolabaiteko eraginarekin. Azken Brontze aroan Hallstatt kultura nagusia da.

Heriotza errituak

aldatu

Hasieran, gorpua ehortzi egiten zen. bai lurrean zulatutako hobi sinpleetan, bai egurrezko koskorrekin egokitutako hobietan, batzuetan harrizko zoladura batez inguratuta, hala nola Gerzat-eko hilobian (Puy-de-Dôme). Erdialde-mendebaldetik Pirinioetara arte, haitzuloak,harpeak eta trikuharriak ere ehorzteko erabili ziren.

Gero, 1800. urtetik aurrera, kontrako joera ezartzen da periodoaren amaierara arte. Errausketa, banakakoa beti ere. Ohitura hori Frantziaren iparraldean hasi zen zabaltzen eta pixkanaka lurralde osora zabaldu zen; K.a. 1200. urtean, hegoalderaino zabalduta egongo da.

Erretako hezur ezpalak, askotan egur errearekin nahastuta, lurrean hobi txikitan lurperatzen ziren, batzuetan oihalezko edo larruzko poltsen barruan, edo saski edo zurezko kaxetan, edo alderantziz jarritako zeramikazko kutxa bate sartuta edo azpian jarrita.

Brontze Aroaren amaieran, errausketarekin lotutako errituak dibertsifikatu eta erregionalizatu egiten dira. Erdialde eta iparraldeko hilobiak soilak dira eta ez dute inolako biderik; ekialdeko eskualdeetakoak, berriz, apaingarri, arma, erreminta eta zeramikazko pitxer ugari dituzte.

Brontze Aroko bizitokian iragankorrak dira eta erregularki berreraikitzen dira beste leku batzuetan; aldi bereko hilobi-monumentuak, berriz, urrutitik ikusteko eta leku berean irauteko diseinatuta daude. Tokian eskuragarri dauden baliabide geologikoen arabera, hileta-espazioek muinotxo, tumulu edo cairn forma hartzen dute, eta, askotan, ikaragarriak izaten dira. Gainera, Neolitotik eraikitako megalito eta trikuharri batzuek ere hartzen dituzte hildakoak oraindik Brontze Aroan. Nekropoliak hainbat belaunalditan erabili ziren, batzuetan mila urtetik haratago, eta hainbat tamainatakoak izan daitezke: familia-talde xume bati dagokion hilobi batzuen pilaketatik, ehunka hilobi metatu zituen “hildakoen hirira” arte[27].

Brontze Aroa Euskal Herrian

aldatu
 
Brontze Aroko Euskal Herrian aurkitutako aztarnen mapa

Brontze aroan ordura arte zeuden herrixkak handitu eta askoz ere indartsuagoak bilakatu ziren. Ibai-gainetan kokatzen ziren hauek, baina hala ere, kobazuloak erabiltzen jarraitu zuten, bi kokapenak uztartuz. Joera hau Burdin Aroan garatu zen arren, garai honetako aztarna gehienak kobazuloetan topatu dira gaur egun arte.[28]

Ekonomiari dagokionean, ekoizpena zen iturri nagusia. Harrapariaren ekarpena %10 inguruan kokatu zen eta honek aparteko elikagaiak eskuratzeko aukerak ematen zizkien herritarrei. Gurpila eta gurdia bezalako asmakuntzak berrikuntza lagungarriak izan ziren, batez ere nekazaritzan zihardutenentzat. Pisu handiak lekualdatzeko tresna bikainak ziren eta honi esker, ekonomikoki irabazi handiagoak lortu zitzaketen, azkarrago lan egiteko aukera baitzeukaten. Ongarrien erabilpena ere garrantzitsua izan da Euskal Herriko Brontze Aroko nekazaritza, izan ere, produktuen kalitatean hobekuntza nabarmena gertatu zen eta hala, etekin gehiago ateratzeko erraztasun handiagoa zuten.

Metalgintzan, aldiz, brontzea nahasketa metodo gisa erabili zen, gero eta tresna konplexuagoak lortzeko asmoz. Aurreko garaietan Euskal Herrian izandako teknika tradizionalek jarraipena izan zuten aro honetan ere (erredukzioa batez ere, mearen eta metalaren arteko bereizketarako), baina hala ere, zeramikaren, harlandutako tresnen eta suharriarekin egindako gezi-punten erabilera oso ohikoak ziren. Hau, topatutako aztarnak kontuan hartuta jakin da. Euskal Herrian, oso erabilia zen kobrea Brontze Aroaren aurretik eta brontzearen etorrerak ez zuen kobrearen bazterketarik eragin. Hala ere, aurrez egiten ziren tresnak berrituak izan ziren.[29][30] Oraindik ehorzketa-haitzuloek bere horretan diraute, baita tumuluek ere. Azken Brontzean, Ebro ibaiaren inguruan ohitura berriak garatzen hasi ziren eta pixkanaka Euskal Herri osoan zabaltzen. Ohitura hauetariko batzuk, indoeuropar izaera zutela esan ohi da. Orduan iritsi ziren hileta-erritu berriak, hau da, erretzea eta erraustea, eta hauek, izugarri hedatu ziren euskaldunen artean. Euskal Herriko Brontze Aroan izandako errituen inguruan ez da informazio handirik topatu gaur egun arte. [31]

Aztarnak

aldatu

Monte Aguilar: (Bardeak, Nafarroa) Bardeetan topatu zen herrixka hau, Euskal Herriko Erdi Brontze Arotik ezagutzen dugun gutxietariko bat da. J. Sesmak indusi zuen 90eko hamarkadako lehenengo urteetan.

Los Husos: (Bilar, Araba) J. M. Apellaniz (1967-1971) eta J. Fernandez Erasok (2000tik aurrera) indusitako leku klasikoa. Apellanizek aztarnategi sinboliko edo eredugarri bezala sartu zuen Los Husos bere doktoretza-tesian.

La Hoya: (Guardia, Araba) Herrixka honen lehenengo mailetan Erdi eta Azken Brontze Aroko mailak aurkitu ziren. Burdin Aroko beste hainbat herrixkatan gertatzen den antzera, asentamenduan jarraipena ikusten da, eta ondoren, I. eta II. Burdin Aroko maila oso aberatsak ditugu.

