Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Arana jauregia (Bilbo)

Koordenatuak: 43°16′N 2°55′W / 43.26°N 2.92°W / 43.26; -2.92
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Bilboko jauregiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Arana jauregia».
Arana jauregia
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Zazpikaleak
Eraikinaren ikuspegi orokorra.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaBilbo
Koordenatuak43°16′N 2°55′W / 43.26°N 2.92°W / 43.26; -2.92
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1590
Arkitektura
Estiloapizkundetar arkitektura
Ondarea
EJren ondarea32

Arana jauregia Bizkaiko Bilbo hiriburuan dagoen jauregi bat da.

Zazpikaleak auzoan dago, Belostikaleren 1. zenbakian, eta Erriberako merkatuaren parean

1590n eraiki zen eta Bilbon gaur egun arte mantendu izan den jauregirik zaharrena da.

1718ko matxinadan jauregiaren jabea eta Bizkaiko Ahaldun nagusia zen Enrique Aranak teilatutik ihes egin zuen matxinoak bertaratu zirenean. Atzeman ondoren Areatzan hil zuten[1].

Pizkunde berantiar estiloa du eta Erribera kaleko aldeak arkupe batez osatua dago. Belostikaleko erdi puntuko arkua duen atearen gainaldean mailudun bi morrosko "basatiz" osatutako irudia du. Barnealdean patio bat du.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Berria.eus. «Ahaldun nagusia ere hil zuen matxinada» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-02-04).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo