Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Guam

Koordenatuak: 13°30′N 144°48′E / 13.5°N 144.8°E / 13.5; 144.8
Wikipedia, Entziklopedia askea
Gorkaazk (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 12:02, 28 maiatza 2024
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Artikulu hau Ozeano Bareko uharteari buruzkoa da; nazioarteko erakundeari buruzkoa beste hau da: «Demokraziarako eta Garapen Ekonomikorako GUAM erakundea».
Guam
 Ameriketako Estatu Batuak
Ereserkia
Stand Ye Guamanians (en) Itzuli
Administrazioa
Izen ofizialaGuam
Guåhån
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
ISO 3166-2US-GU
HiriburuaHagåtña
Governor of Guam (en) ItzuliLou Leon Guerrero (mul) Itzuli
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak13°30′N 144°48′E / 13.5°N 144.8°E / 13.5; 144.8
Azalera544 km²
MugakideakIpar Marianak eta Mikronesia
Punturik altuenaMount Lamlam (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria153.836 (2020)
153.836 (2020)/(2018)/(2016)/(2015)/(2013)/(2012)/(2011)/(2010)/(2009)/(2008)/(2007)/(2006)/(2005)/(2004)/(2003)/(2002)/(2001)/(2000)/(1999)/(1998)/(1997)/(1996)/(1995)/(1994)/(1993)/(1992)/(1991)/(1990)/(1989)/(1988)/(1987)/(1986)/(1985)/(1984)/(1983)/(1982)/(1981)/(1980)/(1979)/(1978)/(1977)/(1976)/(1975)/(1974)/(1973)/(1972)/(1971)/(1970)/(1969)/(1968)/(1967)/(1966)/(1965)/(1964)/(1963)/(1962)/(1961)/(1960)
Dentsitatea282,79 bizt/km²
Hizkuntza ofizialaingeles eta Chamorro
Ordu eremuaUTC+10:00
guam.gov

Guam[1] (txamorroz: Guåhan, [ˈɡʷɑhɑn]; ingelesez: Guam) Ozeano Bareko mendebaldeko uharte bat da, Ameriketako Estatu Batuetako lurralde ez elkartua. Marianetako uharteetatik handiena eta hegoaldekoena da. Hiriburua Hagåtña du.

1521eko martxoaren 6an, Fernando Magallaes izan zen uhartea bisitatu zuen lehendabiziko europarra, munduari buelta ematen ari zela. Espainiako erregearentzat uhartearen jabetza aldarrikatu zuen, beste Marianekin batera. Migel Lopez Legazpikoa euskaldunak berretsi zuen aldarrikapena 1565ean, baina espainolen kolonizazioa ez zen hasi 1668an aita Diego Luis de San Vitores etorri eta lehenengo mandatu katolikoa sortu arte. 1898 arte izen ofiziala Guaján izan zen (jatorrizko txamorrozko izena, gaztelaniazko grafiarekin).

1898an, Espainia-Estatu Batuak Gerran Estatu Batuek Espainia mendean hartu zutenean, uhartea garailearen eskuetara igaro zen, eta Guam izena erabiltzen hasi zen.

1941ean, Japoniak uhartea konkistatu zuen, eta 1944an estatubatuarrek berreskuratu zuten. Guamgo guduak 1944ko uztailaren 21etik abuztuaren 10era iraun zuen.

Estatu Batuek 1950ean uharteari barne autonomia eman zioten, eta Guamgo biztanleei estatubatuar nazionalitatea eman zieten.

Ozeano Barean kokapen estrategikoa duela eta, Ameriketako Estatu Batuetako Armadak uharte hartan ditu ozeano hartako base handienetakoak. Izan ere, Armadak hartuak ditu uharteko lurren ia herena (% 29).

Mariana uharteak. Hegoaldean dago Guam.

