Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Punjab (Pakistan)

Koordenatuak: 31°20′N 74°13′E / 31.33°N 74.21°E / 31.33; 74.21
Wikipedia, Entziklopedia askea
Punjab
پنجاب
 Pakistan
Administrazioa
Estatua PAK
Izen ofizialaپنجاب
پنجاب
ISO 3166-2PK-PB
HiriburuaLahore
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak31°20′N 74°13′E / 31.33°N 74.21°E / 31.33; 74.21
Azalera205,344 km²
MugakideakKhyber Pakhtunkhwa, Sindh, Balutxistan, Islamabad Capital Territory (en) Itzuli, India eta Punjab
Demografia
Biztanleria101.391.000
127.688.922 (2023)
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "br" ()
Dentsitatea386,8 bizt/km²
GentilizioaPunjabitar
Informazio gehigarria
GobernadoreaKhalid Maqbool
HizkuntzakPunjabiera
Urdu
Siraiki
Hindko
Balutxiera
Ordu eremuaUTC+05:00
www.punjab.gov.pk/
Artikulu hau Pakistango probintziari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Punjab».

Punjab[1] (punjabieraz/urduz: پنجاب) Pakistango probintzietako bat da, biztanleria handiena duena eta Punjabien eta hainbat talde etnikoren bizilekua. Hegoaldean Sindh du mugakide, Balutxistan eta Ipar-Mendebaldeko Muga Probintzia mendebaldean, Azad Kashmir eta Jammu eta Kashmir eskualdeak iparraldean (lehena Pakistanek eta bigarrenak India kudeatuak, baina Kaxmirreko lurraldea) eta Islamabad ere du iparraldean. Indiako Punjab eta Rajahstan ere ditu ekialdean. Hizkuntza nagusia punjabiera da, eta Seraiki eta Urduan ere hitz egiten dira. Hiriburua Lahore da. Hiri nagusiak Multan, Rawalpindi eta Sialkot.

Punjaben izena pertsieratik dator, Panj hitzatik eta hau era berean sanskritoko Pañca hitzatik, bost esan nahi duena, eta Ab hitzatik, sanskritoko Apetik datorrena eta ura esan nahi duena. Izen honek bertan dauden bost hizkuntzekin du harremana, Beas, Ravi, Sutlej, Chenab eta Jhelum.

Lurralde laua da, oro har, Indo eta beraren ibaiadarrek (Jhelum, Chenab, Ravi eta Sutlej) zeharkatua. Probintziaren iparraldean daude Murree, Rawalpindi eta Pabbi-ko mendikateak, Himalaiako mendialdearen jarraipena direnak. Klima kontinentala da, tenperaturak beroak dira batez beste eta euri gutxi egiten du, iparraldeko mendialdeetan izan ezik.

Jat, rajput, arain, gujar eta awan etniak dira nagusi.

K.a. 2500. urte aldera hiri zibilizazio bat, Indoko zibilizazioa, kokatu zen Punjab aldean, eta, handik aurrera, ariarren, greziar-mazedoniarren, partiarren, arabiarren, mongoliarren, afganen, sikhen eta britainiarren inbasioak izan dira lurralde hartan. 1709-1710 urteetan Punjab burujabea eratu zuen Banda Singh Bahadur izeneko ermitau batek, sikh borrokalariek lagunduta, baina 1716an menderatu zuten mongoliarrek Singh. Sikhek borrokari eutsi zioten eta 1764-1765 urteetan guztiz indartu zuten Punjabeko erresuma. 1849an sartu ziren indar britainiarrak Punjaben, sikhak menderatu ondoren, eta 1947an bitan banatu zen Punjab, Pakistango eta Indiako estatuak sortu ondoren. Alde txikiena geratu zen Indiako estatuaren barnean. Urte hartatik aurrera etengabe borrokatu dira sikhak Punjab-eko estatu burujabearen alde. Pakistan aldeko Punjaben, berriz, guztiz bizkortu da urte horietan musulmanen asimilazio politika.

Nekazaritza (garia, garagarra, kotoia) eta industria (ehungintza, makineria, tresneria elektrikoa, altzairugintza, janari industria) dira ekonomia jarduera nagusiak. Burdinbide eta errepide sare zabal batek lotzen ditu Pakistango Punjab India, Txina eta Afganistango eskualdeekin. Lahoren dago Punjabeko unibertsitatearen egoitza.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-05-19).


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]