Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Frank Gehry zubia

Koordenatuak: 43°16′04″N 2°57′16″W / 43.267722°N 2.954564°W / 43.267722; -2.954564
Wikipedia, Entziklopedia askea
Frank Gehry zubia
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaBilbo
Kokapen fisikoaZorrotzaurre
Koordenatuak43°16′04″N 2°57′16″W / 43.267722°N 2.954564°W / 43.267722; -2.954564
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza2014 - 2015
Inaugurazioa 2015eko irailaren 14a
JabeaBilboko Udala
Erabilerazubia
errepidea
espaloia
bidegorria
DiseinatzaileaArenas & Asociados
Kolorea██ gris
Dimentsioak4,45 (kalatuaren tartea) × 28 (zabalera) × 75 (luzera) m
Gurutzatzen duDeustuko ubidea
Zubibegiak1

Frank Gehry zubia Bilbo udalerriko zubi bat da, Deustuko ubidea zeharkatzen duena, iparraldetik Deustuko Doneperiaga auzoa eta hegoaldetik Zorrotzaurre industrialdea elkarlotuz. 2015eko irailaren 14an zabaldu zen. Zubia Julio Urquijo kalearen luzapena da, eta gaur egun Zorrotzaurrera sarbide bakarra da, San Ignazio-Zorrotzaurre zubia ireki arte. Zubiaren eraikuntza Deustuko ubidea irekitzeko lanekin bat egin zen, eta azken hau ireki ondoren, Zorrotzaurre uhartera heltzeko sarbide bakarra da. Bilboko hamalaugarren zubia da.

Izena Frank Gehry arkitektoaren omenez darama, Guggenheim Bilbao Museoaren egile.

2014ko urriaren 25ean Frank Gehryk zubiaren lehenengo harria jarri zuen, proiektuari hasiera emanez.[1]

Urte bereko abenduaren 22an zubibidearen egitura osatzen duten piezak Botikazar ingurura heltzen hasi ziren.

Deustuko ubidea irekitzeko proiektuak hustulan horretatik erauzitako materialak itsaso bidez garraiatzeko erabakia ekarri zuen. Horregatik, lehenik eta behin zubia eraiki eta ondoren hustulana gauzatzea erabaki zen. Hustulanetako lurrak Bilboko portura garraiatzen hasi ziren, kai berria eraikitzeko.[2]

2015eko maiatzaren 15ean Bilboko Udalak zubiaren oinezkoentzako pasabidea irekitzea erabaki zuen, Deustuko ubidearen lanak hasi aurretik. Hasiera batean ekainerako aurreikusi zuen inaugurazioa,[3] eta ondoren irekiera abuztuko amaierara mugitu zen.[4]

Azkenik, inaugurazioa 2015eko irailaren 14an izan zen.[5]

Oinezkoentzako irekieraren ondoren, Udalak 2016ko urtarrilara aurreratu zuen trafikoaren irekiera, eta hilabete horretako 19an autoentzako ere zabaldu zen zubia, ordutik Zorrotzaurrerako sarbide bakarra izatera pasaz.[6]

2018ko irailaren 26ko itsasgoran zubiak ura zeharkatzen hasi zuen.[7] Hala ere, lanetarako eraiki zen lur hesiak saihestu zuen Zorrotzaurre eta Deustuko Doneperiaga oraindik lotzen zuen lur eremua guztiz gainditzea, Zorrotzaurre lehen aldiz uharte bihurtzea ekidinez.[8] Urte bereko urriaren 8an ubidea guztiz ireki zen eta Zorrotzaurre azkenik uharte bilakatu zen.[9] Hala, zubia Zorrotzaurre uhartera heltzeko sarbide bakarra da.

Zubia, Arenas y Asociados ingeniaritzak diseinatua, 75 metro luze eta 28 metro zabal da, eta Zorrotzaurre eta Deustuko Julio Urquijo kalea elkarlotzen ditu, IMQ Zorrotzaurre klinikaren inguruan. Eraikitzeko lehen pausoak 25 eta 75 tona pisudun hogei aurrekoitzitako piezen instalazioarekin eman ziren, 2014ko neguan. Zirkulaziorako 4 errei ditu (2 norabide bakoitzeko), espaloiak alde bitara eta bidegorria.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Frank Gehry zubiaren lehen harriaren jarpena - Zorrotzaurre» www.zorrotzaurre.com (Noiz kontsultatua: 2018-02-18).
  2. (Gaztelaniaz) «Tres gánguiles esperan en Zorrotza para cargar la tierra del canal de Deusto. Deia, Noticias de Bizkaia» Deia (Noiz kontsultatua: 2018-02-18).
  3. (Gaztelaniaz) «Frank Gehry, el padre del Guggenheim, ya tiene a punto su puente en Zorrozaurre» Bizkaia - El Correo.com 20150602221405 (Noiz kontsultatua: 2018-02-19).
  4. (Gaztelaniaz) «Concluido el asfaltado del puente Gehry antes de su apertura peatonal. Deia, Noticias de Bizkaia» Deia (Noiz kontsultatua: 2018-02-19).
  5. (Gaztelaniaz) «El Puente Gehry "será el icono"de la próxima regeneración urbana de Bilbao. Deia, Noticias de Bizkaia» Deia (Noiz kontsultatua: 2018-02-19).
  6. (Gaztelaniaz) «El puente de Gehry ya es la única vía de acceso a pie y en coche a Zorrozaurre» Bizkaia - El Correo.com 20160118191047 (Noiz kontsultatua: 2018-02-19).
  7. (Gaztelaniaz) «El agua de la ría pasará bajo el puente de Frank Gehry a finales de septiembre» El Correo 2018-08-30 (Noiz kontsultatua: 2018-08-30).
  8. (Gaztelaniaz) «El agua circula por debajo del puente de Frank Gehry» El Correo 2018-09-26 (Noiz kontsultatua: 2018-09-26).
  9. (Gaztelaniaz) SER, Cadena. (2018-10-07). «Bilbao abrirá este lunes el Canal de Deusto y creará una isla en la ría» Cadena SER Euskadi (Noiz kontsultatua: 2018-10-07).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]