Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Anonymous

Wikipedia, Entziklopedia askea

Anonymous (euskaraz Anonimo) nazioarteko hacktibismo mugimendu deszentralizatua da. Hainbat gobernu eta elkarteren aurkako ekintzak burutu izan dituzte. Kideak Anons izenarekin ezagutzen dira eta V for Vendetta komiki eta filmean ikusitako Guy Fawkesen maskara erabili ohi dute.[1] Hasiera batean beren aktibismoa internetera mugatzen zen, baina denborarekin saretik kanpo ere ekintzak burutzen hasi ziren.

Hierarkia edo buruzagi gabeko mugimendua denez, orokorrean zaila da Anonymousi buruzko albisteen edo informazioen benetakotasuna baieztatzea. Era berean, kideen anonimotasuna dela eta, pertsona ezberdinek albiste faltsuak sor ditzakete mugimenduaren izenean.

Anonymouseko kideak zentsuraren eta internetaren kontrolaren aurka daude, eta beren ekintza gehienak zentsura leporatzen zaien gobernu, erakunde eta korporazioen aurka burutu dituzte. Anonymous Occupy mugimenduaren eta Arabiar Udaberriaren lehen aldekoetako bat izan zen.[2] 2008tik aurrera Anonymouseko kideen artean ohiko bilakatu da kideen jarduera txantxetan eta entretenimenduan edo aktibismo serioagoan (eta, kasu batzuetan, politikoan) oinarritu behar den eztabaidatzea.[3]

Anonymousek lidergorik edo hierarkiarik ez duenez bere ekintzak ezin zaizkie egotzi mugimenduaren partaide diren guztiei modu orokorrean. Kide batzuek bide legalak erabiltzen dituzte protesta egiteko, beste batzuek, berriz, legez kanpoko neurriak erabiltzen dituzte, hala nola, DDoS erasoak eta pirateria.[3] Taldeko kide dela adierazi nahi duen edonork har dezake parte.[2] The Observer egunkari britaniarreko Carole Cadwalladr kazetariak mugimenduaren egitura deszentralizatua Al Kaidaren egiturarekin alderatu zuen: “Anonymousen sinisten baduzu eta Anonymous deitzen baldin bazara, Anonymous zara.[4] Taldearen arau urriak norberaren nortasuna jakitera ez ematea, taldeari buruz ez hitz egitea eta hedabideak ez erasotzea dira.[3]

4chan (2003-2007)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anonymous izena interneteko erabiltzaileek irudiak eta iruzkinak argitaratzeko duten anonimotasunean oinarriturik dago. Anonymous izena modu kolektiboan erabiltzen hasi zen lehen aldia interneteko irudi taula edo imageboardetan izan zen, batik bat 4chanen. Bertan “Anonimoa” izena ematen zaie identifikatu gabe iruzkinak uzten dituzten bisitariei. Irudi tauletako erabiltzaileek “Anonimoa” pertsona bakarra izan zitekeenaren ideiarekin txantxak egiten zituzten. Kontzeptuak garapen handia jaso zuen 2004ean, 4chaneko adiministratzaile batek "Forced_Anon" protokoloa aktibatu eta argitalpen guztiei “Anonimoa” izena eman zienean.[3] Irudi taulen ospea handitzen zihoan einean “Anonimoa” (Anonymous) izen gabeko pertsonen kolektibo bat izan zitekeenaren ideia interneteko meme bilakatzen hasi zen.[5]

4chaneko zenbait erabiltzaile txantxak eta ekintzak burutzeko batzen hasi ziren. Honen adibide da 2006ko uztailaren 12an Habbo Hotel sare sozial finlandiarrari egindako erasoa. Habboko moderatzaileak joera arrazistak zituztela ohartzean, afroamerikar itxurako pertsonaia bat zerabilten hainbat pertsona igerilekurako sarrera blokeatzen hasi ziren, sare sozialean iskanbila handia sortuz.[6] 4chanen erabiltzaile kopuruak izan zuen gorakada medio, internetetik kanpoko txantxak burutzen hasi ziren hainbat erabiltzaile, hauek prestatzeko Internet Relay Chat (IRC) mezularitza sistema erabiltzen zutelarik.[3] Honek, Anonymous prentsan lehen aldiz aipatzea ekarri zuen,  Los Angeleseko KTTV telebista kateak eginiko erreportaje batean. Bertan, taldea “esteroidedun pirata informatiko”, “terrorista nazional” eta “interneteko gorroto makina” modura izendatu zuten.[7][3]

Encyclopedia Dramatica (2004-Gaur egun)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Encyclopedia Dramatica 2004ean Sherrod DiGrippok sorturiko wikia da. Hasiera batean Livejournalekin loturiko esamesak dokumentatzeko sortu zen arren, Anonymous parodiarako eta beste zenbait helburutarako erabiltzen hasi zen.[8] Webguneak interneteko meme, kultura eta ekitaldiak biltzen ditu. Encyclopedia Dramatica Anonymousek Zientziologiaren aurka abiaturiko kanpainan erabilia izan zen. [9]2011ko apirilaren 14ean Oh Internet webguneak ordezkatu zuen Encyclopedia Dramatica. Erabiltzaileek gogor kritikatu zuten webgune berria. Anonymousek "Operation Save ED" (ED Salbatu Operazioa) abiarazi zuen Encyclopedia Dramatican zegoen eduki guztia salbatzeko asmoz.[10] Informazio guztia encyclopediadramatica.ch webgunean argitaratu zen.[11]

Project Chanology (2008)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anonymous hacktibismoarekin lehen aldiz 2008an erlazionatu zen, Zientziologiaren elizaren aurkako hainbat ekintza burutu ostean. Ekintza hauek Chanology Proiektua izena jaso zuten. 2008ko urtarrilaren 15ean Gawker esames blogak Tom Cruise aktore eta zientziologoak erlijioa goraipatzen zuen bideo bat argitaratu zuen.[12] Elizak egile-eskubideen urraketa bat egon zela argudiatuz YouTube eta Gawkerri bideoa ezabatzeko esan zien, egin ezean auzitegietara eramango zituztela esanaz.[13] 4chaneko erabiltzaileek erantzun modura hainbat ekintza burutu zituzten elizaren aurka, besteak beste telefono bromak eginaz, tinta kartutxoak gastatzeko fax beltzak bidaliz eta beraien webguneen aurka DDoS erasoak eginaz.[3][14]

DDoS erasoak hasiera batean Gigaloader eta JMeter aplikazioen bidez egin ziren, baina denborarekin Low Orbit Ion Cannon (LOIC) aplikazioa erabiltzen hasi ziren, beraien bereizgarri bilakatu zelarik. Hala ere, aplikazio honen erabilerak esperiantzia gutxiko hainbat kide atxilotzea ekarri zuen, ez bai zuten beren IP helbidea ezkutatzerik lortu.[3]

DDoS erasoak burutzen zituzten bitartean Anon talde batek ahots robotikodun bideo bat igo zuten YouTubera, non Anonymousek “Zuen jarraitzaileen hobebeharrez, gizateriaren hobebeharrez eta gure gozamenerako, internetetik kanporatuko zaituztegu” esan zien “Zientziologiako buruei”.[15][3]

Otsailaren 10ean mundu osoko hainbat Anonymouseko kidek Zientziologiaren Elizaren instalazioetan protestak burutu zituzten.[16] Manifestari askok Guy Fawkesen maskara estilizatuak zeramatzaten. Maskara hoiek V for Vendetta  eleberri grafikoak eta filmak bihurtu zituen ospetsu, non iraultzaile anarkista bat gobernu totalitario baten aurka borrokatzen zen. Maskarak Anonymousen sinbolo bilakatu ziren.[3] Elizaren aurkako protestek urte osoa iraun zuten, besteak beste martxoaren 15ean buruturiko "Operation Party Hard" eta apirilaren 12an buruturiko "Operation Reconnect" operazioen bidez. [17][18][19]Hala ere, urtearen erdialderako manifestari geroz eta gutxiago batzen zituzten eta IRC kanaletan antolaturiko antolatzaile ugari proiektutik aldentzen hasi ziren.[3]

Operation Payback (2010)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2009aren hasieran zientziologoek manifestariei geroz eta kasu gutxiago egiten zieten eta beraien zibersegurtasuna hobetu zuten.  Hori dela eta, Anonymousen ekintzak hein handi batean bukatutzat eman ziren.  Honen ostean barne liskarrek berhartu zuten protagonismoa, politikoki konprometituak diren kideen (4chaneko lengoaian “moralak” deituak) eta entretenimendu hutsa bilatzen duten kideen (“troll”ak deituak) artean.[3] 2010eko irailerako, taldeak publizitate gutxi jaso zuen urtebetez, eta kideen interesak behera egin zuen. Beren ekintzak geroz eta tamaina txikiagokoak ziren eta IRC kanaletan antolatzetik berriro ere 4chanen antolatzera pasa ziren.

2010eko irailean Anonymousek Aiplex Software enpresa indiarraren berri izan zuen. Hainbat zinema estudiok enpresa hau kontratatu zuten egile-eskubideak urratzen dituzten pertsonek erabiltzen dituzten webguneen aurka DDoS erasoak jaurtitzeko, adibidez The Pirate Bayri.[20][3] IRC kanaletatik antolatuz, irailaren 17an Anonymousek DDoS eraso bat jaurti zuen Aiplexen webgunera, egun baterako itxiz. Honen ostean Recording Industry Association of America (RIAA) eta Motion Picture Association of America (MPAA) elkarteen webguneak bota zituzten.[3] Irailaren 19an Copyright Allianceren webgunea pirateatu zuten, bide batez operazioaren izena publiko eginaz: "Payback Is A Bitch" edo laburbilduz "Operation Payback". [3] Anonymousek, igorritako prentsa ohar batean, hau esan zuen:

Anonymous nekatuta dago Internet kontrolatzen duten eta pertsonek informazioa zabaltzeko dituzten eskubideak, eta garrantzitsuena den elkarren artean PARTEKATZEKO eskubidea, isilarazten dituzten interes korporatiboekin. RIAA eta MPAAk artistei eta beren kausari laguntzen diotela saltzen dute, hala ere, ez dute horrelakorik egiten. Beren ikuspuntutik ez dago esperantzarik, soilik dolar ikurrak. Anonymousek ez du horrelakorik jasango.[21]

Anonymousek mundu osoko erakunde eta norbanakoen web-orriak itxi zituzten, besteak beste Australiako Australian Federation Against Copyright Theftena[22], Espainiako Sociedad General de Autores y Editoresena (SGAE)[23] edo Kiss taldeko Gene Simmonsena.[24] 2010eko urriaren 7rako, Payback operazioan erasotutako webgune guztien artean 537.55 orduko inaktibitatea izan zuten.[24]

Anonymouseko kideak Guy Fawkesen maskara jantzita.

2010eko azaroan WikiLeaks erakundea txosten eta dokumentuak filtratzen hasi zen. Estatu Batuetako Gobernuak erakundearen aurka eginiko legezko mehatxuen aurrean Amazonek WikiLeaks bere zerbitzarietatik bota zuen eta PayPal, MasterCard eta Visak erakundeari zerbitzua moztu zioten.[25] Payback Operazioa hedatu egin zen “Operation Avenge Assange” gehitu ahal izateko. Anonymousek prentsa ohar bat egin zuen PayPal beraien jomugan zegoela esanaz. Anonymousek PayPalen bloga; PostFinance, WikiLeaksi zerbitzua ukatu zion finantza enpresa suitzarraren webgunea; EveryDNS, WikiLeaksi zerbitzua ukatu zion web ahokaleku enpresaren webgunea eta WikiLeakseri zerbitzuak ukatzea bultzatu zuen Joe Lieberman senatari estatubatuarraren webgunea ezabatu zituen.[3]

Abenduaren 8an Anonymousek PayPalen webgune nagusiaren aurkako eraso bat egin zuen. Erasoak PayPal.com behera bota zuen, ordubetez abenduaren 8an eta une batez abenduaren 9an. Egun berdinean Visa eta MasterCarden webguneak behera bota zituzten.[26] Anonymousek Amazonen webgunea behera botatzeko asmoak zituela adierazi zuen, baina ez zuten lortu. PayPalek 5,5 milioi US $etan balioztatu zuen erasoak sorturiko kaltea. Beranduago erasotzaileen 1000 IP pasa zizkion FBIari. Horrek gutxienez 14 atxiloketa ekarri zituen. Hauek “PayPal 14” goitizena jaso zuten. 2013ko abenduaren 5ean 14 horietako 13 erruduntzat jo zituen epaimahaiak. [27]

Payback Operazioaren osteko urteetan protesten eta erasoen helburuak dibertsifikatzen joan ziren. 2011ko urtarriletik aurrera Anonymousek Operation Tunisia (Tunisia Operazioa) izenez ezagutu ziren zenbait ekintza gauzatu zituen Arabiar Udaberriaren alde. Tflow deituriko hacktibista batek tunisiarrek beren web nabigatzaileak gobernuaren zaintzatik babesteko script bat sortu zuen. Sabu izeneko beste hacktibista batek beste kide batzuekin batera, ustez, Londresko web ostatu enpresa bateko zerbitzariak bahitu zituen DDoS eraso bat egiteko, tunisiako gobernuaren webguneak deskonektatuz. Sabuk Tunisiako boluntario baten ordenagailua ere erabili zuen Mohamed Ghannouchi lehen ministroaren webgunea hackeatzeko, Anonymousen mezu batekin ordezkatuz. Anonymousek disidente tunisiarrek grabaturiko bideoak zabaltzen ere lagundu zuten.[28] Operation Egypt (Egipto Operazioa) deituriko beste ekintza batzuk ere gauzatu ziren, non Anonymousek Telecomix aktibista taldearekin elkarlanean aritu zen disidenteei gobernuak zentsuratutako webguneetara sartzen laguntzeko. Sabu eta Topiaryk Bahrain, Egipto, Libia, Jordania eta Zimbabweko gobernuen webguneen aurkako erasoetan hartu zuten parte.

2011ko otsailean Tflow, Sabu, Topiary eta Kayla hacktibistak Aaron Barr, HBGary Federal segurtasun informatikoko enpresaren CEOaren aurkako zibereraso bat egiteko batu ziren, honek Anonymousen inguruan ikerketa bat egin zuelako eta hainbat kide agerian uzteko mehatxua egin zuelako.

Anonymousen hainbat eraso homofobiaz akusatuak izan diren erakundeen aurka zuzendu dira. 2011ko otsailean AnonNews.org webgunean gutun ireki bat argitaratu zen Kansasasen (Estatu Batuak) egoitza duen Westbroko Eliza Bataiatzailea mehatxatuz. Erakunde hau hiletetan "Jainkoak marikoiak gorroto ditu" zioten kartelekin piketeak egiteagatik da ezaguna.[3] Shirley Phelps-Roper, elizako kide den abokatua, zuzeneko irratsaio batean parte hartzen zebilenean Anonymousek elizaren webgune bat pirateatu zuen. 2012ko abenduan elizak Sandy Hook lehen hezkuntzako eskolako tiroketaren biktimen hiletetan pikete bat egiteko asmoa iragarri ondoren, Anonymousek elizako kideen izenak, telefono zenbakiak, helbide elektronikoak eta helbideak argitaratu zituen eta GodHatesFags.com webgunea eraitsi zuen DDoS eraso batekin.[29] Hacktibistek elizaren zergetatik salbuetsitako egoera ikertzeko eskaerak ere egin zituzten.[30] 2012ko abuztuan Anonymousek Amama Mbabazi lehen ministro ugandarraren webgunea pirateatu zuen, Ugandako Parlamentuak heriotza zigorra onartzen zuen homosexualitatearen aurkako lege bat hartu zuelako.[31]

2011ko apirilean Anonymousek Sonyren aurkako eraso batzuk egin zituen PlayStation 3 kontsolako hackak geldiarazteagatik. Sonyren 100 milioi kontu baino gehiago arriskuan jarri ziren, eta Sony Qriocity eta PlayStation Network zerbitzuak hilabete batez desagerrarazi zituzten eraso zibernetikoen ondorioz.[32]

2011ko abuztuan Anonymousek BART (San Francisco Bay Area Rapid Transit System) garraio publikoaren aurkako eraso bat gauzatu zuen, #OpBart izena jaso zuena. Garraiobidearen erabiltzaileen informazioa publiko egin zen Anonymouseko webgunean. Hau BARTeko bi poliziak Charles Hill tiroz erail zutelako egin zuten.[33]

2011ko irailean New Yorken Occupy Wall Streeteko protestak hasi zirenean, Anonymous lehen parte-hartzaileetako bat izan zen, eta mugimendua Bostonera zabaltzen lagundu zuen.[2] Urrian, Anons batzuek New Yorkeko burtsaren webguneari eraso egin zioten, eta beste batzuek twitter bidez ekintzaren aurka egin zuten.[34] Anons batzuek Londresko Burtsaren kanpoan protesta bat antolatzen ere lagundu zuten 2012ko maiatzaren 1ean.[35]

Anonymousek haur pornografia duten webguneei zuzendurik Operation Darknet abiarazi zuen 2011ko urrian. Taldeak "Lolita City" izeneko haur-pornografia gune bat pirateatu zuen, Freedom Hostingek ostatatua, eta webgunearen 1.589 erabiltzaileren izenak argitaratu zituzten. Anonymousek adierazi zuenez pedofiloek argazkiak trukatzeko erabiltzen zituzten berrogei webgune itxi zituen.[36] 2012an OpDarknetV2 gauzatu zen, eta haur pornografia edukitzearen susmagarri zen webgune bateko erabiltzaileen izenak filtratu zituzten.[37] Urte berdinean Anonymousek Darknet Operazioaren jarraipen gisara #OpPedoChat kanpaina abiarazi zuen Twitterren. Haur pornografia internetetik ezabatzeko asmotan taldeak ustezko pedofilo batzuen helbide elektroniko eta IP helbideak argitaratu zituen.

2012ko urtarrilaren 19an Estatu Batuetako Justizia Sailak Megaupload, artxiboak trukatzeko gunea, itxi zuen egile-eskubideak urratzeagatik. Anonymousek DDoS eraso multzo batekin erantzun zion AEBetako gobernuari eta egile-eskubideen aldeko erakundeei; RIAA, MPAA, Broadcast Music, Inc. eta FBIaren webguneak itxiz.[38]

2012ko apirilean, Anonymousek Txinako gobernuaren 485 webgune pirateatu zituen, batzuk behin baino gehiagotan, herritarrek jasaten zuten tratua salatzeko. "Justiziaren alde, askatasunaren alde [eta] demokraziaren alde borrokatzeko" eskatu zioten jendeari.[39][40][41]

2012ko azaroan Gazako Zerrendan egindako “Defentsa-zutabea” operazio militarrari erantzunez, Anonymousek ehunka webgune israeldar ezabatu zituen DDoS erasoekin.[42] Anonymousek Israelen aurkako beste "zibereraso masibo" bat agindu zuen 2013ko apirilean, Gazan egindako ekintzengatik errepresalian, eta Israel "Interneteko mapatik ezabatuko" zutela agindu zuten.[43] Hala ere, DDoS erasoek aldi baterako etenaldiak baino ez zituzten eragin, eta, ondorioz, zibergerrako adituek iradoki zuten taldeak ezin izan zuela botnet-operadoreak kontratatu edo errekrutatu erasorako.[44][45]

Million Mask March

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2013ko azaroaren 5ean Anonymouseko manifestariak mundu osoan bildu ziren Million Mask Marcherako. Mundu osoko 400 hiritan manifestazioak egin ziren Guy Fawkesen gauarekin bat egiteko.[46] Hau ez da martxa bakarra izan; urteetan zehar beste asko izan dira, hala nola 2015eko martxa, Londresen, Erresuma Batuan altxamendu bihurtu zena.

Operation Safe Winter

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Safe Winter operazioa etxebizitza-gabeziaren inguruan kontzientzia sortzeko ahalegina izan zen, baliabideak biltzearen eta birbanatzearen bidez. Programa hau 2013ko azaroaren 7an hasi zen, Anonymous UK-k ekintzarako deia egin ondoren. [47]

Poliziak Michael Brown afro-amerikar desarmatua Fergusonen, Missourin tirokatu ostean “Ferguson Operazioa”, Anonymousekin harremanak zituela esan zuen hacktibista taldeak, poliziaren aurkako protesta zibernetikoa antolatu zuten.[48] Hiriko funtzionarioek posta elektronikoko sistemei eraso egin zietela eta telefonoak hil egin zirela esan zuten. [49]Anonymousek Brown tirokatu zuen poliziaren izena argitaratzeko asmoa erakutsi zuen. Abuztuaren 14ean egin zuten hau,[50] [51]baina poliziak adierazi zuenez Anonymousek publiko eginiko nortasuna okerra zen.[52] Honen ostean twitterrek Anonymousen kontua bertan behera utzi zuen.[53]

2014ko azaroaren 19an jakinarazi zen Anonymousek gerra zibernetikoa deklaratu ziola Ku Klux Klani (KKK) astebete lehenago, Fergusongo istiluen ostean KKKek heriotza mehatxua egin ondoren. KKKaren twitterreko kontua pirateatu zuten, KKKaren webguneak hartzen dituzten zerbitzariei eraso egin zieten eta kideen datu pertsonalak zabaltzen hasi ziren.

2014ko azaroaren 24an, Anonymousek Cleveland hiriko webgunea itxi zuen eta bideo bat argitaratu zuen polizia batek Tamir Rice, jostailuzko arma batekin jolasean zebilen hamabi urteko ume bat tiro batez hil ondoren.[54]

Charlie Hebdo

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2015eko urtarrilean, Anonymousek bideo bat eta twitter bidezko adierazpen bat argitaratu zuten Charlie Hebdoren aurkako erasoa gaitzestuz. Bideoak "Al Kaida, Estatu Islamikoa eta beste terrorista batzuentzako mezua" dela dio, eta taldearen Belgikako kontura igo zen.[55] Anonymousek gerra deklaratu zien terroristei eta sare sozial guztietatik beren kontu itxiko zituela zin egin zuen.[56] Urtarrilaren 12an ustez talde hauetako batena zen webgune bat eraitsi zuten.[57] Ekintzaren kritikoek ohartarazi zutenez, estremisten webguneak ixteak hauek kontrolatzea zailduko zuen.[58]

“Reclaim Australia” taldearen manifestazio anti-islamiarra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anonymous taldea neonaziekin erlazionatutako “Reclaim Australia” (Australia Berreskuratu) taldeak deitu zuen manifestazio anti-islamiarraren aurka agertu zen. “Erlijio-gorrotora bultzatzen duen eskuin muturreko talde” modura izendatu zituen eta beraien aurkako manifestazio baterako deia egin zuten.[59]

Operation CyberPrivacy

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2015eko ekainaren 17an Anonymousek bere gain hartu zuen Kanadako gobernuaren webguneen aurkako eraso baten erantzukizuna, C-51 lege-proiektua onartu izana salatzeko. Lege antiterrorista horrek botere gehigarriak ematen dizkie Kanadako inteligentzia-agentziei. Erasoak hainbat agentzia federalen webguneei eragin zien aldi baterako.[60]

Operation KKK

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2015eko urriaren 28an Anonymousek, Ku Klux Klan eta beste talde afiliatu batzuetako 1.000 kide ingururen izenak ezagutaraziko zituela iragarri zuen, prentsa ohar batean honako hau adieraziz: "Zuen nortasunak izarapean ezkutatzen dituzten eta gizartearen maila guztietan infiltratzen diren terroristak zarete. Ku Klux Klanen pribatutasuna jada ez da existitzen ziberespazioan".[61] Azaroaren 2an, 57 telefono-zenbaki eta 23 helbide elektronikoz osatutako zerrenda bat (ustez KKK-ko kideenak) argitaratu zen, eta hedabideen arreta jaso zuen.[62] Hala ere, "@Operation_KKK" twitter kontuko tweet batek ukatu egin zuen informazio hori eman izana. [63][64][65] Taldeak, izenak azaroaren 5ean ezagutzera emateko asmoa zuela adierazi, eta azkenean hala egin zuen.[66]

2015eko azaroan, Anonymousek Estatu Islamikoaren aurkako operazio garrantzitsu bat iragarri zuen Parisko erasoen ondoren, honako hau adieraziz: "Mundu osoko anonymousek jazarriko zaitu. Jakin ezazu aurkituko zaitugula eta ez zaitugula joaten utziko".[67][68][69] Estatu Islamikoak Telegram bidez erantzun zuen "Inozoak" esanaz eta "Zer hackeatuko dute?" galdetuz.[70] [71]Hurrengo egunean, Anonymousek twitterren Estatu Islamikoaren aldeko 3,824 kontu kendu zituela adierazi zuen, eta hirugarren egunean, 5.000 kontu baino gehiago.[72] Astebete beranduago, Anonymousek bere erreklamazioa 20.000 kontutara igo zuen eta hauen zerrenda bat kaleratu zuen.[73] Barack Obama, Hillary Clinton, The New York Times eta BBC Newsen twitter kontuak zeuden zerrendan. BBCk jakinarazi duenez, zerrendako kontu gehienak aktibo zeuden oraindik.[74]

#BoycottThailand

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anonymousekin erlazionatutako Blink Hacker Taldeak Thailandiako kartzelen webgune eta zerbitzariak pirateatu zutela baieztatu zuen. [75]Informazio konprometitua sarean partekatu zen. Thailandiako presoek jasaten zuten tratu txarrei erantzunez egin zuten erasoa.

2016ko Ameriketako Estatu Batuetako hauteskundeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2016ko martxoan, Anonymousek Donald Trumpi gerra deklaratu ziola jakinarazi zuten.[76] Hala ere, "Anonymous Official" izeneko Youtubeko kanalak bideo bat kaleratu zuen #OpTrump “Anonymousek ordezkatzen duen guztiaren aurka doan” operazio gisara definituz, zentsurari erreferentzia eginaz, eta “"denontzat gaude, bere ahotsa entzuten utziz, baita delako pertsona hori… munstro bat bada ere" gaineratuz.[77] Anonymousek Hillary Clintoni ere gerra deklaratu ziola jakinarazi zen.[78]

2017aren amaieran, QAnon, ”benetako” Anonymous zela esan zuen Trumpen aldeko taldea sortu zen 4chanen. Erantzun gisa QAnon kolektiboaren marka lapurtzen ari zela ohartarazi zuten Anonymouseko Trumpen aurkako kideek.[79][80][81]

Hegoafrikako ustelkeria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anonymous Africa izeneko talde batek DDoS eraso batzuk egin zituen 2016ko ekainaren erdialdean Gupta familia hegoafrikarrarekin lotutako webguneetan. South African Broadcasting Corporationen eta Economic Freedom Fighters eta Zanu-PF alderdi politikoen webguneei ere eraso egin zieten beraien "erretorika sozialista nazionalistak eta arrazakeriaren politizazioa" medio.[82]

Nazio Batuen Erakundea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020ko otsailean, Anonymousek Nazio Batuen webgunea pirateatu zuen eta orrialde bat sortu zuen Taiwanentzat, 1971tik NBEn eserlekurik ez duen herrialdea. Pirateatutako orrialdeak Taiwango bandera, KMT ikurra, Taiwango independentzia bandera bat eta Anonymousen logotipoa zituen. Zerbitzari pirateatua Nazio Batuen Ekonomia eta Gizarte Gaietako Sailekoa zen.[83]

George Floyden erailketa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

George Floyden erailketaren ostean Ameriketako Estatu Batuetan izandako protesten ondorioz Anonymousek bideo bat kaleratu zuen Facebooken, eta Minneapoliseko Polizia Sailera bidali zuen 2020ko maiatzaren 28an, Minneapoliseko Polizia Sailaren aurkako mendeku bila doazela eta "beraien krimenak munduari erakutsiko" dizkiela esanaz.[84][85]

BBC Newsen arabera, Facebookeko orrialde horrek ez zuen nabarmentasunik, eta Objektu Hegalari Ezezagunen eta "Txinak mundua konkistatzeko duen planarekin" lotutako zalantzazko edukiak dituzten bideoak argitaratu zituen.[86] George Floydi buruzko bideoa argitaratu eta Minneapoliseko poliziaren webgunea, polizia ofizialaren arduraduna dena, erori ondoren lortu zuten oihartzuna. Geroago, Tim Walz, Minnesotako gobernadoreak, eskualdeko ordenagailu guztiek eraso sofistikatu bat jasan zutela esan zuen. BBC Newsen arabera, DDoS erasoa ez zen sofistikatua izan.[86]

Trump-Epsteinen bortxaketa kasua eta profil handiko beste akusazio batzuk

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020ko maiatzaren 31n, Anonymousen parte zela zioen pertsona edo talde batek Scribdeko OpDeathEaters kontura zenbait dokumentu igo zituela adierazi zuen, Donald J. Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidentearen eta Jeffrey Epsteinen aurkako ebidentzia dutenak, pedofilia, bortxaketa eta sexu-eraso kasu askotan. Aurkitu zutenaren arabera, Epstein eta Trump koakusatuak ziren kasu batean.[87]

Gainera, Erresuma Batuko errege-familiak Diana printzesa hil izanaren frogak zituztela esan zuten, errege-familiak sexu-trafikoko sare batean parte hartzearen aurkako frogak zituelako. Beste akusatu batzuk Bill Gates eta Naomi Campbell izan ziren.[88]

Anonymousek badu lelo edo lema bat:

Knowledge is free.

We are Anonymous.

We are Legion.

We do not forgive.

We do not forget.

Expect us!

Ezagutza librea da.

Anonymous gara.

Legioa gara.

Ez dugu barkatzen.

Ez dugu ahazten.

Itxaroiguzu!

Anonymous Euskal Herrian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herrian ere izan da Anonymousen izena erabili duenik. 2011. urtean Anonymous izenpean adierazpen bat egin zuen talde batek. Adierazpen honetan politika kaleetara eta internetera eramateko beharra azpimarratzen da. Anonymousen filosofia ikus daiteke, “Anonymous denok gara: Zu ere bai”  esanaz amaitzen bai dute komunikatua. [89] Bost helburu zituen taldeak:[90]

  • Ekintza politiko eta sozialerako mugimenduen antolaketan aurrerakada. Hiritarren parte-hartzea politikan. Demokrazia zuzena.
  • Konponbide demokratikoa Euskal Herriarentzat. Bake bideen eta bide politikoen aldeko apustua.
  • Terrorismo eta indarkeriarik ez.
  • Autodeterminazioa Euskal Herriarentzat.
  • Emakumeek jasaten duten indarkeriaren aurkako borroka.

2011ko urtarrilaren 27an buruturiko greba orokorra babestu zuten, Strikeback operazioa abian jarriz. Komunikabideek egun horretan “normaltasuna” islatuko zutela aurreikusiz, herritarrek egun horren errealitatea dokumentatu eta zabaltzea zen operazioaren asmoa. [91] Grande-Marlaska epaileak itxitako apurtu.org webguneari ere egin zioten erreferentzia. [92]

2015ean Gasteizen burutu zen herri harresian izaniko atxiloketetan ertzaintzak buruturiko gehiegikeriei erantzunez La Nueve de Anonymous (Anonymouseko Bederatzia) taldeak EAJ alderdiaren datu basea eskuratu zuela jakinarazi zuen. Ohartarazpena ere egin zioten alderdiariErrezatzen hasi zaitezte Interneteko unibertsoan agerian ez geratzeko” esanaz. La Nueve de Anonymousek Espainiar Estatu osoan jarduten du eta 13TV katea edo Vox alderdiaren webgunea hackeatzeagatik egin ziren ezagun.[93][94]

2020an “Anonymous Euskal Herria” izeneko telegram kanal bat zabaldu zen. Bertan Zaldibarko zabortegian gertaturiko istripuaren jarraipena egin zen. [95]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Waites, Rosie. (2011-10-20). «The man behind the V for Vendetta mask» BBC News (Noiz kontsultatua: 2020-07-23).
  2. a b c Kelly, Brian (2012). "Investing in a Centralized Cybersecurity Infrastructure: Why 'Hacktivism' can and should influence cybersecurity reform" (PDF). Boston University Law Review. 92 (5): 1663–1710. Retrieved May 2, 2013.
  3. a b c d e f g h i j k l m n o p q (Ingelesez) Olson, Parmy. (2012-06-05). We Are Anonymous: Inside the Hacker World of LulzSec, Anonymous, and the Global Cyber Insurgency. Little, Brown ISBN 978-0-316-21353-0. (Noiz kontsultatua: 2020-07-23).
  4. (Ingelesez) «Anonymous: behind the masks of the cyber insurgents» the Guardian 2012-09-08 (Noiz kontsultatua: 2020-07-23).
  5. «Scientology: the Anonymous protestors - Times Online» web.archive.org 2008-09-05 (Noiz kontsultatua: 2020-07-23).
  6. «Pool's Closed» Know Your Meme (Noiz kontsultatua: 2020-07-23).
  7. «MyFox Los Angeles | FOX 11 Investigates: 'Anonymous'» web.archive.org 2008-05-22 (Noiz kontsultatua: 2020-07-23).
  8. (Ingelesez) Dibbell, Julian. (2009-09-21). «The Assclown Offensive: How to Enrage the Church of Scientology» Wired ISSN 1059-1028. (Noiz kontsultatua: 2020-07-23).
  9. «Mediasite Viewer - Talks: Games & Incivility» web.archive.org 2011-07-14 (Noiz kontsultatua: 2020-07-23).
  10. «AnonNews.org : Everything Anonymous» web.archive.org 2013-05-10 (Noiz kontsultatua: 2020-07-23).
  11. AM, Jijo Jacob 06/22/11 AT 6:43. (2011-06-22). «Who is LulzSec hacker Ryan Cleary?» International Business Times (Noiz kontsultatua: 2020-07-23).
  12. «Cruise bio hits stores as video clip of actor praising Scientology makes it way to Internet - AP Worldstream | HighBeam Research» web.archive.org 2013-11-06 (Noiz kontsultatua: 2020-07-23).
  13. «Tom Cruise's Scary Movie; In Church Promo, the Scientologist Is Hard to Suppress - The Washington Post | HighBeam Research» web.archive.org 2013-11-05 (Noiz kontsultatua: 2020-07-23).
  14. «Fair game; Scientology.(Cyberwarfare against a cult)(Anonymous) - The Economist (US) | HighBeam Research» web.archive.org 2013-11-05 (Noiz kontsultatua: 2020-07-23).
  15. (Ingelesez) MAR. Online group declares war on Scientology. ISSN 1486-8008. (Noiz kontsultatua: 2020-07-23).
  16. «Scientology Faces Wave of Cyber Attacks" - Cape Times (South Africa), March 4, 2008 | Online Research Library: Questia Reader» www.questia.com (Noiz kontsultatua: 2020-07-23).
  17. «Queens Anonymous Member Gets a Letter from Scientologists - New York - News - Runnin' Scared» web.archive.org 2013-06-06 (Noiz kontsultatua: 2020-07-23).
  18. «Scientology site gets a facelift after protests | Information, Gadgets, Mobile Phones News & Reviews | News.com.au» web.archive.org 2013-05-12 (Noiz kontsultatua: 2020-07-23).
  19. «Anger as police ban placards branding Scientology a cult FREE SPEECH: PROTEST - The Sunday Herald | HighBeam Research» web.archive.org 2014-07-14 (Noiz kontsultatua: 2020-07-23).
  20. (Ingelesez) «Attacks target recording industry» BBC News 2010-09-20 (Noiz kontsultatua: 2020-07-23).
  21. (Ingelesez) «RIAA Goes Offline, Joins MPAA As Latest Victim Of Successful DDoS Attacks» TechCrunch (Noiz kontsultatua: 2020-07-23).[Betiko hautsitako esteka]
  22. «Operation Payback directs DDoS attack at AFACT» iTnews (Noiz kontsultatua: 2020-07-23).
  23. (Ingelesez) «Spanish entertainment industry feels wrath of Anonymous» www.theregister.com (Noiz kontsultatua: 2020-07-23).
  24. a b (Ingelesez) «4chan Users Organize Surgical Strike Against MPAA» Panda Security Mediacenter 2010-09-17 (Noiz kontsultatua: 2020-07-23).
  25. (Ingelesez) «Wikileaks 'data war' gathers pace» BBC News 2010-12-09 (Noiz kontsultatua: 2020-07-23).
  26. (Ingelesez) «WikiLeaks supporters disrupt Visa and MasterCard sites in 'Operation Payback'» the Guardian 2010-12-09 (Noiz kontsultatua: 2020-07-23).
  27. (Ingelesez) Musil, Steven. «Anonymous hackers plead guilty to 2010 PayPal cyberattack» CNET (Noiz kontsultatua: 2020-07-23).
  28. «Anonymous and the Arab uprisings - Middle East - Al Jazeera English» web.archive.org 2013-04-09 (Noiz kontsultatua: 2020-07-23).
  29. «Anonymous vows to ‘destroy’ Westboro Baptist Church over Sandy Hook picket plans | The Raw Story» web.archive.org 2013-05-25 (Noiz kontsultatua: 2020-07-23).
  30. «Hacktivists strike Westboro Baptist Church over Newtown tragedy — RT USA» web.archive.org 2013-05-14 (Noiz kontsultatua: 2020-07-23).
  31. (Ingelesez) «Uganda hacked 'over gay rights'» BBC News 2012-08-16 (Noiz kontsultatua: 2020-07-23).
  32. «Sony caught up in cyber war with indignant hackers: ; Company with security once considered 'robust' now dealing with constant breaches - Charleston Daily Mail | HighBeam Research» web.archive.org 2014-07-14 (Noiz kontsultatua: 2020-07-23).
  33. (Ingelesez) Newton, Casey. (2011-08-14). «BART website hacked, customer info leaked» SFGate (Noiz kontsultatua: 2020-07-23).
  34. «Hacker group Anonymous is a nuisance, not a threat - Jan. 20, 2012» web.archive.org 2013-03-27 (Noiz kontsultatua: 2020-07-23).
  35. «Occupy movement takes over parts of London Stock Exchange | UK news | guardian.co.uk» web.archive.org 2012-10-10 (Noiz kontsultatua: 2020-07-23).
  36. «93-Year-Old Australian Faces Pedophilia Charges in Thailand - International Business Times» web.archive.org 2013-07-23 (Noiz kontsultatua: 2020-07-23).
  37. (Ingelesez) Liebowitz, Matt. (2012-05-15). «Anonymous Attacks Suspected Pedophiles Again» msnbc.com (Noiz kontsultatua: 2020-07-23).
  38. (Ingelesez) «Internet strikes back: Anonymous' Operation Megaupload explained» RT International (Noiz kontsultatua: 2020-07-23).
  39. (Ingelesez) Sottek, T. C.. (2012-04-05). «Anonymous hacks Chinese government sites in protest, some still compromised» The Verge (Noiz kontsultatua: 2020-07-23).
  40. (Ingelesez) «Chinese sites 'hit by Anonymous'» BBC News 2012-04-05 (Noiz kontsultatua: 2020-07-23).
  41. (Ingelesez) Protalinski, Emil. «Anonymous hacks hundreds of Chinese government sites» ZDNet (Noiz kontsultatua: 2020-07-23).
  42. (Ingelesez) «Anonymous Targets Israel by Taking Down Hundreds of Websites and Leaking Emails and Passwords» Gizmodo (Noiz kontsultatua: 2020-07-23).
  43. (Ingelesez) Kershner, Isabel. (2013-04-07). «Israel Says It Repelled Most Attacks on Its Web Sites by Pro-Palestinian Hackers» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2020-07-23).
  44. (Ingelesez) Gonsalves, Antone. (2013-05-03). «Experts hope for another failure in next Anonymous attack» CSO Online (Noiz kontsultatua: 2020-07-23).
  45. «Anonymous cyberattack on Israel finds disputed impact | Computerworld…» archive.vn 2013-07-03 (Noiz kontsultatua: 2020-07-23).
  46. (Ingelesez) Quinn, Ben. (2013-11-06). «Protesters gather around the world for Million Mask March» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2020-07-23).
  47. (Ingelesez) «#OpSafeWinter: Anonymous fights homelessness worldwide» The Daily Dot 2014-01-04 (Noiz kontsultatua: 2020-07-23).
  48. (Ingelesez) national, Lindsey BevercloseLindsey BeverGeneral assignment reporter covering; newsEmailEmailBioBioFollowFollowReporter, breaking. «Amid Ferguson protests, hacker collective Anonymous wages cyberwar» Washington Post (Noiz kontsultatua: 2020-07-23).
  49. (Ingelesez) Hunn, David. «How computer hackers changed the Ferguson protests» STLtoday.com (Noiz kontsultatua: 2020-07-23).
  50. (Ingelesez) Schwartz, John; Shear, Michael D.; Paulson, Michael. (2014-08-14). «New Tack on Unrest Eases Tension in Missouri» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2020-07-23).
  51. «Police Say Name Released By ‘Anonymous’ Is Not Officer In Controversial Shooting « CBS St. Louis» web.archive.org 2014-08-15 (Noiz kontsultatua: 2020-07-23).
  52. Pagliery, Jose. (2014-08-14). «Ferguson police deny Anonymous' ID of alleged shooter» CNNMoney (Noiz kontsultatua: 2020-07-23).
  53. (Ingelesez) Hunn, David. «Twitter suspends Anonymous account» STLtoday.com (Noiz kontsultatua: 2020-07-23).
  54. (Ingelesez) Danylko, Ryllie; clevel; .com. (2014-11-27). «Anonymous begins looking into past of Timothy Loehmann, cop who fatally shot Tamir Rice» cleveland (Noiz kontsultatua: 2020-07-23).
  55. (Ingelesez) Lockhart, Keely; Jan 2015, Video source YouTube / anonymous belgique 2:55PM GMT 10. (2015-01-10). «'Hacktivist' group Anonymous says it will avenge Charlie Hebdo attacks by shutting down jihadist websites» www.telegraph.co.uk (Noiz kontsultatua: 2020-07-23).
  56. Thompson, Mark. (2015-01-09). «Hacking group Anonymous promises revenge for Charlie Hebdo attack» CNNMoney (Noiz kontsultatua: 2020-07-23).
  57. (Ingelesez) «Hackers Anonymous 'disable extremist website'» BBC Newsbeat 2015-12-01 (Noiz kontsultatua: 2020-07-23).
  58. (Ingelesez) «Anonymous hackers 'declare war' on jihadists after France attacks» BBC Newsbeat 2015-09-01 (Noiz kontsultatua: 2020-07-23).
  59. (Ingelesez) «Anti-Islamic marches to be held across Australia slammed as ‘racist’, counter protests planned» RT International (Noiz kontsultatua: 2020-07-23).
  60. (Ingelesez) «Government of Canada websites under attack, hacker group Anonymous claims responsibility» National Post (Noiz kontsultatua: 2020-07-23).
  61. (Ingelesez) «Anonymous intends to unveil names of up to 1,000 Ku Klux Klan members» Fox News 2015-10-29 (Noiz kontsultatua: 2020-07-23).
  62. (Ingelesez) Grenoble, Ryan. (2015-11-02). «Anonymous Begins Revealing Information About Alleged Ku Klux Klan Members» HuffPost (Noiz kontsultatua: 2020-07-23).
  63. (Ingelesez) Editors. «The Short List: Anonymous goes after KKK; VW in another emissions stink; 'Brangelina' open up» USA TODAY (Noiz kontsultatua: 2020-07-23).
  64. «https://twitter.com/operation_kkk/status/661319846206967808» Twitter (Noiz kontsultatua: 2020-07-23).
  65. «https://twitter.com/operation_kkk/status/661272341318471680» Twitter (Noiz kontsultatua: 2020-07-23).
  66. «https://twitter.com/operation_kkk/status/662380844711972865» Twitter (Noiz kontsultatua: 2020-07-23).
  67. (Ingelesez) «Anonymous hackers' group declares war on ISIS» www.cbsnews.com (Noiz kontsultatua: 2020-07-23).
  68. (Ingelesez) «#OpParis: Anonymous takes down 5,500 ISIS Twitter accounts» RT International (Noiz kontsultatua: 2020-07-23).
  69. (Ingelesez) «Anonymous 'declares war' on Islamic State» BBC Newsbeat 2015-11-16 (Noiz kontsultatua: 2020-07-23).
  70. (Ingelesez) «ISIS Calls Anonymous ‘Idiots’ As Cyber War Heats Up» Fortune (Noiz kontsultatua: 2020-07-23).
  71. (Ingelesez) Bennett, Cory. (2015-11-17). «ISIS calls Anonymous 'idiots,' offers tips to evade hackers» TheHill (Noiz kontsultatua: 2020-07-23).
  72. (Ingelesez) Cimpanu, Catalin. «One Day Later, Anonymous Already Takes Down 3,824 Pro-ISIS Twitter Accounts - UPDATE» softpedia (Noiz kontsultatua: 2020-07-23).
  73. (Ingelesez) Cimpanu, Catalin. «Anonymous Has Now Taken Down 20,000 ISIS Twitter Accounts, Promises to Go On» softpedia (Noiz kontsultatua: 2020-07-23).
  74. (Ingelesez) Dean, Grace. (2015-11-26). «Anonymous 'anti-Islamic State list' features Obama and BBC News» BBC Newsbeat (Noiz kontsultatua: 2020-07-23).
  75. (Ingelesez) Cimpanu, Catalin. «Anonymous Leaks Databases for 100 Thai Prison Websites» softpedia (Noiz kontsultatua: 2020-07-23).
  76. (Ingelesez) "Anonymous hackers are declaring war on Donald Trump"
  77. "Anonymous - Elucidating #OpISIS and #OpTrump"
  78. "Hackers at #Anonymous Declare WAR on Hillary Clinton Campaign!"
  79. (Ingelesez) «Anonymous deals with its QAnon branding problem» Engadget (Noiz kontsultatua: 2020-07-26).
  80. (Ingelesez) «Anonymous vows to take down Q» TechCrunch (Noiz kontsultatua: 2020-07-26).[Betiko hautsitako esteka]
  81. (Ingelesez) «Anonymous has promised to uncover the truth behind the bizarre 'Qanon' conspiracy theory» The Independent 2018-08-07 (Noiz kontsultatua: 2020-07-26).
  82. (Ingelesez) Fin24, Gareth van Zyl. «EXCLUSIVE: Why Anonymous 'hacked' the SABC, Gupta websites» Fin24 (Noiz kontsultatua: 2020-07-26).
  83. News, Taiwan. «Anonymous creates pro-Taiwan page inside UN website» Taiwan News (Noiz kontsultatua: 2020-07-26).
  84. Anonymous Message To The Minneapolis Police Department. (Noiz kontsultatua: 2020-07-26).
  85. (Ingelesez) «'Anonymous' is back and is supporting the Black Lives Matter protests» The Independent 2020-06-01 (Noiz kontsultatua: 2020-07-26).
  86. a b (Ingelesez) Molloy, David; Tidy, Joe. (2020-06-01). «The return of the Anonymous hacker collective» BBC News (Noiz kontsultatua: 2020-07-26).
  87. (Ingelesez) «Donald Trump & Jeffrey Epstein Rape Lawsuit and Affidavits | Intentional Infliction Of Emotional Distress | Rape» Scribd (Noiz kontsultatua: 2020-07-26).
  88. «Anonymous is Back With 'Proof' Against Trump, Epstein, Royal Family and the Internet is Here For It» News18 (Noiz kontsultatua: 2020-07-26).
  89. (Gaztelaniaz) «Nace la Red Anonymous Euskal Herria» Kaos en la red (Noiz kontsultatua: 2020-07-23).
  90. «Anonymous Euskal Herria: Helburuak» Anonymous Euskal Herria (Noiz kontsultatua: 2020-07-23).
  91. «Anonymous Euskal Herria: 27an Greba Orokorra» Anonymous Euskal Herria 2011-01-26 (Noiz kontsultatua: 2020-07-23).
  92. Berria. «'Apurtu.org' webgunea itxi du Grande-Marlaskak» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-07-23).
  93. «EAJren datu-basea eskuratu duela dio hacker talde batek Gasteizko atxiloketen ondoren» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-07-23).
  94. (Gaztelaniaz) «Anonymous golpea a Vox» Hoy 2018-12-13 (Noiz kontsultatua: 2020-07-23).
  95. «Anonymous Euskal Herria» sustatu.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-23).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]