Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Shanghai

Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da
Koordenatuak: 31°10′N 121°28′E / 31.17°N 121.47°E / 31.17; 121.47
Wikipedia, Entziklopedia askea

Shanghai
上海 (Shànghǎi) 市 (shì)
- 上 shàng - gain
- 海 hǎi - itsaso
- 市 shì - hiri
-
itsaso gaineko (ertzeko) hiria'
Udal-probintzia
Administrazioa
Herrialdea Txinako Herri Errepublika
Administrazioa
Alkatea
udalerria
Han Zheng
UTC+8Ordu eremua
AlkateaGong Zheng
Izen ofiziala上海市
Posta kodea200000
HerriburuaHuangpu Barrutia
Geografia
Koordenatuak31°10′N 121°28′E / 31.17°N 121.47°E / 31.17; 121.47
Map
Azalera6.340,5 km²
Altuera43,5
MugakideakJiangsu, Zhejiang eta Suzhou
Demografia
Biztanleria24.152.700 (2015)
24.870.895 (2020)
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "br" (2015)
Dentsitatea2.750 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1949ko urriaren 1a, 751 eta 1927ko uztailaren 7a
Telefono aurrizkia21
Ordu eremuaUTC+08:00
Hiri senidetuakYokohama, Osaka, Milan, Rotterdam, San Frantzisko, Zagreb, Hamhung, Manila, Karatxi, Anberes, Montreal, Pireo, Pomeraniako voivoderria, Chicago, Hanburgo, Casablanca, Marseilla, São Paulo, San Petersburgo, Queensland, Istanbul, Haifa, Busan, Ho Chi Minh Hiria, Port Vila, Dunedin, Taxkent, Porto, Windhoek, Santiago de Cubako probintzia, Espoo, Rosario, Jalisco, Liverpool, Maputo, Txiang Mai, Dubai, KwaZulu-Natal, Guayaquil, Valparaíso, Bartzelona, Oslo, Kolonbo, Bratislava eskualdea, Erdialdeko Jutlandia, Cork, Ekialdeko Java, Rhône-Alpeak, Phnom Penh, Salzburgo, Quebec, Vladivostok, Hego Jeolla, Nagasaki, Ipar Jeolla, Basilea, Alexandria, Lille, Gdańsk, Londres, Hirakata, Neyagawa (en) Itzuli, Okahandja (en) Itzuli, Aden, Izumisano (en) Itzuli, Bangkok, Winston-Salem, Konstantza, Yao (en) Itzuli, Erevan, New York, Osaka prefektura, Budapest, Göteborg udalerria, Nicosia Municipality (en) Itzuli, City of London, Praga, Minsk, Tabriz eta Jakarta
Matrikula沪A
http://www.shanghai.gov.cn www.shanghai.gov.cn

Shanghai[1] (txinera sinplifikatuz: 上海; pinyinez: Shànghăi), Txinako hiririk handiena da. Yangtzeko deltaren hegoaldean kokatua dago. Hirigunea Huangpu ibaiaren bi alboetan zehar hedatzen da.

Administrazioari dagokionez, Shangai Txinako lau jendetsuenetako bat da. Txinako gobernu zentralak administratzen du. Txinako hiriburu ekonomikoa da eta munduko portu nagusia. Udalerriak 6.340 km2-ko azalera du eta 17 milioi biztanle (2004); haietako hamar bat milioi hirigunean bizi dira.

Txinako beste hiri batzuk baino beranduago garatzen hasi bazen ere, gaur egun Guangzhou edo Shenzhen hirien aurretik dago eta, pixkanaka, Hong Kongen mailara iristen ari da.

Inguru naturala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Shanghai Txinako ekialdean dago, Yangtze ibaiaren deltako gune ekonomiko garrantzitsuan, Txinako beste hiri garrantzitsuren inguruan. Udaltasunaren mugakideak honakoak dira: Jiangsu probintzia ipar-mendebalde eta mendebaldean, eta Zhejiang probintzia hegoaldean.

Hiria Yangtze ibaiaren deltan dago, Txinako ekialdeko kostaldean, eta Hong Kong eta Beijingetik distantzia berdintsura. Udalerri osoa Yangtze eta Hangzhou badiaren arteko penintsulak, Chongmingek (Txinako hirugarren irlarik handiena) eta irla txikiago gehiagok osatzen dute. Huangpu ibaiak (Yangtze ibaian urak isurtzen dituenak) hiria bitan banatzen du: alde batean, Puxi eta Huangpu Barrutia eta bestean, Pudong Barrutia.

Xu Guangqiren hilobia izen bereko Shanghaiko parkean.

Nahiz eta Shanghai ez dagoen itsasertzean, eta kosta 40 kilometro ingurura dagoen, Yangziren itsasoratzearen gertutasunak urte guztian zehar hiri oso hezea bihurtzen du. Euriteak maiatza eta udazkenean izaten dira, udan 40 °C-ak gainditzen dira inoiz eta zenbait negu oso latzak izaten dira.

Historian neurtutako tenperaturarik altuena 39,0 °C eta baxuena -5,0 °C izan ziren.[2]

Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.

Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.

Ikusi edo aldatu datu gordinak.


    Datu klimatikoak (上海 (1971–2000))    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 8.1 9.2 12.8 19.1 24.1 27.6 31.8 31.3 27.2 22.6 17.0 11.1 20.2
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 1.1 2.2 5.6 10.9 16.1 20.8 25.0 24.9 20.6 15.1 9.0 3.0 12.9
Pilatutako prezipitazioa (mm) 50.6 56.8 98.8 89.3 102.3 169.6 156.3 157.9 137.3 62.5 46.2 37.1 1164.7
Prezipitazio egunak (≥ 0.1 mm) 9.7 10.3 13.9 12.7 12.1 14.4 12.0 11.3 11.0 8.1 7.0 6.5 129.0
Eguzki orduak 123.0 115.7 126.0 156.1 173.5 147.6 217.8 220.8 158.9 160.8 146.6 147.7 1894.5
Hezetasuna (%) 75 74 76 76 76 82 82 81 78 75 74 73 76.8
Iturria: [3]
Nanjing etorbidea, Puxi barrutian

Shangai Han dinastiaren garaian hasi zen garrantzia hartzen, arrantza eta gatzaren industria esplotatzen hasi zirenean. XII. mendean dagoeneko kotoiaren ardatz nagusietako bat zen. 1553. urtean, hiriko harresia eraiki zen: data hori Shangai hiriaren jaiotzatzat hartzen da.

XIX. mendearen hasieran, Shangai Txinako ardatz industrial eta komertzial bihurtu zen, bere kokapen estrategikoari esker, Yangtze ibaiaren alboan, mendebaldearekin komertzioa errazten zuena. Opioaren lehenengo gerra amaitzean, 1842an, Britainiarrek agindu zuten Shangai atzerriko herrialdeekiko komertzioari ireki zekion. Britainia eta Shangairen arteko erlazioa beti izan zen ona, biek interesa baitzuten.

1930ean, Shangai Txinako barruti bat bihurtu zen. 1937an, Shangaiko gudaren ostean, hiria japoniarren esku erori zen. Okupazio horrek 1945 urtea arte iraun zuen. Bigarren Mundu Gerraren garaian, europar askorentzako gotorleku bihurtu zen: adibidez, juduentzat irekita egon zen munduko hiri bakarra zen.

1949an iraultza komunistaren garaipenarekin, atzerritar gehienek hiria utzi zuten. Baita empresari txinatar askok, bere negozioak Hong Kongera mugitzea erabaki zuten eta.

Hala ere, Shangaik zuen garrantzia azkar berreskuratu zuen gobernuaren politika ekonomikoaren aldaketak eraginda, 1980ko hamarkadatik aurrera hazkunde ekonomiko handienetakoa izandako hiri txinatarra da, urtero batez beste BPGa % 10etik gora hazten baita. Gaur egun, Txinako motor industrialetako bat da.

Nanjing kalearen ikuspegia.

2000. urteko erroldaren arabera, udalerri osoan 16.738.000 biztanle zeuden (horien artean, hirira lanera etorritako 3,8 milioi etorkin). 1990eko hamarkadaren hasieratik, biztanleria hiru milioitan hazi da %25 biano gehiago. Gizonezkoak biztanleriaren %51,4a dira eta emakumezkoak gainontzeko %48,6.

Etorkinen artean, Anhui eta Jiangsu probintzietatik etorritako biztanleak daude. Horrez gain, Taiwanen jaiotako biztanleria 350.000 eta 700.000 pertsona inguru dela uste da.

        Urte        Biztanleria
1800 200.000
1851 250.000
1864 500.000
1879 276.000
1890 375.000
1901 651.000
1910 832.500
1918 1.000.000
1926 1.500.000
1931 3.124.000
1940 3.595.000
Urte Biztanleria
1948 4.423.000
1950 4.927.300
1953 6.204.417
1958 6.977.000
1970 7.000.000
1982 6.320.829
1987 7.220.000
1990 7.649.688
1995 8.507.354
2000 8.954.435
2007 9.696.600

Banaketa administratiboa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Shanghairen banaketa administratiboa»

Hiria 18 barrutiz eta konderri batez osatuta dago. Barrutiotako bederatzi "Puxi"-ko zonaldean daude, hiriko alde zaharrean, Huangpu ibaiaren hegoaldean. Erdialdeko gune finantzieroa Hongqiao eta Bundeko guneetan biltzen da Huangpu Barrutian eta Lujiazuiko gunea Pudongen.

Huangpu Barrutian ere hiriko merkatari eta denda gune nagusia dago, Nanjing kalean. Aintzina saltzaile behartsuak biltzen ziren han baina gaur egun multinazionalek eta luxuzko dendek egoitzak dituzte.

Erdialdeko barrutiak honakoak dira:

Shanghaiko planoa

Horrez gain, kanpoaldeko barrutien artean, beste zortziok daude:

Pudong-eko barrutia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Pudong Bundetik ikusia
  • Pudong (浦东新区 Pǔdōng Xīn Qū)

Shangaiko alde berrian kokatua da. 1990eko hamarkadararte ez zen garatu. Gaur egun,Txinako gune ekonomiko nagusia da eta dozenaka etxe orratz eta etorbide zabal eraikitzen ari dira. 1992. urtea arte, Chuansha konderri izena izan zuen.

Chongming irla

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Yangtze ibaiaren erdian dauden hiru uharteren multzoa da. Gaur, Shanghain geratzen den konderri bakarra da. Nekazal gunea da, hainbat ortu eta etxebizitza zahar biltzen ditu oraindik ere. Chong Ming-eko Parke Naturala bertan dago.

Shanghai nazioarteko merkataritza gune nagusia da, Txinako Herri Errepublikako nagusienetakoa Hong Kongekin batera. Txinako gobernuak herrialdeko beste probintzietan baino beranduago hasi zituen erreforma ekonomikoak Shanghai hirian (1992. urtean), baina hiriak laster hartu zien aurre inguruko probintziei.

Shanghaik munduko porturik garrantzitsuena dauka, 2007. urtean 560 milioi tona mugitu zituen. Horrez gain, azken urtean, Hong Kong hiriko portua gainditu du kontainerren trafikoan eta, egun, munduko bigarrena da, Singapurkoak bakarrik gaindituta.

Shanghaiko portuko Yangshan gunea.

Garraio publikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Shanghaiko metroa»

Shanghaiko metroa 1995ean zabaldu zen eta gaur egun zortzi lineak osatzen dute. Etorkizunean, metro-sareak 22 linea izatea aurrikusten da. Prezioak distantziaren arabera aldatu arren, prezioak 3 eta 9 yuan artekoak dira. 2007. urtean 2,18 milioi pertsonek erabili zuten batez beste.

Sakontzeko, irakurri: «Shanghai Maglev trena»

2002. urtean, mugitzeko lebitazio magnetikoa darabilen munduko lehen trena zabaldu zen Shanghai Pudong Nazioarteko Aireportua eta Longyang kalean dagoen tren geltokiaren artean. 30 kilometroko ibilbidea 7 minutu eta 21 segundotan egiten du trena, eta 431 kilometro orduko abiadura lortzen du.

Kokapena NAZE NAGE Aireportuaren izena
SHANGHAI
Shanghai ZSSS SHA Shanghai Hongqiao Nazioarteko Aireportua
Shanghai ZSPD PVG Shanghai Pudong Nazioarteko Aireportua
Sakontzeko, irakurri: «Shanghaiko portua»

Shanghaiko portua Shanghai inguruko eta Yangshanen itsasoaren erdian eraikitako ur sakoneko portuak osatzen dute. 2006an 537 milioi tona zama mugitu ziren bertan: munduko porturik erabiliena izan zen.

Hiri senidetuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Shanghai ondorengo hiriekin ditu senidetza hitzarmenak sinatuta:

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]