Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Carlton hotela

Koordenatuak: 43°15′45″N 2°56′06″W / 43.26242°N 2.93492°W / 43.26242; -2.93492
Wikipedia, Entziklopedia askea
Carlton hotela
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Carlton hotelaren aurrealdea
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaBilbo
Koordenatuak43°15′45″N 2°56′06″W / 43.26242°N 2.93492°W / 43.26242; -2.93492
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1926
Arkitektura
ArkitektoaManuel María Smith
EstiloaFrantziako Bigarren Inperioaren estiloa
Ondarea
EJren ondarea383
Webgune ofiziala

Carlton Bilbon dagoen eraikin historiko eta hotel bat da.

Indautxu azuko Federico Moyúa plazaren 2. zenbakian dago.

Behealdeko areto nagusiaren irudia.

Carlton Hotelaren eraikina Manuel María Smith arkitektoak egindako eraikinen artetik adierazgarrienetako bat da. Eraikina 1919 eta 1926 urteen artean jaso zuten.

Carlton Hotelaren eraikinak esanahi historiko era sinbolikoa du, 1936-1937 bitarteko lehen Eusko Jaurlaritza eta Lehendakaritzaren egoitza izan zelako eta Bilboko hainbat eta hainbat ekintza ofizial eta kultural han egin ohi direlako.

1994an Ignacio Palacios arkitektoak zaharberritu zuen.

Bigarren inperioa izeneko estilokoa da, XIX. mendeko hotelak eraikitzeko tradizioa jarraitzen duena, berandu xamar bada ere. Eraikin exentua da, zati bat hotelak betetzen du eta bestea berriz bulegoek. Oinplantak hiruki forma dauka, ertzak alakatuak dituela. Sotoa, erdisotoa, beheko solairua eta sei solairu ditu, azkenekoa atzeraeramana eta kuxindurakin. Alaketatik hurbilen dauden begiratokien ardatzen ondoan hormatalak daude eta gainerakoan paramentu rebokatuak. Hotelaren aurreko aldean karrerapea dago, bertara erdi parean dagoen teilatudun terrazatik sartzen da, apaingarri ugari dituen terrazatik. Elementuak simetrikoki jarriak daude. Beheko solairuak erdi puntuko bao adobelatu eta beheratuak dauzka. Lehenengoak, bao beheratuak eta dintelduak txandan-txandan, burdin forjatuz egindako barandadun balkoiekin. Bigarren solairuan bao dinteldunak eta begiratoki hegalduak daude, hirugarren eta laugarrenean bao dinteldunak eta bosgarrenean burdinezko barandadun balkoiak. Seigarren solairuak atzeraemangunea eta balkoi korritua dauka eta teilatua mantsardatua da, arbelezkoa. Barruko aldean material nobleak erabili dira. Denen artetik sarrera nagusia nabarmentzen da, ginga-argia duena.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo