Errekalde zumarkalea
Itxura
Errekalde zumarkalea | |||||
---|---|---|---|---|---|
Herrialdea Probintzia Udalerria |
Euskal Herria Bizkaia Bilbo | ||||
Bilbo erdigunea
| |||||
Koordenatuak: | 43°15′52.7680″N 2°56′03.40″W / 43.264657778°N 2.9342778°W |
Errekalde zumarkalea Bizkaiko Bilbo hiriburuko erdigunean dagoen kalea da. Bilboko zabalgunea ipar-hegoaldeko norantzan aldenik-alde zeharkatzen du.
Zumarkalearen alde bietara Abando eta Indautxu auzoak ditu, hegoaldeko ibilbidean Ametzola auzoan barneratuz. Iparraldean, Salbeko zubian hasi eta hegoaldean Vista Alegre zezen plazan amaitzen da, tartean Moyua plaza zeharkatuz.
Izena Juan Martinez de Rekalde bilbotar almiranteari zor dio.
Eraikin intersgarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Errekalde zumardiaren inguruan honako eraikin interesgarri hauek daude:
- Delclaux bulegoak.
- Montero etxea.
- Moyua plaza.
- Carlton hotela.
- Bilboko Espainiako Zerga Agentzia Administrazioren eraikina.
- Bilboko Merkataritza Ganbera.
- Bilboko Osakidetzaren egoitza.
- Arrikibar plaza.
- Arrikibar plazaren 2. zenbakiko eraikina.
- Bilboko Alondegia.
-
Moyua plaza Errekalde zumarkalearekin batera perspektiban ikusia, ezkerraldeko Carlton hotela eta eskuinaldeko Bilboko Osakidetzaren egoitzaren artean
-
Arrikibar plaza eta atzealdean Bilboko Alondegia
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Bilbo |