Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Bizkaiko Foru Aldundiaren jauregia

Koordenatuak: 43°15′43″N 2°55′55″W / 43.2619°N 2.9319°W / 43.2619; -2.9319
Wikipedia, Entziklopedia askea
Bizkaiko Foru Aldundiaren jauregia
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza Bilbon.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaBilbo
Koordenatuak43°15′43″N 2°55′55″W / 43.2619°N 2.9319°W / 43.2619; -2.9319
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza 1900
Inaugurazioa1900eko uztailaren 31
JabeaBizkaiko Foru Aldundia
ErabiltzaileaBizkaiko Foru Aldundia
Arkitektura
ArkitektoaLuis Aladrén
EstiloaArkitektura eklektikoa
Ondarea
EJren ondarea212

Bizkaiko Foru Aldundiaren jauregia herrialde horretako foru aldundiaren egoitza da.

Abando auzoan dago, On Diego Lopez Haroko kale nagusiaren 25. zenbakian. Atzealdean, Bizkaiko Foru Liburutegia du.

1900eko uztailaren 1ean inauguratua zen eta Luis Aladrén arkitektoak diseinatua zuen.

2001an J. Zenikazelaia, I. Saloña, J. Gaston eta E. Aranguren arkitektoek zaharberritu zuten.

Oin errektangularreko eraikin askea, sendoa eta maiestatezko itxura duena. XIX. gizaldiko azken aldean egin zen proiektua. Tankera eklektikoa du, izan ere, hainbat estilo historikori dagozkien elementuak erabiltzen baititu. Kanpoaldeko eraketa, modu arduratsuan egin da eta bai ornamentuzko eraketa ere. Sotoa, oinartekoa, bi altuera, atikoa eta atikogainekoa ditu. Aurrealdea, Kale Nagusia kalera ematen duena, gailentzen da. Aurrealdeak osatzen duen lerrotik atera egiten den eraikin-zatia antzematen da; sartzeko atartea du, honen gainean balkoia dago, armarri bati leku egiten diona. Barruan, eraikinak dituen barrundegiak banatu eta antolatzen ditu eskailera nagusiak. Ornamentuei dagokienez oso aberatsa da bai kanpoaldean (diamantearen puntu itxurako harlandua) eta bai barrualdean ere, besteak beste, hainbat artelan daudela bertan.

Barruan José Etxenagusia margolari hondarribiarraren mural bi ditu, "Juramento de los Fueros" eta "Pacificación de oñacinos y gamboinos" izenak dituenak.

Gainera, Eugenia de Montijok emandako pitxer bi ere baditu.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]