Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Gurbitz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arbutus unedo» orritik birbideratua)
Gurbitz
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaEricales
FamiliaEricaceae
GeneroaArbutus
Espeziea Arbutus unedo
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakstrawberry tree wood (en) Itzuli

Gurbitza (Arbutus unedo) Arbutus generoko eta Ericaceae familiako zuhaitz mota bat da. Mendebaldeko Europan, Mediterranear eskualdean, Frantzian eta Irlandan hazten da. Gurbitzak klima biguna behar du eta edozein lurzoru-motatan aurki daiteke. Horrexegatik, Euskal Herriko hainbat partetan hazten da, batez ere kostaldean.

Normalean 5 eta 10 metro arteko altuera izaten du, halere 15 metro altuera izatera irits daiteke baina ezohikoa da. Enborrari dagokionean, gehienez, 80 zentimetro diametrokoa da.

Hostoak berde ilunak eta distiratsuak dira, 5-10 zentimetro luzerakoak eta 2-3 zentimetro zabalerakoak dira.

Lore hermafroditak zuriak dira, batzuetan arrosa argiak ere izan daitezke. Kanpai itxura dute eta 4-6 milimetrokoak dira. Fruitua, garangorri izenekoa, baia esferiko, mamitsu eta pikortsua da, 2-2,5 zentimetro diametrokoa. Garangorriak jangarriak dira, baina kontuz ibili behar da asko jatearekin. Fruitua heldua egonez gero alkohol pixka bat izan lezake, eta ondorioz buruko mina eta mozkorraldia eragin. Hori dela-eta, leku batzuetan fruituarekin likorea egitea ohikoa da.

Beste izen batzuk

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gurbitzak hainbat izen ditu euskaraz: [1]

Gurbitsa, gurbisa, gurbixa, gurbiskia, gurguskia, gurbitxa, gurpitza, kurpitsa, kurpitia, kurpitza, gurbiza, gurguxia, gurguxa, kurkusa, kurkutsa, kulubiza, burbutxa, burbuza, burbiza, burgiza, burguxa, kaudana, kandana, aniamania, animania, gurbistondo.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]