Erreferentziak

aldatu
  1. «Biblia/Epaileak — Wikiteka» eu.wikisource.org (Noiz kontsultatua: 2024-10-03).
  2. «Edad de Bronce: resumen, características, etapas y civilizaciones» www.caracteristicas.co (Noiz kontsultatua: 2021-05-26).
  3. (Gaztelaniaz) «Edad del Bronce: Etapas y características destacadas» okdiario.com 2021-02-24 (Noiz kontsultatua: 2021-05-26).
  4. «Euskal Herriko Historia. Historiaurrea - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-12-19).
  5. (Gaztelaniaz) «EDAD DE BRONCE | Qué es, desarrollo, características y sociedad» Historiando 2018-07-02 (Noiz kontsultatua: 2021-05-26).
  6. (Gaztelaniaz) «El colapso de la Edad del Bronce: una catástrofe similar a la caída del Imperio romano» El Español 2020-11-03 (Noiz kontsultatua: 2021-05-26).
  7. a b (Gaztelaniaz) «¿Qué fue la Edad del Bronce?» Patrimonio Inteligente 2017-12-23 (Noiz kontsultatua: 2021-05-26).
  8. (Gaztelaniaz) Fortes Marco, Irene. (2012). El complejo cultural de la Edad de los Metales en Europa. Análisis a través de los testimonios de objetos del Bronce Final hasta la Segunda Edad del Hierro.. Universitat Jaume I ISBN 1139-5486..
  9. a b (Gaztelaniaz) González Marcén, Paloma; Lull, Vicente; Risch, Robert. (1992). Arkeología de Eurpoa, 2250-1200 A.C Una introducción a la "Edad del Bronce". Sintesis ISBN 84-7738-138-3..
  10. a b c d e f (Gaztelaniaz) Fullola, Josep Mª; Nadal, Jordi. (2005). Introducción a la prehistoria. La evolución de la cultura humana.. UOC ISBN 84-9788-153-2..
  11. (Inglesez)The Armorican Tumuli of the Early Bronze Age, A Estatistic Analysis for Calling the Two Series-into Question, Mareva Gabillot.
  12. (Gaztelaniaz) Prehistoria del mundo (primera edición). Barcelona: Sello editorial ISBN 978-84-937381-5-0..
  13. (Gaztelaniaz) Largacha, Antonio Pérez. (2003-01-01). «El Mediterráneo Oriental ante la llegada de los Pueblos del Mar» Gerión. Revista de Historia Antigua 21 (1): 27–49. ISSN 1988-3080. (Noiz kontsultatua: 2021-05-28).
  14. (Gaztelaniaz) Blasco, Mª Concepción. (1993). El bronce final. Síntesis ISBN 84-7738-195-X..
  15. (Gaztelaniaz) Fullola, Josep Mª;; Nadal, Jordi. (2005). Introducción a la prehistoria. La evolución de la cultura humana. UOC ISBN 84-9788-153-2..
  16. a b (Gaztelaniaz) Edad del Bronce. 2021-05-03 (Noiz kontsultatua: 2021-05-27).
  17. (Gaztelaniaz) Lara Peinado, Federico. (1994). Historias del Viejo Mundo, nº 5. El nacimiento de la civilización. Historia 16. Cultura y publicaciones ISBN ISBN 84-7679-100-3..
  18. (Ingelesez) Higham, Charles. (1996-06-13). The Bronze Age of Southeast Asia. Cambridge University Press ISBN 978-0-521-56505-9. (Noiz kontsultatua: 2021-05-27).
  19. a b (Gaztelaniaz) Eiroa, Jorge Juan. (1996). La Prehistoria. La Edad de los Metales. Ediciones Akal ISBN 84-7600-981-X..
  20. (Gaztelaniaz) «Edad del Bronce - Información, etapas, economía, características» concepto.de (Noiz kontsultatua: 2021-05-27).
  21. (Gaztelaniaz) «EDAD DE BRONCE | Qué es, desarrollo, características y sociedad» Historiando 2018-07-02 (Noiz kontsultatua: 2021-05-28).
  22. (Ingelesez) Kristiansen,, Kristian; Larsson, Thomas B.. (2005). The Rise of Bronze Age Society: Travels, Transmissions and Transformations. Cambridge University Press ISBN 0-521-84363-4..
  23. a b (Gaztelaniaz) lostonsite. (2014-02-10). «EDAD DE BRONCE» Lost on art (Noiz kontsultatua: 2021-05-28).
  24. (Ingelesez) «Arqueología, hidrogeología y medio ambiente en la - ProQuest» www.proquest.com (Noiz kontsultatua: 2021-05-28).
  25. (Frantsesez) «L’habitat et l’occupation des sols à l’âge du Bronze et le début du premier âge du Fer (-2200 – 600 BC)» Inrap 2017-01-10 (Noiz kontsultatua: 2023-03-11).
  26. ca. latinezko circa hitzaren laburdura da, eta gutxi-gora-behera esan nahi du.
  27. «Âge du Bronze | Frise Chronologique» frise-chronologique.inrap.fr (Noiz kontsultatua: 2023-03-11).
  28. Agrega hezkuntza. Historiaurrea Euskal Herrian.
  29. Brontze Aroa – Infogunea. (Noiz kontsultatua: 2021-05-28).
  30. Brontze eta Burdin Aroak Euskal Herrian. 2020-12-17 (Noiz kontsultatua: 2021-05-28).
  31. Olaetxea Elosegi, Carlos. UZTARO, 1 (1991). Metal Aroak Euskal Herrian. Eneolito, Brontze eta Burdin aroa.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu