Wikipedia:Urteurrenak/Martxoa
Martxoa 1
- 1562 - Katolikoek 1000 higanot baino gehiago hil zituzten Wassyn (Frantzia) Guiseko dukearen aginpean, Erlijio Gerrak hasiz.
- 1565 - Portugaldarrek Rio de Janeiro (irudian) sortu zuten Guanabara badian.
- 1899 - Aingeru Irigarai sendagile, idazle eta euskaltzaina jaio zen, Beran
- 1992 - Bosnia-Herzegovinak independentzia lortu zuen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Martxoa 2
- 1746 - Jose Apeztegia hil zen Erratzun, garai hartako gizonik garaiena.
- 1919 - III. Internazionala eratu zen, Moskun.
- 1931 - Mikhail Gorbatxev Sobiet Batasuneko presidentea jaio zen.
- 1933 - King Kong filma (irudian) lehen aldiz estreinatu zen New York hirian.
- 1956 - Marokok independentzia lortu zuen Frantziarengandik.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Martxoa 3
- 1857 - Frantzia eta Erresuma Batuak gerra deklaratu zioten Txinari.
- 1875 - Pierre Dop historialaria jaio zen, Donibane Lohizunen.
- 1878 - Bulgariak independentzia lortu zuen Otomandar Inperiotik (irudian).
- 1916 - Gaizka Barandiaran idazle eta musikaria jaio zen Oñatin.
- 1976 - Espainiako poliziak, tiroka, 5 langile hil eta 150 zauritu zituen, Gasteizko San Frantzisko Asiskoa elizan ikasle eta langile bilkura bati eraso eginda.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Martxoa 4
- 1193 - Saladin (Salah ad-Din) (irudian) sultan arabiarra hil zen (j. 1137)
- 1790 - Frantziaren banaketa administratiboa 83 departamenduetan egin zen eta hortaz Biarno, Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoa Pirinio Atlantikoak departamenduaren barnean bateratu ziren.
- 1936 - LZ 129 Hindenburg aireontziak lehen hegaldia egin zuen Alemanian.
- 1994 - Gasteizen izatezko bikoteen (bai heterosexual eta bai homosexualal) lehen errolda ofiziala (Espainian) ireki zuten.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Martxoa 5
- 1896 - Odon Apraiz gasteiztar hizkuntzalaria eta Euskaltzaindiaren sortzailea jaio zen (h. 1984)
- 1918 - Sobietar Batasunaren hiriburua Petrogradotik (gaur egungo San Petersburgo) Moskura (irudian) aldatu zuten.
- 1922 - Pier Paolo Pasolini idazle eta zinegile italiarra jaio zen (h. 1975).
- 1933 - Alemaniako Legebiltzarrerako hauteskundeetan Naziek %44a lortu zuten.
- 1953 - Josef Stalin buruzagi sobietarra zendu zen (j. 1878).
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Martxoa 6
- 1475 - Michelangelo (irudian) margolari, eskultore eta arkitekto jaio zen (h. 1564)
- 1836 - Mexikoko armadak El Alamo gotorleku estatubatuarra indarrez hartu zuen; 200 estatubatuar eta 600 mexikar hil ziren.
- 1899 - Bayer konpainiak aspirina erregistratu zuen.
- 1933 - Mikel Zarate idazle lezamarra jaio zen (h. 1979).
- 2004 - Txinak jabetza pribatua onartu zuen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Martxoa 7
Santutegia: Perpetua eta Felizitas, Siméon-François Berneux, Teresa Margarita Redi
- K. a. 322 - Aristoteles greziar filosofoa zendu zen (j. K. a. 384).
- 1887 - Albanierazko lehen eskola zabaldu zuten Korca hirian, Albania.
- 1876 - Alexander Graham Bellek telefonoa (irudian) patentatu zuen.
- 1875 - Maurice Ravel ziburutar musikaria jaio zen (h. 1937).
- 1999 - Stanley Kubrick zinemagilea hil zen (j. 1928).
