Zabalburu plaza
Zabalburu plaza | |||||
---|---|---|---|---|---|
Herrialdea Probintzia Udalerria |
Euskal Herria Bizkaia Bilbo | ||||
Bilbo erdigunea
| |||||
Koordenatuak: | 43°15′26.75″N 2°56′03.40″W / 43.2574306°N 2.9342778°W |
Zabalburu plaza Bizkaiko Bilbo hiriburuko Abando barrutiko Abando auzoan dagoen plaza bat da. Autonomia kalea, Hurtado Amezaga kalea eta Juan de Garay kalearen arteko elkargunean dago.
Bertan autobus zein taxi geltokiak daude eta baita Renfe Aldirien Zabalburuko geltokia ere.
Plazatik hurbil, Hurtado Amezaga kalean, San Frantzisko Asiskoaren eliza dago. Plazan bertan Zabalburuko dorreak kokatuta daude.
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Izena Francisco Zabalburu Basabe (1826-1897) bilbotar mezenas, finantzari, lur-jabe, bibliofilo eta politikaria zenaren omenez darama.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zabalburu plazaren eraikitzea Bilboko zabalgunearen hastapenarekin bat dator. Plazak Zabalburu familiari zor dio izena. Zabalburu familia Bilboko garrantzitsuenen artean egon zen, bizitokia gaur egungo plazaren albo batean zegoen jauregi batean zutela. Jauregia, Villa Mena izena zuena, 1968. urtean eraitsi zen Zabalburuko dorreak eraiki ahal izateko.
2008ko zaharberritzearen ostean aldaketa sakona jasan zuen. Bertako iturria 1967an eraikia izan zen baina diseinu berrian ez zuen lekurik izan. Zaharberritze lanean ostean 3.000 metro karratuko azalera berreskuratu eta haur parkea, neurri ezberdinetako zuhaitzak dituen hiri parkea eta lurzoru mailan dauden apaindutako bi iturri gehitu zitzaizkion. Bestalde, Mario Nanniren zortzi eskultura argidun ere baditu.
Eraikin interesgarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zabalburu plazaren inguruan honako eraikin nabarmenak daude:
Garraiobideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bilboko Renfe Aldirien Zabalburuko geltokia eta Bilbobus eta Bizkaibusen hainbat lineetako eta taxi geltokiak ere daude.
Etorkizunean tranbia geralekua eta Metroaren 4. linearen Zabalburuko geltokia eraikitzea aurreikusita dago.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Bizkaibusen autobus bat Zabalburu plazan.
-
2014ko urtarrilaren 11ko Giza eskubideak, Konponbidea martxara bildutako jendetzaren zati bat Zabalburu plazan.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Bilbo |