Kerry konderria
Kerry konderria | |||
---|---|---|---|
Irlandako Errepublika | |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | Irlandako Errepublika | ||
Province of Ireland | Munster | ||
ISO 3166-2 | IE-KY | ||
Hiriburua | Tralee | ||
Zatiketa | ikusi
| ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 52°10′N 9°45′W / 52.17°N 9.75°W | ||
Azalera | 4.807 km² | ||
Mugakideak | Corkeko konderria eta Limerickeko konderria | ||
Punturik altuena | Carrauntoohil | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 147.707 (2016) | ||
Dentsitatea | 30,73 bizt/km² | ||
Ordu eremua | UTC±00:00 | ||
Matrikula | KY | ||
kerrycoco.ie eta ciarrai.ie |
Kerry konderria, County Kerry edo Contae Chiarraí Irlandako hego-mendebaldean dago, Munstereko probintziaren barruan. Modu informalean bertako jendeak "The Kingdom" ("Erresuma") ezizenez ezagutzen du, Erdi Aro garaian Kerry Erresuma independiente bat izan zenaren omenez. 4.746 km2-ko azalera dauka eta 2011an 145.502 biztanle zituen. Hiriburua Tralee/Tra Lí da.
Konderria "Ring of Kerry" ("Kerryko Eraztuna") deritzon ibilbide turistikoarengatik ere famatua bada, bertan Irlandako uharte osoko natur paisaiarik ederrenetakoetaz gozatzeko aukera baidago. Ibilbide hau Killarney hirian hasten da eta Iveragh penintsula osoari bira emateko aukera ematen digu, berriz ere Killarney-n ibilbidea amaitzeko.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Natura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiru penintsulak osatzen dute konderria, iparraldetik hegoaldera; Dingle penintsula, Iveragh penintsula eta Beara penintsula. Irlandako hiru mendi altuenetatik bi bertan daude, Carrauntoohil (garaiena, 1039m) eta Brandon mendia (952m).
Ozeano Atlantikoaren iparraldeko Golkoko itsaslasterrak Kerryko kostaldea jotzen du eta ondorioz 52. latitudean esperotakoa baino klima epelagoa nagusitzen da lurraldean. bestalde mendiek lainoak gerarazten dituzte eta Irlandako konderririk euritsuena ere bada.
Hiri nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Tralee/Tra Lí (23.693 biztanle), hiriburua
- Killarney/Cill Airne (14.219)
- Listowel/Lios Tuathail (4.338)
- Kenmare/An Neidín (2.175)
- Killorglin/Cill Orglan (2.085)
- Dingle/An Daingean (1.920)
Gaeltachteko udalerriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaeltacht lurralde gaelikoaren barruan ondoko herriak sartuta daude:
- Baile an Fheirtéaraigh (Ballyferriter).
- Baile na Sceilge (Ballinskelligs).
- Ceann Trá (Ventry).
- An Daingean (Dingle).
- Dún Chaoin (Dunquin).
- An Fheothanach (Feothanach).
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kerryren irlanderazko izena Ciarraí edo gaur egun Ciarraighe da, zeinak euskaraz "Ciar jendea" esan nahi duen, izan ere gaeldarrak iritsi aurreko bertako biztanleak Cier leinukoak baitziren.
Maurice FitzGerald "Desmondeko I. Kondea" 1329an jabetu zen lurraldeaz eta Corkeko konderria izango zenarekin batera Desmond konderria osatu zuen. Desmondarren bigarren matxinadan (1580) 600 irlandar, espainiar eta italiar soldaduko gudalostea gainditu zuten ingelesek eta ondorengo Bederatzi Urteko Gerraren porrotaren ondoren Desmondarren lurrak bitan banatu eta gaur egungo Kerryko konderria eratu zen 1606an. 1641eko matxinadan ere parte hartu zuen baina Oliver Cromwellen gudalosteak Irlanda guztia konkistatzea lortu zuen. azkenetako borroka Ross gazteluan izan zen, Killarney ondoan.
XVII eta XVIII mendeetan konderria nekazari behartsuek populatu zuen. Hauek patata zuten elikagai nagusi eta uzta txarra izan zenean Irlandako Gosete Handiak (1845-49) gogor jo zuen Kerry.
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Iveragh penintsulan zehar Ring of Kerry ibilbidea
- Dingle penintsula
- Beara penintsula
- Skellig Michael uhartea (Gizateriaren Ondarea)
- Valentia uhartea
- Tralee
- Ardfert katedrala
Kirolak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Konderri honetan joko gaelikoak nagusi dira eta oso sustraiturik daude, udalerri eta herri bakoitzak bere taldea duelarik. Eskualdearen koloreak orlegia eta urrea dira, konderrian nonnahi ikusi ditezkeelarik: herrietan, etxeetan, ibilgailuetan, kirol ospakizunetan zein edozein ekitalditan.
Orain arte Kerry GAA taldeak futbol gaelikoko txapelketa nagusia 36 aldiz irabazi du eta Irlandako konderrien artean nagusi da. Hurlingari dagokionez garaipen bakarra du, 1891ekoa.
Hedabideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Radio Kerry: Eskualdean gehien entzuten den irratia katea da.
Kerrytar ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Daniel O'Connel Askatzailea (1776-1847), politikari nazionalista.
- Horatio Herbert Kitchener (1850-1916), militar eta politikaria.
- Tomás Ó Criomhthain (1856-1937), idazlea.
- T. F. O'Rahilly (1883-1953), hizkuntzalaria.
- Peig Sayers (1873-1958), idazlea.
- Tom Crean (1877-1938), Antarktikaren esploratzailea.
- Maurice Walsh (1879-1964), idazlea.
- Muiris Ó Súilleabháin (1904-1950), idazlea.
- John B. Keane (1928-2002), idazlea.
- Mícheál Ó Muircheartaigh (1930- ), Joko Gaelikoetako telebista eta irratiko esataria.
- Páidí Ó Sé (1955-2012), futbol gaeliko jokalaria eta entrenatzailea.
- Niamh Ní Charra (1974-), biolin-jolea.
- Michael Fassbender (1977-), Alemanian jaio eta Killarney hazitako aktore irlandar-alemaniarra.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Slea Head lurmuturra
-
Dún Chaoin herrixkako kaia (Blasket uharteak)
-
Ceann Tráko Dunbeg gotorlekua
-
Ceann Tráko badia
-
Carrigafoyle gazteluaren aztarnak
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Kerryko konderriaren webgunea (Ingelesez) (Gaeleraz)