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Martxoa 8
Emakumearen Nazioarteko Eguna
- 1618 - Johannes Kepler zientzialariak planeten mugimenduaren 3. legea aurkitu zuen.
- 1745 - José Domingo de Mazarredo Salazar itsasgizona Bilbon jaio zen.
- 1911 - Lehen Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna izan zen Clara Zetkin feministaren deialdiari jarraituz. Manifestazioak izan ziren Austria-Hungarian, Danimarkan, Suitzan eta Alemanian.
- 1918 - Espainiar Gripearen lehen kasua azaldu zen; 50-100 milioi hildako sortuko zituen pandemiak.
- 1921 - Eduardo Dato Espainiako Lehen Ministroa hil zuten Madrilgo Parlamentuan.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Martxoa 9
- 1533 - Esteban Garibai (irudian) historialari eta kronikaria jaio zen Arrasaten (h. 1599).
- 1980 - Lehen Eusko Legebiltzarra aukeratu zen.
- 1798 - Jose Frantzisko Aizkibel Epelde idazle, hiztegigile eta lexikologoa jaio zen.
- 1959 - Barbie panpinaren lehen merkaturatzea izan zen.
- 1981 - Telesforo Monzon idazle, euskaltzain eta politikari bergararra zendu zen (j. 1904).
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Martxoa 10
- 1844 - Pablo Sarasate biolinista (irudian) jaio zen Iruñean (h. 1908).
- 1955 - Alexander Fleming hil zen, penizilinaren aurkitzailea.
- 1957 - Osama bin Laden, aberatsa eta Al-Kaedaren sortzailea, jaio zen.
- 1958 - Sharon Stone aktore estatubatuarra jaio zen.
- 1959 - Tibetek, Lhasa hiriak 10 urte okupatuta zeramala eta, Txinari aurre egin zion, baina porrota jasan zuen. Txinatar armadak ehunka tibetar hil zituen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Martxoa 11
Terrorismoaren Biktimen Europako Eguna
- 1623 - Lekeitiar eta ondarrutarren artean harrapatutako balea elkarren artean banatzeko hitzarmena sinatu zuten.
- 1990 - Lituania Sobietar Batasunetik independizatu zen.
- 2003 - Hagako Nazioarteko Auzitegia sortu zen Hagan (Herbehereak).
- 2004 - Espainia: Islamistek tren ezberdinetan ipinitako hamar lehergailuk 192 hildako eta 1.800 zauritu utzi zituen Madrilen (irudian).
- 2006 - Slobodan Milosevic, Serbia eta Jugoslaviako presidente ohia, bere zigor-gelan hilda aurkitu zuten.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Martxoa 12
- 1623 - Paulo V.a aita santuak santu izendatu zituen Ignazio Loiolakoa eta Frantzisko Xabierkoa.
- 1891 - Gregorio Maidagan euskaltzalea jaio zen Aretxabaletan (Gipuzkoa).
- 1913 - Canberra Australiako hiriburua bihurtu zen.
- 1945 - Tifusak Anne Frank (irudian) hil zuen Bergen-Belsen kontzentrazio esparru nazian.
- 1946 - Liza Minnelli abeslari eta aktore estatubatuarra jaio zen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Martxoa 13
- 1328 - Joana II.a eta Filipe III.a Evreuxkoa Nafarroako errege-erreginak koroatu zituzten.
- 1781 - William Herschel zientzialariak Urano planeta aurkitu zuen.
- 1781 - Karl Friedrich Schinkel arkitekto prusiarra jaio zen (h. 1841).
- 1921 - Mongoliak independentzia aldarrikatu zuen Txinarekiko.
- 1925 - Tennessee (AEB) estatuko lege batek Darwinen eboluzioaren teoria (irudian) irakastea galarazi zuen erlijioaren aurkakoa zela eta.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Martxoa 14
Matematikaren Nazioarteko Eguna
Pi eguna - jaiegun ez ofiziala (martxoak 14 = 3,14 = Pi)
- 1492 - Isabel I.a Gaztelakoak menpeko 150.000 judu kristautzeko edo erbesteratzeko agindua eman zuen.
- 1590 - Ivryko guduan Henrike IV.a erregearen eta higanotek garaipena lortu zuten Liga Katolikoaren gainean.
- 1879 - Albert Einstein fisikari alemaniarra jaio zen (h. 1955)
- 2004 - Vladimir Putin garaile irten Errusiako hauteskundeetan eta PSOE Espainiakoetan (3-11ko atentatuen ostean).
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Martxoa 15
- K. a. 44 - Ides Martii: Julio Zesar (irudian) Erromatar Errepublikako diktatorea hil zuten Brutok, Kasiok eta beste senatari batzuek labankadaz.
- 1917 - Nikolas II.a Errusiako Tsarra abdikatzera behartu zuten, mendeetako Romanov agintea etenez.
- 1869 - Erramun Olabide jaio zen, Gasteizen.
- 1957 - Juan Jose Ibarretxe Euskal Autonomia Erkidegoko lehendakaria jaio zen.
- 1983 - Josep Lluis Sert arkitekto kataluniarra hil zen (j. 1902).
- 2004 - 90377 Sednaren aurkikuntza jakinarazi zuten, Eguzki-sistemako objektu natural urrunena.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Martxoa 16
- K. a. 597 - Nabukodonosor II.a babiloniarren erregeak Jerusalem bereganatu zuen.
- 1521 - Magallaes eta Elkano Filipinetan lehorreratu ziren.
- 1860 - Jose Antonio Ugarte frantziskotarra jaio zen, Angiozarren.
- 1976 - Isidoro Fagoaga abeslaria hil zen. Beratarra zen jaiotzez.
- 1978 - Aldo Moro (irudian) Italiako lehen ministro ohia bahitu zuten Brigada Gorriek (maiatzaren 9an hil zuten).
- 1980 - Tamara de Lempicka margolari poloniarra hil zen (j. 1898).
- 1989 - Jesus Maria Leizaola erbesteko Eusko Jaurlaritzako lehendakari izandakoa hil zen, Donostian (j. 1896).
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Martxoa 17
Santuak: Gaxuxa, Patrizia, Patrizio eta Teodoro.
- 1703 - Patrizio Meagher irlandar jatorriko josulaguna jaio zen Donostian.
- 1861 - Italiako Erresuma aldarrikatu zuten, italiar penintsularen batasuna lortzeko asmoz.
- 1901 - Vincent Van Goghen margolanek (irudian) arrakasta itzela izan zuten Parisko erakusketan, bera hil eta 11 urte geroago.
- 1919 - Nat King Cole estatubatuar kantaria jaio zen (h. 1965).
- 1972 - Abiadura handiko trenak lehen bidaia egin zuen, Japonian, Tokio eta Osaka artean.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Martxoa 18
- 1871 - La comune mugimendu iraultzailea sortu zen Parisen.
- 1911 - Gabriel Zelaia poeta jaio zen.
- 1913 - Jurgi I.a Greziako erregea hil zuten haren aurkako atentatuaren ondorioz.
- 1949 - NATO (irudian) fundatu zuten.
- 1976 - ETA Politiko Militarrak Angel Berazadi bahitu zuen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Martxoa 19
- 1812 - Espainiako lehen Konstituzioa (irudian) publikatu zen Cadizen, La Pepa izenez ezaguna.
- 1813 - David Livingstone esploratzaile eta misiolari eskoziarra jaio zen.
- 1900 - Jean Frédéric Joliot-Curie fisikari frantsesa jaio zen; 1935 urteko Nobel Sariduna izan bere emaztearekin batera.
- 1915 - Pluton planeta nanoari lehen argazkia atera zioten.
- 2005 - 59 hildako Shuozhoun, Txina, meategi batean gertatutako istripu baten ondorioz.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Martxoa 20
- K. a. 43 - Publio Ovidio (irudian) erromatar poeta jaio zen (h. 17).
- 1899 - Sing Sing presondegian Martha M. Place aulki elektrikoan exekutatutako lehen emakumea bihurtu zen.
- 1916 - Albert Einsteinek erlatibitatearen teoria argitaratu zuen.
- 2003 - Ameriketako Estatu Batuek Iraken inbasioari ekin zioten, besteak beste Sadam Hussein agintetik kendu asmoz.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Martxoa 21
Txotxongiloen Munduko Eguna, Poesiaren Nazioarteko Eguna, Basoen Nazioarteko Eguna, Down Sindromearen Nazioarteko Eguna, Arraza-bereizkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna, Novruz Nazioarteko Eguna
- 1685 - Johann Sebastian Bach alemaniar konpositore eta organista jaio zen (h. 1750).
- 1857 - Lurrikara batek 100.000 hildako baino gehiago utzi zituen Tokion.
- 1898 - Juan Garmendia Kortadi euskaltzain urgazlea jaio zen Lasarten (h. 1989).
- 1963 - San Frantzisko badiako (AEB) Alcatraz espetxea (irudian) betiko itxi zuten.
- 1983 - Bruno Etxenike euskaltzalea ehortzi zuten, Iruñean.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Martxoa 22
- 1903 - Kubako gobernuak Estatu Batuei Guantanamoko portua (irudian) eman zien instalazio militar bat egin zezaten.
- 1920 - Luis Villasante apaiz eta euskaltzaina jaio zen Gernikan (h. 2000)
- 1960 - Jose Antonio Agirre lehendakaria hil zen (j. 1904).
- 1980 - Euskal Argitaletxeen Elkartea sortu zen.
- 1998 - Sinn Feinek berriro heldu zion Ipar Irlandako bake eztabaidari.
- 2006 - ETAk su-eten iraunkorra iragarri zuen martxoaren 24tik aurrera.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Martxoa 23
- 1849 - Jose Manterola kantugile eta idazle donostiarra jaio zen (h. 1884)
- 1956 - Pakistan munduko lehen islamiar errepublika bihurtu zen.
- 1972 - Kristobal Balentziaga jostun eta diseinatzaile getariarra hil zen.
- 2006 - Eloy de la Iglesia (irudian) zinema zuzendari zarauztarra hil zen, minbizi baten ondorioz.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Martxoa 24
- 1882 - Robert Kochek Mycobacterium tuberculosis (irudian) aurkitu zuen, tuberkulosia sortzen duen bakterioa.
- 1923 - Grezia errepublika bihurtu zen.
- 2001 - Apple-k bere hamargarren sistema eragilea aurkeztu zuen: Mac OS X.
- 2004 - Andolin Eguzkitza idazle santurtziarra hil zen (j. 1953)
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Martxoa 25
- 1881 - Bela Bartok jaio zen, Hungariak eman duen musikagile handienetakoa.
- 1942 - Aretha Franklin abeslari estatubatuarra jaio zen.
- 1957 - Erromako Ituna sinatu zen, Europar Batasuna (irudian) sortzea ahalbidetu zuena.
- 1968 - Frantziako 1968ko maiatzeko ikasle matxinada hasi zen.
- 1972 - Kixki ta Mixki ta Kaxkamelonen lehen emanaldia (gaur egungo Txirri, Mirri eta Txiribiton)
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Martxoa 26
- 1707 - Batasunaren Akta lege bihurtu zen, Ingalaterra eta Eskozia estatu bakarrean batuz.
- 1827 - Ludwig van Beethoven (irudian) konposatzaile eta musikari alemana hil zen (j. 1770).
- 1903 - Antonio Arrue legegizona jaio zen, Asteasun (h. 1976).
- 1971 - Bangladeshek, orduan "Ekialdeko Pakistan" izenekoa, independentzia aldarrikatu zuen, Pakistanetik bereiziz.