Guam 13.5° N 144.5° E koordenatuetan kokatuta dago, eta bai Marianetako bai Mikronesiako uharterik handiena da. Uharte lerro hau Pazifikoko plakak eta Filipinetako plakak elkar jo zutenean sortua da. Itsas mailatik behera 10.911 metrora iristen den Marianetako itsas hobia, Lurreko lekurik sakonena, Guamgo hego-mendebaldean dago. Bestetik, Guamgo lekurik altuena Lamlam mendia da, 406 metro garai baita. Guam uhartea 48 kilometro luze da, eta 6 - 12 kilometro zabal; horrenbestez, 544 kilometro koadro ditu.

Noizbehinka, uhartean lurrikarak izaten dira, Pazifikoko plakak eta Filipinetakoak elkar jotzen dutenean. Beste Marianak ez bezala, Guamen ez dago sumendirik. Hala ere, gertuko Anatahan sumendiaren aktibitatea Guamera ere heldu da.

Uharteko iparraldea koralezko uharrietan jatorria duen kareharrizko lautada da; hegoaldekoa, berriz, baso eta larrez betetako gailurrak dira. Uhartearen inguruan koralezko uharri asko daude, Ozeano Barean eta Filipinetako itsasoan ahoa duten ibaien badietan izan ezik. Giza biztanle gehienak erdialdeko eta iparraldeko eskualdeetan bizi dira.

Banaketa administratiboa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Guam uhartean hemeretzi herri daude, eta zenbait AEBetako armadaren kanpamentu. Hemeretzi herrietatik, Dededo da biztanle gehien dituena.

Hau da zerrenda:

Guamgo herriak 2006an
Herria Biztanleak (2000ko errolda)
Agana Heights 3.940
Agat 5.656
Asan-Maina 2.090
Barrigada 8.652
Chalan-Pago-Ordot 5.923
Dededo 42.980
Hagåtña 1.100
Inarajan 3,052
Mangilao 13.313
Merizo 2.152
Mongmong-Toto-Maite 5.845
Piti 1.666
Santa Rita 7.500
Sinajana 2.853
Talofofo 3.215
Tamuning (Tumon barne) 18.012
Umatac 887
Yigo 19.474
Yona 6.484


Txanorro hizkuntzan ere lerro bat Guameko legebiltzarrean.

2000ko AEBetako erroldan, Guamek 154.805 biztanle zituen. 2007rako kalkulatutako biztanleria 173.456koa da.

Guamgo talde etniko nagusia bertako txamorroak dira: biztanleen % 57. Badaude beste talde batzuk ere: filipinarrak % 25,5, kaukasoarrak % 10, txinatarrak, japoniarrak, korearrak, eta beste. Hizkuntza austronesiarra da txamorroera baina gaztelaniaren mailegu asko jaso zituen.

Gaur egun, Erromatar Eliza Katolikoa da hedatuena, biztanleen % 85 baitira katolikoak. Uharteko hizkuntza ofizialak ingelesa eta txamorroa dira.

Guam gaur egun herri-bozkaren bidez hautatutako gobernatzaileak zuzenduta dago, eta 15 kideko ganbera legegilea du. Guamek Kongresu Federalerako bozkatzeko eskubiderik ez duen ordezkari bat hautatzen du. Estatu Batuetako presidentetzarako hauteskundeetan, Guamgo biztanleek ere bozkatzen dute, baina haien bozak ez dira kontuan hartzen hauteskunde orokorretan.

1980ko hamarkadan eta 1990eko hamarkadaren hasieran, Guamen Estatu Batuetako mankomunitatearen (Commonwealth) lurralde bat izateko mugimendu handia zegoen, Puerto Ricoren edo Iparraldeko Marianen antzeko estatusarekin. Hala ere, AEBetako Gobernu Federalak ez zion erantzun Guamen eskaerari, eta Guamgo buruzagiek proposamena baztertu zuten. Bada beste proposamenik: adibidez, beste Marianekin batera mankomunitate askea sortzearena, baina ideiak ez du aurrera egin, AEBak kontra direlako, Guamek finantza-egonkortasunik ez duen aitzakiarekin.

Hiri senidetuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Guam ondorengo hiriekin senidetuta dago:

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia. (2013-07-13). 169. araua: Ozeaniako toponimia. .
  2. (Ingelesez) Taipei City Council. (Noiz kontsultatua: 2018-07-20).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]