- 1995 - Schengen hitzarmena, Europar Batasuneko estatuen arteko mugak ezezten zituen 1985eko ituna, indarrean sartu zen.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Martxoa 27
- 1513 - Juan Ponce de Leon espainiar konkistatzaileak lehen lehorreratzea egin zuen Floridan, Ipar Amerikara iritsi zen lehen europarra.
- 1871 – Nazioarteko lehen errugbi partida historian jokatu zuten Eskoziak eta Ingalaterrak. Eskoziak irabazi zuen.
- 1937 - Lourdes Iriondo kantari donostiarra jaio zen (h. 2005).
- 1944 - Angelu eta Biarrizko bonbardaketa. Hegazkin estatubatuarrek nazien kontrolpeko azpiegiturak kaltetu nahi zituzten. 150 zibil hil zituzten, 250 zauritu eta 375 etxe suntsitu zituzten.
- 1963 - Quentin Tarantino idazle eta zuzendari estatubatuarra jaio zen.
- 1976 - Donostia: Anoetako belodromoan 24 ordu euskaraz ekimena ospatu zen. 100.000 lagun bildu ziren.
- 1977 - Tenerifen (Kanariar uharteak) behe-lainoaren ondorioz, bi hegazkinen talka egin zuten aireportuko pistan (irudian) 583 hildako utziz.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Martxoa 28
- 193 - Pertinax Erromako enperadorearen heriotza gertatu zen Pretoriar Goardiaren eskuetan.
- 845 - Vikingoek (irudian) Paris arpilatu (ziur asko Ragnar Lodbrok-en aginpean) eta erreskate erraldoia eskatu zuten alde egitearen truke.
- 1515 - Santa Teresa Avilakoa lekaime karmeldarra eta poeta espainiarra jaio zen (h. 1582).
- 1930 - Konstantinopolisek eta Angorak izen ofiziala aldatu zuten Istanbul eta Ankarara, ondoz ondo.
- 1939 - Espainiako Gerra Zibilean Franco jeneralaren indarrek Madril hartu zuten.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Martxoa 29
- 1799 - New York estatuan esklabotasuna gutxinaka ezeztatuko duen legea onartu zen.
- 1831 - Husein Gradascevic jeneral bosniarraren matxinada izan zen Otomandar Inperioaren aurka.
- 1926 - Luis Peña Gantxegi arkitekto oñatiarra jaio zen.
- 1959 - Itxaro Borda idazle baionarra jaio zen.
- 1967 - Le Redoutable lehen itsaspeko nuklear frantziarra itsasoratu zen Cherbourgen.
- 2006 - Eguzki eklipse osoa (irudian) izan zen Brasil, Ipar Afrika, Grezia, Erdiko Asia eta Mongolian; partziala Euskal Herrian.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Martxoa 30
- 1492 - Fernando eta Isabel errege katolikoek Alhambrako dekretua izenpetu zuten, Espainiako judu guztiak kanporatzen zituena kristautu ezean.
- 1853 - Vincent van Gogh margolari herbeheretarra (irudian) jaio zen (h. 1890).
- 1867 - Estatu Batuek Alaska erosi zioten Errusiari, 7,2 milioi dolarren truke (4,19 $/km²)
- 1969 - John Lennon eta Yoko Ono ezkondu ziren Gibraltarren.
- 1980 - Frankismo osteko lehen Eusko Jaurlaritza osatu zen Gernikan.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia
Martxoa 31
- 1596 - René Descartes filosofo, matematikari eta fisikari frantziarra (irudian) jaio zen (h. 1650).
- 1856 - Balbino Garitaonaindia jaio zen, euskal kultura eta hizkuntza ikertu zuen Durangoko apaiza.
- 1889 - Eiffel Dorrea inauguratu zen Parisen.
- 1959 - 14. Dalai Lamak, Tenzin Gyatsok, ihes egin eta muga igaro zuen, Indian asilo politikoa eskatzeko.
ikusi - eztabaida - aldatu - historia